miércoles, 23 de diciembre de 2009

BLOG ADMINISTRATION: Prantxixkaren bidaiak

Honezkero urtebete baina gehiago bada Prantxixkaren bidaiak hasi zirenetik, eta makina bat argazki ateratzeko aukera izan du denbora guzti hontan zehar. Hemen adibide batzuk.

Bihar abiatuko gara Tailandiara gabonak pasatzera. Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on!

lunes, 14 de diciembre de 2009

ME, MYSELF AND I: Baba

Gaur post azkar bat. Rishikesh-eko bidaian ezagutu genuen Baba-ren inguruan...

jueves, 10 de diciembre de 2009

ME, MYSELF AND I: Jaipur eta abar...

Azkenaldian utzi xamarra izan dut bloga, badakit. Barkatu.

Hasteko azkeneko bi asteen laburpen txiki bat egingo dut. Orain dela bi asteburu Jaipur-era joan ginen, Rajasthango kapitala eta bertan egingo ditugun bisitaldietan aurrenekoa. "Hiri arroxa", hala deitzen diote guztia arroxa kolorez pintatua dagoelako, XVII. mendean eraiki zen, eta gaur egun Delhiko hiruki turistiko famatuko zati bat da Agra eta Delhi berarekin batera.

XX. mende hasieran Galesko printzeak bisitatu zuenetik 4 urtean behin berpintatzen dute hiria arroxa kolorez. Aitortu zigutenez, laister tokatzen omen zaio "azala berritzea", eta guk bisitatu genuenerako arroxa kolore hura marroi xamarra bihurtua zegoen egia esan.

Ez da hiri itsusia, TURISTIKOEGIA agian. Lepora salto egiten duten dendariz beterik dago guztia, eta hemen ez du balio euskeraz hitzegiteak ezulertuarena eginez, baten batek esaldi batzuk ere bota zizkigun eta. Rishikesh, Kashmir eta Goa bisitatu eta gero zer esatea nahi duzue? Flojo xamarra. Eraikin ederrak baina esplotatuegiak. Eta batez ere atzerritar gehiegi, eta hori azaroan geundela.

Jaipur-era datorrenak derrigor bisitatu beharreko eraikin bat Hawa Mahal da, haizeeen jauregia. Gauza da, Jaipur-eko maraha-k XVII. mendean jauregi hau eraikitzea agindu zuela bere harenarentzat. Hala, 953 lehio txiki eraiki ziren, bertako emakumeek kaleko giroa ikus zezaten, baina kalekoek emakumeak ikusi ez zezaten.

Asteburu hau berriz Delhin igaro dut. Lagunek zubia zeukaten eta Sri Lankara joan ziren, baina gure ofizinak jairik ez geneukanez... Ba Delhin geratu naiz. Egia esan ez da horrelako plan txarra ere izan, gabonetarako txapel beltz bat lortu nuen 200 rupiaren truke (3€) eta aspaldiko partez juerga txiki bat egiteko aprobetxatu nuen.

Ea igande hontan Bertsolari txapelketako finala ikusteko aukera daukadan internet bidez. Igandean laneko bisita bat Taj Mahal-era eraman beharra daukat, baina uste dut arratsaldeko saiorako iritsiko garela.

Eta azkenik kuriositate bezala, hemengo lagun batek joan den astean "aragoneses por el mundo" irratsaioan eginiko agerraldi bat. Datu bat, egunon "suprabhat" esaten da, eta Indian nagoenetik Namaste pare bat aldiz besterik ez dut entzun. Jeje. Gainontzekoarekin ados.

martes, 24 de noviembre de 2009

ME, MYSELF AND I: Goa

Goa leku interesgarria da. Indiak 1947an lortu zuen independentzia, baina Goak, kolonia portugaldarra, ez zuen Indiarekin 1961. urterarte bat egin. Eta bertako lurrak zapaldu dituenak ulertuko du zergatik. Bertako hondartzak India osoko ederrenetakoak dira, eta egunak ia urte osoan zehar dira eguzkitsuak, monzoi garaian izan ezik noski.

Garbi dago hau ez dela herrialde bat kolonizatzeko aitzakia. Egia esan portugaldarrek ez zuten lur hau bere hondartzengatik mantendu nahi, bertako espezieen garraioagatik baizik.

Gauza da, 60. hamarkadan, Indian bateratu ondoren, Goa osoa hippiez josi zela, Rishikesh-en gertatu zenaren antzera, eta gaur egun oraindik hippie kutsu hori badaukala, nahiz eta turismo kapitalistak Goako inguru asko irentsiak izan.

Eta hantxe abiatu ginen zazpiko koadrila, Goako gutxien esplotaturiko aldera, Palolem-era, eta hondartzan bertan hartu genuen txabola moduko "hut"bat (500rs/gaua). Ez genuen probetsuzko gauza askorik egin egia esan, hondartzan paseatu, eguzkia hartu, masajeak... Baina bertako tiburoiak daztatzeko aukera izan genuen, eta egia esan espero genuena baino askoz zapore hobearekin topo egin genuen.

Festa ere ez da falta Goa-n. Nahiz eta alderik lasaienetako batean egon, estatu katolikoa denez (Portugaldarren herentzia), badira festarako aukerak, eta hara joan ginen "Silent noise" izeneko diskoteka batetara. 400rs ordaindu eta botoidun kasko batzuk ematen zizkizuten. Botoiak DJ desberdinak aukeratzeko ziren, eta hiru DJ desberdin entzun zenitzakeen, baina kaskoak erantziz gero dena isil isilik zegoen.

