lunes, 2 de febrero de 2009

ME, MYSELF AND I: Zaijian Arrasate, Ni hao Bilbo

Ni hao!

Oker ez banago, urtea hasi bezain laster, urte berrirako neuzkan helburuen inguruko sarrera bat idatzi nuen. Helburu horietako bat, blog hau erritmo berarekin eguneratzen jarraitzea zen, eta egia esan, azken egun hauetan ez dut hori gauzatzeko parada handiegirik izan, baina badu justifikaziorik.

Askok jakingo duzuen bezala, Mordor, AKA Arrasate, atzean utzi dut azkenik, eta beste etapa berri bat hasi dut Bilbon. Oraindik pisu bila nabil, ez dut nire neurriko ezer aurkitu, eta egunero joan-etorri egiten dut Legazpira.

Esan genezake dezenteko zortea izan dudala lanarekin. Proiektua Serikat enpresan gauzaten ari naiz, Moyua plazan, eta Metaposta nola gorpuzten den ikusten hasia naiz honezkero.



Baina ez naiz honen inguruan gehiago luzatuko, izango dut Bilbori buruz hitzegiteko denborarik. Gaur, Albisu, AKA Jesukristoninbidieematenditenputasemea, honezkero Ekialdeko lurretan izango da, egunen batean nire neskalagun izango den neskatila txinatar baten bila.

Euskal Herrian geratu behar izan garenok noski, prozesu hortan parte hartu ahal izateko, ikerkuntza dokumental sakon bat burutzen hasi gara. Asmoa, tesi soziologiko bat burutzea da: "Ekialdetarren integrazio fisiko nahiz soziologikoa Euskal Herritarrengan".

Aurreneko pausua noski, txinatar hizkuntzan barneratzea. Bi aste daramatzat klaseetara joaten, eta honezkero menperatu ditut edozein hizkuntzen oinarri diren hitzak: "Neska polita zara"=="Ni gui nu piao liang".

Prozesuaren hurrengo pausua Shangaira egin beharreko bisitaldia izango da. Hopefully, datorren udan.

Proiektu honen berri ematen jarraituko dut, aurrerapenak azaleratu bezain laster.

Ondo segi!

Zaijian!

3 comentarios:

Ion dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Ion dijo...

Epa hi:

Momentuz ez dut ezer aurkitu zure modukorik. Hain gazte jatorra ezin izango da edonorrekin elkartu ala? (vaya propaganda gratuita q te estoy haciendo...)

Ah! zure eta zure inguruko beste hiruren familiartekoez egon naiz gogoratzen bidai osoan, ze buruko mina!! jejeje

Bueno gazte, seguimos desinformando...

Prantxixka dijo...

"Momentuz ez dut ezer aurkitu zure modukorik". Ya, danak zuretzako modukok die ezta?