Igandean berriz Old Goa-ra abiatu ginen, eta Indiara etorri nintzenean "egin beharreko"-etako bat egin nuen, San Francisco Javier-en momia ikusi, euskalduna eta Nafarroako patroia.

San Francisco Javier 1542an iritsi zen Goa-ra Portugalgo erregeak bidalita, eta bertan eman zituen bere bizitzako urterik garrantzitsuenak misiolari gisa. 1952an hil zen Txinako Santxon uhartean, eta bertan hilobiratu zuten. Hala ere, Indiarrek bere gorpua berriz "etxeratu" nahi zuten, eta bere bila joan ziren hiru urte igaro eta gero. Beraien harridurarako, gorpuak ez zuen inolako ustelketarik jasan, eta miraritzat jo zuten. Gaur egun, gorpua Old Goako basilikan dago ikusgai 4 metro inguruko erretailu batean, eta 10 urtean behin jesten dute lurrera edonork gertutik ikus dezan. Argazkian ondo antzematen ez den arren, goikaldeko argi txikiak San Francisco Javierren burua ikusten uzten du.

Bidaia bertan amaitu zen, baina bueltatzeko intentzio garbia azaldu genuen guztiok, beraz ez da azkeneko bisita izango. Oraingoz Delhin jarraituko dugu hurrengo geltokiaren zain.

martes, 17 de noviembre de 2009

ME, MYSELF AND I: Delhi, Goa, gabonak eta bestelakoak.

Bi aste daramatzat ia ezeren berririk eman gabe, baina egia esan ez da aparteko ezer gertatu hemen. Aparteko ezer diot, Delhiko egunerokotasunean noski, hau da, munduko beste edozein txokotan esperientzia guztiz subrealista-friki-psikodelikoa izango litzatekena.

Goarako egunak zenbatzen geundela bidaiatzeko beste bi asteburuk alde egin digute, eta Delhiren barrenak hobe ezagutzeko balio izan digu. Ohiko turismoaz gain, festak eta bestelako gertakari sozialetan parte hartu dugu.

Kuriosoa, gutxienez, asteburu hontan bizi izandako kontrasteak. Larunbat osoa Old Delhin igaro genuen, ehundaka jendez inguraturik, zikin eta txirotasun gordinenaz inguraturik, eta igandean berriz, Delhiko "jet set"-arekin bildu ginen "Garden of the 5 senses" delakoan kontzertu batzuk ikusten. Indian denetik ikusten da, pobrezia, aberastasuna... Baina garbi dago gutxiengo batek edozer lortzeko gaitasuna daukala (gu barne). Kontzertuak (musika elektroniko eta indioaren arteko fusioa) ikusten zeudenak atzerrian ikasitakoak ziren zalantzarik gabe, ingeles garbia hitzegiten zuten, eta 250 rupiako (3,5€) garagardoak edaten zitzaketen behin eta berriz.

Hala ere, aitortu beharra daukat, Indiako errealitatearen egunerokotasunetik irtetzeko modu ezinhobea dela, eta pare bat orduz besterik ez bada ere, indiarren artean atzerritar ez sentitzeak, sarrerarengatik ordaindu genituen 750 rupiak (12€) justifikatzeko balio du.

Adibiderako Frof Fest-en harritu gintuen taldeetako bat (Midival Punditz):


Eta gabonei dagokienez... Ba azkenean, askok honezkero dakizuen bezala, ez naiz etxera itzuliko. Horren ordez, Bangkok-erako hegaldia erreserbatu dugu 25 eguerdirako, eta gabonzahar gaua bertan igaroko dugu. Kontatuko dizuet nolakoa den esperientzia. Bitartean Indiaz disfrutatzen jarraituko dugu, asteburu hontan bai, asteburu hontan Goara goaz!!!!

martes, 3 de noviembre de 2009

ME, MYSELF AND I: Srinagar, Sonamarg & Pampore

Eta osorik itzuli ginen Srinagar-etik, nahiz eta hortarako 8 segurtasun kontrol inguru igaro behar izan genituen hegazkina hartu aurretik, eta hala eta guztiz ere, irudipena daukat hegazkinean bonba bat sartzeko gai izango nitzatekela.

Azkeneko sarreran aipaturiko goitizen guztiak ez dabiltza bide okerretik Kashmir deskribatzerako orduan. Ez dakit munduko lekurik ederrena izango den, baina hala izateko hamaika arrazoi bururatzen zaizkit.

Larunbat goizean abiatu ginen Srinagar aldera, eta hasiera batean bertako militar dentsitateak beldur antzerako bat sorrarazi arren, Dal lakura iritsi bezain laister desagertu zitzaizkigun gure kezka guztiak. Shikara batean lakua gurutzatu ondoren, laku erdian geldirik zegoen Tehran izeneko Houseboat bat alokatu genuen, 70 urte inguruko agure baten esku zegoena, eta Monzoor izan zen gure zerbitzari hurrengo 3 egunetarako.

Larunbatean lorategi mogolak ikusi genituen, eta mezkita bat edo beste, baina goiz etxeratu ginen hurrengo egunak zekarrena kontuan harturik. Afari kashmirtarra eman ziguten (ederra benetan!), eta ohera.

Srinagar ingurua Musulmanen eskutan dago, eta gehiengo handi bat musulmana da, bere ondorio guztiekin, onak(gehienak) eta txarrak. Izan ere, goizero, 5ak inguruan, lakuko mezkitako hotsek esnarazten gintuzten, horduko erreguetarako. Ez zen gaitz haundia izan ordea, goizeko 6:30etan merkatu flotantea ikustera joan nahi genuen eta. Merkatua ikusi eta Houseboat-ean gosaldu ondoren, Sonamarg ingurura joan ginen, himalayaren magalean, ponian igo eta bertako glaziarrak ikustera.

Sekula ez nintzen horrelako leku altu batean izan (4500m), eta egia esan, poniak utzi eta goruntz beste 200m igotzen saiatu ginenean, inoiz ez bezelako nekea somatzen nuen oxigeno faltagatik. Baina goraino iritsi ginenean pena merezi izan zuela garbi geratu zen.

Urri eta azaroko hilabeteak azafrana loratzen den garaia dira. Kashmir-go azafrana munduko famatuenetakoa da, eta gramo bakarragatik 350 rupia (5€ inguru) ordaintzen dira(azafran zelaietan, tartekaririk gabe). Igande goizean zelai horietara joan ginen, bertakoek azafrana nola jasotzen zuten ikustera, eta aipatu beharra daukat sekula baino arrotzago sentitu nintzela momentu hartan. Guztiek, 200 bat lagunek, beraien lana alde batera utzi eta guri begira jarri ziren, mamu bat ikusi izan balute bezala, baliteke askorentzat okzidental bat ikusten zuten lehendabiziko aldia izatea.

Izan ere, houseboat-aren jabeak aipatu bezala, gaur egun ez da turista asko ikusten inguru horietan, eta hori oso gogorra da orain dela 20 urte diru iturri handiena turismoan zeukan herrialde batentzat, nahiz eta garai latzagoak igaro izan dituztela aitortu zigun. Bere esanetan, 1995-eko bahiketen ondoren 8 urte pasa omen zituen inongo atzerritarrik ikusi gabe, ezta bat ere. Hala ere, orain bi aste Srinagar granadekin eraso zutela ere aitortu zigun, beraz ez dakit gauzak diruditen bezai lasai ote dauden.

Gatazkei buruz ezin dezaket iritzirik eman. Badirudi orain Indiako gobernuak laguntza handiagoa eskaintzen diela Kashmir-go hiritarrei, eta azken hauentzat erlijioa garrantzitsua den arren, goseak pisu handiagoa du, beraz Indiako gobernuaren alde egiten hasi direla esango nuke. Hala ere, bazirudien bertako hiritarrek ez zutela rol konkreturik gatazka hartan, Pakistan eta Indiaren arteko zerbait zela soilik, eta Kashmiritarrak tartean zebiltzan pelele txotxongilo batzuk besterik ez.

Laburbilduz, bidai ikaragarria, edonori gomendatuko nioken esperientzia, eta esanak esan, beste edozein hiriburu eurupearretan baino segurtasun falta handiagorik sentitu ez nuen leku bat.

jueves, 29 de octubre de 2009

ME, MYSELF AND I: Kashmir

Azkenean ezin izan genuen Jodhpur-era joan. Berriz ere bueltako trenerako tiketekin arazoak eduki genituen eta Delhin gelditu beharra izan genuen. zer egingo diogu ba... Ez zen beste munduko asteburua izan, balekoa esango nuke, larunbatean festa eta ezer gutxi gehiago.

Baina gure bidaiatzeko gogoak ez direnez bertan behera geratu oraindik, beste bi bidaientzako hegazkin bileteak erosi ditugu datozen asteetarako, bata Kashmir-era, eta beste Goa-ra.

Asteburu hontan, berriz ere, astelehena jai da. Norbaitek pentsatuko du hemen lan gutxi egiten dela, baina egia esan hemengo urria euskal herriko abendua bezalakoa da, hau da, ospakizun guztian pilatu egiten dira. Baina lasai, hemendik aurrera opor gutxi izango ditugu eta. Astelehen hontan Nanak-en urtebetetzea da, Sij-en lehendabiziko gurua izan zena.

Beraz, aspaldi bisitatu nahi nuen leku batetara joango gara, ni eta beste 4 lagun, Srinagar-era hain zuzen. Srinagar Kashmir-go hiriburua da udan (Jammu neguan), eta jakingo duzuen bezala musulman eta indiarren arteko gatazka ugariren eszenatoki izan da azken 20 urteotan. Zorionez, azken urteetan badirudi gauzak pixka bat baretu direla, eta ez direla lehen bezain beste atentatu eta tiroketa egoten, nahiz eta oraindik mundu osoko administrazioek bertara ez joatea gomendatu. Gainera Indiako lehen ministroa bertan omen dabil azken egunotan, beraz arrisku maila pixka bat igo egin den heinean, militarrez josirik egongo da. Datorren astean berriz hemen idazten badut, osorik itzuli naizen seinale.

Baina guztia ez da txarra Kashmir-en, guztiz kontrakoa esango nuke. Bertara bidaiatu dutenek munduko lekurik ederrenetakotzat jotzen dute, eta hainbat goitizenez deskribatu didate: "Asiako suitza", "Paradisua lurrean"... Gainera azafrana urrian loratzen denez, Srinagarren ikuspegirik ederrenetako batez gozatzeko parada izan dezakegu, mendi tontorrak elurturik egongo dira, eta Dal lakuan houseboat batean gaua egiteko aukera izango dugu, sikara batek alde batetik bestera garamatzan bitartean. Esperientzia paregabea zalantzarik gabe.

jueves, 22 de octubre de 2009

ME, MYSELF AND I: Happy Diwali!!

Beste astebete igaro da eta oraindik lehenengo egunean bezala harritzen jarraitzen dut Indiarekin.

Joan den asteburuan Diwali ospatu zen hemen, guretzat gabonak eta urteberria litzatekena. Argien festibala ospatzen da eta kale eta etxe guztiak argiz betetzen dira egun hauetan, su artifizialak bota eta kartetan jolastu famili giroan. Argiek bere esanahia daukate, eta aurreko sarrera batean idatzitakoarekin du zerikusia.

Dirudienez, Ramak Ravana hil zuenean, Ayodhya hirira itzultzea erabaki zuen, eta bidea aurki zezan, hiritarrek guzti argiz betetzea erabaki zuten. Diwali egunean hain zuzen (joan den larunbatean), hirira iritsi zeneko eguna ospatzen da.

Gure partetik, oraindik oso hinduista bihurtu ez garenez, nahiz eta joan den ostiralean Puja bat egin ofizinan Lakshmi-ren omenez, Rishikeshera joan ginen ICEX-eko bekarioak eta ni. Rishikesh yogaren hiriburua da, Himalayaren magalean dago, eta Ganges ibaiak gurutzatzen dituen hiri sakratuetako bat da. 60. hamarkadan The Beatles taldea yoga egitera bertatik pasa eta gero, hippiez beteriko hiria da, txikia eta oso melankolikoa.

Ashram batean lo egin genuen 150 rupiaren (2€) truke. Ashram-ak zentru izpiritual moduko batzuk dira, goizero yoga ikastaroak eskeintzen dituena, eta alberge moduan funtzionatzen dutenak.

Hala, Diwaliko beste Puja bat ikustera gindoazela (oraindik ezin dut burutik hare krishnaren abestia kendu), Baba jaunarekin topo egin genuen Ganges ondoan, bere rasta eta "taparrabos"-arekin. Berekin hizketan hasi ginen eta bere bizimodua azaldu zigun, erritualak, Shiva miresten zuela... Eta bere Yoga estilo bereziaren erakusketa bat egin zigun. Ez dut gehiago hemen azalduko, zentsuragarria izan daitekeelako, baina ideia bat izan dezazuten, bere hankatartearekin dauka zerikusia. Guzti hau jasan ahal izateko noski, egunean 20 bat porro erretzen zituen.

Igandean rafting egitera joan ginen Gangesera. Himalaya ondoan dagoenez, oraindik ibai garbia da, eta bertako uretan tragoxka bat hartuz gero ez dago gaixotasun larriegirik harrapatzeko arriskurik.

Irudipena daukat sarrera hauen dentsitatea haundiegia dela, baina hainbeste gauza daude kontatzeko, hainbeste bizipen, ezin ditudala guztiak idatzi, eta parrafoetan pilatzen joaten zaizkit. Beste gauza asko daude kontatzeko: Urban Pind, Cafe & Kitchen-eko Jam sesioak, etxeko zerbitzariak, burokrazia, Banana lassiak, jainko eta jainkosak... Oraingoz idatzitakoarekin konformatu beharko zarete.

Argazkiak lortzen ditudanean eguneratuko dut sarrera hau.

Asteburu hontan....Jodhpur.

Edit 2009/10/26: Igo ditut argazkiak.

lunes, 12 de octubre de 2009

ME, MYSELF AND I: Albisuren bisita eta abar

Ez da erraza hainbeste gauza bizi dituzunean blog bat eguneratzea. saiatuko naiz ahal dudan laburren azaltzen azken 10 egunetan gertatutakoa.

Hasteko Albisu eta Olaiaren bisita izan nuen Urriak 1ean. Albisu Shanghai-tik zetorren eta Olaia Bangaloretik, eta nik Indiako burokraziarekin borrokatu beharra neukan egun osoan zehar pisu berrira berehala sartu ahal izateko, beraz aireportuan elkartu ginen eta handik zuzenean nire pisu berrira.

Albisu aspaldi ikusi gabe neukan, eta farra bat botatzeko gogoarekin geratu nintzen arren ez ginen geratu ere egin zubi osoan (ostiralean Gandhiren urtebetetzea zen). Delhi ikusi genuen, Humayoun-en hilobia, Connaught Place... Gustora. Gauean Old Delhiko Karim's-en afaldu genuen eta etxera.

Hurrengo egunean Varanasira joateko asmoa geneukan, baina astelehenean lanera iristeko arazoak zirela eta (bai Olaiak eta bai nik), eta treneko tiketak konfirmatu gabe zeudenez, plana aldatzea adostu genuen, eta Agra-ra joan ginen taxian Taj Mahal-a ikustera. Egun osoa igaro genuen taxian, baina pena merezi izan zuen. Ikusi beharreko zerbait da Indiara zatozenean, eta egia esan, ikusgarria da bertatik ikustea. Hain zuria, hain ederra...


Igandean berriz sakabanatu ginen. Albisu Rajasthan aldera joan zen, eta Olaia Bangalorera. Nik berriz aste luzea neukan aurretik, berriz ere Indiar burokrazia. Baina, bueno, orain etorkin legala naizela esan dezaket.

Expatriatuak ere ezagutu ditut honezkero, eta ostegunero Urban Pind izeneko club batean biltzen gara, 750 rupia ordaindu eta nahi bezain beste edan zenezake. Asteburu hau horrela joan da, expatriatu gehiago ezagutu, sozializatu...

Larunbatean lagun batzuei laguntzera joan nintzen pisu bila. Beste lagun batek esan zigunez, Sij (guk pitufo deitzen diegu) familia bat ba omen zen pisuak alokatzen zituena, eta beraiengana joan ginen. Iritsi ginenean festa batean zeudela ohartu ginen, atea jo eta barruraino sartu gintuzten, alabak 11 urte betetzen zituela eta, printzesa jantzi batekin azaldu zitzaigun, eta guztiek sekulako harrera egin ziguten, haurren lagunek, familia osoak... Jaten eman ziguten (Non-veg), baita edana ere (alkoholik gabea), eta hizketaldi luze bat izan genuen aitonarekin beraien erlijioari buruz eta beste hainbat gauzei buruz. Esperientzia polita.

Atzo, igandea, espainiako enbajadoreak (hau ere euskaduna) etiketako festa bat prestatu zuen bere etxean, eta hara joan ginen trajeaturik, "Día de la hispanidad" ospatzera (Ay, Ibon, quien te ha visto y quien te ve!). Oso festa interesgarria egia esan. Lehenik flamenco kontzertu bat, Farruco, Farruquitoren anaiaren eskutik, eta ondoren jardinean festa. Janari ona, ardo ona, eta jende oso interesgarria ezagutzeko aukera izan genuen. Aspaldi ez naiz etxera horrenbeste aurkezpen txartelen itzuli.

Orain datorren asteburukoa prestatzen hasi beharko gara. Datorren astelehena ere jai da hemen, Diwali, indiarren urte amaiera. Delhi eta India osoan ospakizun handiak izango direla esan didate. Ikusiko dugu.

martes, 29 de septiembre de 2009

ME, MYSELF AND I: Rama

Bada garaia Indiari buruz hitzegitekoa.

Egia esan astebete daramat hemen eta dagoeneko etxean bezala sentitzen hasi naiz. Sarrera hau lehenago idaztea gustatuko litzaidake, baina ez da posible izan. Ordenagailu aurrean jartzen nintzen bakoitzean idazteko 5000 gai etortzen zitzaizkidan burura (trafikoa, behiak, jendea, ofizina, etxea, janaria, pobrezia, beroa, rickshaw-ak...) eta ezin nituen guztiak idatzi. Beraz, gauza bat egingo dut, hasierako inpresio horiek alde batera utzi eta egunerokoan murgilduko naiz. Badaukat denbora bestelako guztiaz hitzegiteko.

Has gaitezen beraz joan den asteburuari buruz hizketan. Azken 10 egunak Durga jainkosaren omeneko festez josirik egon dira, eta atzo astelehena azken eguna zen, Ramak Ravana garaitu zueneko eguna. Historia polita da, baina ez dut orain idatziko, sarreraren bukaeran idatziko dut eta irakurri nahi duenak irakurri dezala.

Gauza da astelehena jai zela eta beraz 3 eguneko asteburua. Oraindik ez ditudanez indiarrak besterik ezagutzen hemen, leku ezberdinetara eraman naute 3 egunetan.

Larunbatean Hiteshekin bildu nintzen, eta Delhiko zentrura joan ginen, lehenik taxian eta ondoren metroan (Oasis bat Delhi erdian). India Gate, Connaught Place eta Palika Bazaar ezagutu nituen. Azken hontan pare bat erosketa egiteko parada ere izan nuen, eta 8€ tristeren truke 2 alkandora eta Ipod-arentzako kable bat erosi nuen.

Egun berezia zen larunbata, cricket partidu garrantzitsu bat zegoen jokoan hego afrikan, India VS Pakistan. 7 orduko partidua, eta ia ia osorik ikusi nuen, goizeko ordubiak arte. Egia esan, kirol nahiko interesgarria da cricket-a behin bere funtzionamendua ulertutakoan.

Igandean Utpalen txanda zen. Loto tenplura sartzen saiatu ginen, baina itxita zegoen, eta tenplu hinduista bat erakustera eraman ninduen. Bizitzan izan dudan esperientziarik antihigienikoena baina era berean zoragarria. Kale estu batzuetan zehar eraman ninduen, zapatak eta galtzerdiak erantzi eta zikin artean eta ehundaka jenderen bultzaden artean tenplu barrura sartu ginen. Hura zen jendetza! Denak abesten, errezuka, bultzaka... Egun berezia omen zen eta Durga jainkosari erregaloak eramaten zizkieten. Ikaragarria.

Gero mall batetara joan ginen. Ikaragarria da Indian nola joan zaitezkeen txirotasun gordinetik paradisu guztiz kapitalista batetara 100 metrotan. Bertan afaldu eta etxera. Aipatu beharra daukat, nahiko txokantea baitzen, haur batek ia kilometro oso batean zehar jarraitu ninduela eskean, goxoki batzuk eman nizkion eta pozik joan zen. Baina umeak eske etortzearen exagerazio bat da hemen, eta ezin diezu guztiei eman, eta hare gutxiago dirua (Inoiz ez dute beraientzako gordetzen).

Astelehenean Atulyarekin irten nintzen. Berriz ere loto tenpluan sartzen saiatu ginen. Berriz itxita. Beraz Qutab Minar ikustera joan ginen. Hau ere izugarria. Arratsaldea bertan pasa eta etxera.

Harriturik utzi ninduen tipo batek, berarekin argazkia atera ote nezakeen galdetu zidanean. Dirudienez, herrixketako jendea ez omen dago jende zuria ikustera ohitua.

Norbaitek galdetuko du ea zergatik ez dudan juergarik egin. Ba erantzun erraza dauka. Ezagutzen ditudan guztiak indiarrak dira, eta indiarrak ez dira oso festazaleak.

Orain beste 3 eguneko lana daukagu aurrean, eta ostegunean Albisu etorriko da bisitan, apartamentu berrira joan, eta hurrengo egunean Varanasirako bidea hartuko dugu. Ea hura nolakoa den.

RAMAREN GARAIPENA

Rama erregea, hinduismoaren pertsonaia handienetako bat da, Vishnu jainkoaren zazpigarren reenkarnazioa. Ramayana, liburu sakratua, bere bizipenen bilduma bat da.

Istorio batek dio, Rama 14 urteko exilioan bizi zela, Sitarekin ezkondu zela. Kontua da, Ravana, rakshasas deabruen erregea, bere emazte berriaz maitemindu zela, eta bera eskuratzeko edozer egiteko prest zegoela.

Hala, eskale moduan mozorrotu zen, eta Sitarengana joan zen diru eske. Ravanak, Sita dirua ematera zihoan momentuan, eskumuturretik heldu eta hegan eraman zuen.

Ramak hitz eman zuen Ravana hil eta bere emaztea berreskuratuko zuela, eta 10 egunen barruan bere helburua lortu zuen.

Hamargarren egun hontan hain zuzen, Delhin Ravanaren hiru deabruren irudi erraldoiak erretzen dira, garaipen hura ospatzeko. Tamalez ezin izan nuen momentu hori ikusi, jendez betetzen omen delako, eta estanpidak eta horrelakoak gertatu ohi direlako.

martes, 22 de septiembre de 2009

ME, MYSELF AND I: La odisea belga

Como ya indiqué en un post anterior, este post lo escribiré en castellano para que Carlos pueda leerlo.

Ya ha comenzado mi aventura en la India, y en estos momentos me encuentro escribiendo estas líneas desde las oficinas de Mondragon en Delhi. Son muchas las experiencias que he vivido en estos dos días, por lo que he decidido separarlos en dos posts. En este primero relataré mi odisea belga.

Como ya expliqué anteriormente, mi intención era pasar un día en Bruselas antes de partir hacia Delhi, y así poder tomar unas cervecitas con Carlos. Bueno, llegué a Bruselas, tome el tren, cogí el albergue y me junté con Carlos en centro de Grand Place. Y mira que casualidad, se celebraba el día de la movilidad, por lo que Bruselas estaba abarrotada de gente y con un ambiente increible.

Despues de tomarnos unas patatas con mayonesa y una salchica, y ver los puntos de rigor del centro de Bruselas, nos fuimos al Delirium Cafe (thanks Aranzegi), un bar con una selección de 2004 cervezas de todo el mundo, y donde la cosa se alargo un poco y terminamos vaciando unas 5-6 jarras de cerveza. Hablamos de todo, de Aalborg, de política, de literatura (Sí, literatura!), viajes, la vida en general... La verdad es que estuvo bien, incluso llegamos a socializar con algunos españoles que se sentaron al lado nuestro. En resumen, un buen día.

Los problemas vinieron la mañana siguiente, cuando me tocaba coger el avión a las 10 de la mañana. Me desperte, me duche, desayune, y fuí a la estación a por el tren, donde, torpe de mi (dicese torpe del resacoso medio-dormido de turno), me monte en el tren equivocado.

Allí aparecí, en medio de la nada, en una especie de parking de trenes y yo solo. Menos mal que fué entonces cuando apareció una pica que me dijo que tenía que ir andando con ella (por las vías del tren) hasta la siguiente estación, coger otro tren, y luego volver.

Llegamos a la siguiente estación, y el tren debía aparecer en 5 minutos. Pasaron los 5 minutos, 10 minutos, 15 minutos, y el tren no aparecía. Para entonces sabía que no llegaba al aeropuerto a tiempo, por lo que la pica (se porto muy bien la verdad) llamo a información y me consiguió el teléfono de los taxis.

Mientras yo llamaba al taxi, llegó el tren y la pica se fué en el. Para mi sorpresa, los taxistas no estaban dispuestos a venir a recogerme, por que al parecer, ellos solo trabajan DESDE el aeropuerto. Les ofrecí el doble de dinero, pero nada.

Pregunté a una señora de allí donde podría conseguir un taxi, pero no supo contestarme, y fue ahí cuando ya me desesperé del todo y me puse delante del primer coche que pasaba (Un negro con traje de colorines). Le dije que estaba desesperado y que le pagaría 20€ si me llevaba al aeropuerto (Que estaba a 2 kilometros, pero yo no sabía donde), dudó un momento, pero al final accedió.

Y pensaba que ahí terminaría mi aventura. Nada más lejos de la realidad.

Llegué al aeropuerto una hora antes de mi vuelo, y fuí a la consigna a por mis maletas. Estaba abierta.

Pregunté a un señor que andaba por ahí que como era eso, y me dijo que se los llevaban a una habitación al cabo de un tiempo, que tenía que llamar a un teléfono. Llamé y me dijeron que estaban en la otra punta del aeropuerto y que tardarían como 10 minutos en llegar. Casi lo mato.

El caso es que llegó, cogí mis maletas, y corrí lo más rápido que pude hacia la ventanilla de facturación. Llegué justo cuando estaban recogiendo y me dejaron facturar. El problema es que pesaron también mi equipaje de mano, y pesaba 10 Kg más de lo debido, pero que me cobrarían solo 5. Para entonces ya me daba igual, y le pregunte cuanto sería. 45€ me dijo.

Fuí a la ventanilla de pagos, me disponía a sacar mi billete de 50€, cuando me dijo que eran 225€!!! Le pregunté que como podía ser eso, que me había dicho el de facturación que serían 45€. Me contestó que sí, que eran 45€, pero 45€ por kilo. Saqué la tarjeta y pagué.

Monté en el avión y llegué a Delhi.
.
.
.
.
.
.
Esto paso en Europa.

martes, 15 de septiembre de 2009

ME, MYSELF AND I: Guztia prest!

Azkenean, atzerapen txikiren batekin lortu dut guztia loturik edukitzea!

Visatua eta bizilekua joan den astean lotzea lortu nuen, baina hegaldien asuntoa uste bainoi konplikatuagoa suertatu da. Gauzak gauza, igandean 14:00ak aldera Bruselasera abiatuko naiz, bertan gaua egiteko asmoz. Carlosekin (Aalborgeko lagun bat) juntatzeko asmoa daukat, beraz garagardo artean egingo dugu arratsaldea.

Hurrengo goizean, 10:00etan beste hegaldi bat hartuko dut, azken hau Delhira zuzen doana, eta nork daki han zer izango dugun zain. Ai ama! Hortik aurrerakoa oraindik ikusteko dago.

jueves, 10 de septiembre de 2009

ME, MYSELF AND I: News

Bai, badakit aspaldian ez dudala bloga eguneratu. Ez daukat aitzakiarik.

Azkenekoz bloga eguneratu nuenean San Fermin eguna zen, eta geroztik hamaika pasadizo bizi izan ditugu. Uztaila ohiko moduan joan zen, festaz festa, eta proiektuan lanean ibilitako neuronekin lanean jartzeko balio izan zidan, nekatuenak hil, eta besteak deskantsatzeko.

Oporrei dagokienez, beste behin hilabete etxetik kanpo egiteko aukera izan genuen, Oropesan lehenik, Maltan gero, berriz ere Oropesan amaitzeko.


Eta hemen dator zatirik garrantzitsuena. Dirudienez, "COWS"-en arrakastak Prantxixkarengan eragin handia izan zuen, eta prentsa arroxak behin eta berriro jarraitu du, psikosi puntu batetara iritsi arte. Hori dela eta, erretiro izpiritual bat hartzeko erabakia hartu du. Helburua, New Delhi. Ezaguna da Indian behiek gozatzen duten estatus berezia (sakratuak dira), eta datozen hilabeteetan "COWS"-eko lan talde osoa bertara joango da atal berriak ernaltzeko asmoz.

Oraingoz besterik ez. Visatua eta Bizilekua dagoeneko hartuak dauzkagu, Guest House moduko bat omen da etxea, gosari eta afari indiarrak barne. Esperantza daukat sukaldean aritzeko baimena izatea, ez nituzke 7 hilabeteak beherakoarekin igaro nahi.

martes, 7 de julio de 2009

ME, MYSELF AND I: Memoria 100%

Azken asteetan blog hau baztertu xamarra izan dut bai, baina baneukan pisuzko arrazoirik. Atzo entregatu nuen azkenean, azken egunetan hainbeste burukomin eman dizkidan memoria.


Hamabost egun barru daukadan defentsa preparatzen hasi beharko dut orain. Bitartean, datorren ostiraleko San Ferminetarako kontzientziatzen hasi gatezke.

jueves, 4 de junio de 2009

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: Tiananmen

Atzo 20 urte bete ziren Tiananmengo sarraskia gertatu zenetik, eta Txinako gobernuaren zentsura politikak berean dirau, ezer gertatu izan ez balitz bezala. Albisu da zentsura hori pairatzen dutenetako bat.

Hala ere, atzo telebistan entzundakoaren ondoren, orain dela urte batzuk irakurritako berri bat etorri zitzaidan burura. Gauza da, zentsura politika honen ondorioz, Google berak ere aldaketa batzuk burutu behar izan zituela bere irudiak filtratzeko.

Hala, Tiananmen hitza jartzea besterik ez dago Txina eta Espainiako Google bertsioetan, emaitzak guztiz ezberdinak direla ikusteko.



Lotsagarria.

martes, 2 de junio de 2009

FREAKY FESTA: Tales of Monkey Island

Gaur bertan jaso dut berria! LucasArtsek azkenean Monkey Islanden atal berri bat kaleratuko omen du Uztailak 7an. "Tales of Monkey Island" izango omen du izena, eta WII eta PC-rako egongo omen da eskuragai. Saga honen bostgarren atala izango da, eta irakurri dudanez, 5 zatitan kaleratuko omen dute, arrazoiak garbi daude, €$€$€$. Gure haurtzaroan aztarna utzi zigunontzat berri onak dira dudarik gabe.



Eta ez da guztia hor amaitzen. Lehenengo atalaren bertsio remasterizatu bat ere kaleratuko omen dute. Hala ere, honek ez dit aparteko ilusiorik sortzen. Guybrush pixelatu hark eta midi soinuek bere xarma daukate nolabait ere.

lunes, 1 de junio de 2009

ME, MYSELF AND I: Ekaina

Danimarkara eginiko ihesaldiaren ondoren ez nuen aparteko astebururik espero, baina Bergarako eta Beasaingo jaiak zirela kontuan izanik, gorputzak festarako gogoa zeukala esaten zidan.

Hala ere, futbol txapelketa bat zela eta, ezin izan genuen bi herri horietako batera ere joan... no comment. Esan bezala, baleko asteburua.

Onena atzo iritsi zen. Neil Young-en kontzertua. 64€ ordaindu eta gero sekulako kontzertua espero genuen, eta 60 ta piko urteko agure hark ez zituen gure itxaropenak bete gabe utzi. Uranga, Ander, Alain eta Leirerekin Donostian pasa genuen arratsaldea, pintxo batzuk jan, eta gero zuzenean kontzertura. Esan bezala, asteburuko onena.

Hemen bideo bat. Barkatu kalitate txarra.



Eta musika pixka bat:

jueves, 28 de mayo de 2009

lunes, 18 de mayo de 2009

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: Ezkerti satanikoak

Berriz ere "La aldea irreductible"-ren eskutik. Zein itsu bizi izan garen gaur arte.

jueves, 14 de mayo de 2009

ME, MYSELF AND I: Vodafone

Dagoeneko ez du inor harrituko esango dudanak, baina azken hilabeteetan hiru SMS inguru iristen zaizkit astean Vodafonen publizitatearekin, eta erre egin naiz.

"Atención al cliente" delako zerbitzura deitzea bururatu zait, eta publizitate gehiago ez bidaltzea eskatu. Lehenik Vodafonen web orrira joan naiz telefono zenbakiaren bila, eta pare bat (edo hamar) buelta eman eta gero, lortu dut. 123 (zaila noski).

Lehenengo deia egin dut beraz:

-Bienvenido al servicio de atención al cliente de Vodafone. Le redirigiremos al servicio de atención para empresas.
-Zer?
-Bienvenido al servicio de atención para empresas.
.
.
.
"click"

Zerbait gaizki joan da, berriz deitu dut:

-Bienvenido al servicio de atención al cliente de Vodafone. Si el quiere hacer la consulta respecto al teléfono desde el que llama, diga continuar. De lo contrario, marque el número.
-Continuar
.
.
.
Continuar
-Disculpe no le he entendido.
-Continuar!
.
.
.
CONTINUAR!!!!!
.
.
.
"click"

Beste bi saiakera egin ditut estrategia berarekin. Ados, ezin badut nire mugikorretik deitu, beste telefono batetik deituko dut. Berriz web orrira joan eta beste telefonoaren bila jarri naiz. 607123000

-Bienvenido al servicio de atención al cliente de Vodafone. Marque el número Vodafone sobre el que quiere hacer la consulta.
-6******** (Itxuraz, gauza ondo zijoan)
-El número que ha introducido es: 6********. Si es correcto diga continuar (Berriz?). De lo contrario diga cancelar.
-Continuar
.
.
.
CONTINUAR!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
.
.
.
"click"

Lotsagarria. Agian errezena ahaztea izango da, eta iristen diren SMS hoiek beti bezala ezabatzen jarraitzea.

miércoles, 13 de mayo de 2009

THE WORLD TODAY: 25 urte eta gero...

Errealzale garenontzat mingarri izan daitekeen arren, gaur egun istorikoa da Athletic-entzat. 25 urte eta gero, errege kopako final bat, aurten Valentzian, txuri-gorriz jantziko da. Gipuzkoarrak klase handiko gizasemeak garela frogatu asmoz, zorterik onena opa diet, Athletic bera baino gehiago gorroto dudan Bartzelonaren aurka.

Errealak eta Errealzaleok badaukagu zer ikasia Bilboko eta Bizkaikoengandik, eta ez zaio inorri niri bezain gogorra egingo, sekula ikusi dudan afiziorik onena duela onartzea. Bilbon lan egiten dugunak gara horren lekuko. Azken egunetan Bizkaiko hiriburuko kaleetan, dendetan, tabernetan ikusitako giroa antiAthletic amorratuena ere baretuko luke.

Nik, inbidia edukitzekotan, nahiago dut inbidia sanoa izan.

P.D. Athletic-ek irabaziz gero... "Ez noa lanera, ez noa lanera..."



Bestalde, maiatzaren 31n Neil Young-ek belodromoan joko du. 60€... Uff!

jueves, 7 de mayo de 2009

ME, MYSELF AND I: Legazpiko festak 2009

Albisu bezalako expatriatuentzat erreportaia.

Urtero bertaratzen garenontzat ez da aparteko berririk izan, jende asko (beste urte batzuetan baino gehiago agian), juerga gehiegi eta "cotilleo" gutxi. Hala ere, aparteko asteburua izan dela garbi dago.

Azpimarratzekoa bazkari herrikoiaren eguna, urtero bezala neurri gabe jan genuen, koadrilakoek hautaturiko menu ezin sinpleagoarekin (Entsalada, solomoa piperrekin, sorbetea eta piña), eta bezperako iltzea ateratzeko asmoz, kafe bat, hutsa ta doblia (gaur ez dut ametsik egin nahi, nahi, nahi, nahi). Eta ez genuen ametsik egin.

Trasteak fregatzea Ibonen kontu (Ez horretagik!).


Etapak frontoian jarraitu zuen. Tarteka ez nekien herriko pilota txapelketaren finalean nengoen edo eskuz-binakakoarenean. Jendetza! Giro paregabea! Guztiak ohiuka! "Celedon, se ha hecho una casa nueva!" (Galdos aterki bat eskuan zuela eta frontoi guztia berari begira), "Rufino andas fino! Rufino andas fino!"...Eta Rufinok irabazi.


Atsaldean gizon-proba. Joan den asteko apustuan aurreikusi bezala Zumarragako taldea irten zen txapeldun. Hala ere, kanpaikada Legazpik eman zuen, beraien bigarren postuarekin. Baina dirudienez joan den astetik hori bazekien jendeak, hemen lazkaoko jaietan harturiko argazki bat.

Gero egunak gauari eman zion lekukoa, eta hortik aurrerako ez zen beste edozein urteetakoaren oso ezberdina izan.

Datorren urtean ere bertan ikusiko ote gara?