miércoles, 31 de diciembre de 2008

OUT OF SECTION: Euskaldunak VS Euskaldunak

Orain dela urte dezente Garzon epaile espainiarrak Egin egunkaria isteko agindua eman zuen, eta Euskal Herritar guztiok ekintza honen aurkako jarrera ozen azaldu genuen. Handik urte batzuetara beste epaile espainiar batek Egunkaria itxi zuen. Berriz ere, gure gaitzespena argi eta garbi azaldu genuen.

Euskal kulturaren aurka, eta euskal komunikabideen aurka zegoen etsaia nor zen nahiko garbi zegoen Euskal Herritar guztiontzat, baina gaur, 2008ko Abenduaren 31n, zalantzaz bete zaizkit nire uste guztiak. Euskaldunak euskal kulturaren aurka. Urteetan lorturiko aurrerapenei eginiko atentatua.

Urte Berri On!

martes, 23 de diciembre de 2008

FREAKY FESTA: Sare sozialen kritika

Joan den asteko The IT Crowd-en atala sare sozialen fenomenoaren inguruan izan zen. Frienface izeneko sare sozial bati buruz hitzegiten du. Oso ona!


Friendface - you'll feel so social! from Rimvydas Velykis on Vimeo

viernes, 19 de diciembre de 2008

FREAKY FESTA: Scarface AKA El precio del poder


Orain urtebete gutxi gora behera ikusi nuen aurrenekoz filme izugarri hau, eta lehengoan irakurri nuen, aurten bere 25. urteurrena zela.

Ikusi ditudanetatik, gehien markatu nauten irudietako batzuk aurkitu zitezkeen bertan. Tony Montanaren azalean, Al Pacinoren interpretazioa ahaztezina egiten zen, bere bulegoko ateak odolez blai zabaltzen zituenean, Terminator-en filme exajeratuenetako batean imajinatuko ez genukeen "pistola-eskopeta-bazooka" bat eskuetan zuela.

Baina agian ez zen irudi hori izan gehien harritu ninduena. Bazen beste eszena bat, Brian de Palmak hoztasun osoz deskribatzen zuena. Tony Montana-k, dirua lortzeko aukeraz itsututa, mutu irauten duenean, bere kidea motozerra batekin zatitzen duten bitartean.

El Padrino filmean, zaldiaren buruaren eszena edo fredoren heriotzaren eszenarekin konparatuko nituzken bi eszena dira. Hollywooden gaur egun modan dagoen etika pasteloi-romantiko-idealistikoarekin guztiz kontra doan gidoia. Drogak, biolentzia, korrupzioa, biolentzia, drogak, biolentzia... Esan bezala, ikusteak pena merezi duen filmea.

P.S. Ikusi ez dutenentzat. Lasai, ez dizuet filmea destripatu.

miércoles, 17 de diciembre de 2008

martes, 16 de diciembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: Madoff, Ponzi eta urrezko arraultzen oiloa

Azken egun hauetan sekulako oiartzuna eragin du Madoff honek. Ni atzo enteratu nintzen albiste hontaz, eta estafa mota honen inguruko informazioa lehendik ere banuen arren, berriz ere eguneratzea pentsatu dut.

Piramidearen eskema hau, orain dela ia mende bat sortu zuen Carlo Ponzi italiarrak (Edonork eduki nahiko lukeen semea), baina Madoff izan da historiako estafarik handienera eraman duena.

Gauza da, domino piezak bailiran bata bestearen atzetik, SEC-ek, auditoreek eta sektoreko profesionalek ez dutela 1960an martxan jarritako enpresa honen azpijokoak aurreikusi. Eta gure etorkizuna horrelako pertsonen eskuetan dago tamalez.

Hemen garbi esplikatzen dira Madoff kasuaren gakoak.

lunes, 15 de diciembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: The Billionaire Bloggers

Forbes aldizkarian irakurri berri dut blogosferan beraien txokoa duten gizon aberatsenetakoen zerrenda hau.

Interesgarria iruditzen zaidana ez da Google-eko sortzailetako baten blogaren existentziaren berri izatea, baizik eta zerrenda hortan, horren sektore ezberdinetako gizon boteretsuenen blogak azaltzea. Beste askoren artean, Sergey Brin bera, Donald Trump edo 76 urteko Bill Marriott azaltzen dira.

Hauxe da zerrenda osoa:

Sergey Brin - Googlen sortzailetako bat.
Mark Cuban - Interneten berriztatzailea eta Dalla Mavericks-en jabea.
Carl Icahn - Finantza-gizona.
Khalaf Al Habtoor - Auto, hotel eta konstrukzio gizona.
John Willard "Bill" Marriott - Bere abizena daraman hotel katearen jabea.
Pierre Omidyar - Ebay-ren sortzailea.
T. Boone Pickens - Energia enpresa-gizona.
Mikhail Prokhorov - Metalaren magnatea.
J.K. Rowling - Idazlea, Harry Potter-en sortzailea.
Donald Trump - Uff....zein etiketa jarri gizon honi?.....enpresa-gizona?
Oprah Winfrey - Kazetaria.
Jerry Yang - Yahooren sortzailea, orain dela gutxi utzi duena.
Mark Zuckerberg - 24 urte, eta gu eta gu gora begira. Facebooken sortzailea.

jueves, 11 de diciembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: Kongresua eta 8 milioietako aparkalekua


Egunero irakurtzen ditut ahal ditudan egunkari gehienak. Atzo, albiste hau irakurri nuen. Gaur berri, beste hau. Norberak bere ondorioak atera ditzala. Kontuan izan zein egunkariri buruz hitzegiten dugun. LaRazon != ZP.

martes, 9 de diciembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: Kubatik "blogeatzen"

Meneame-n oraindik publikatu gabe zegoen albiste bat ikusi dut gaur.

2008. urtean pentsaezina egiten zaigu askori, Interneten askatasun osoz ibiltzeko eskubiderik ez izatea. Blogak, sare sozialak eta gizabanakoen aportazioa bultzatzen duten sistemak eguneroko gauza bihurtu dira herrialde aurreatuenetan. Mugimendu sozial hori, adierazpen askatasunak eta informazioa eskuratzeko askatasun osoak eragindako zerbait da.

Baina badira askatasun horiek bermatzen ez dituzten herrialdeak, besteak beste Kuba. Ohiko pertsona batek bi aukera garbi izango lituzke askatasun hauek eskaintzen ez dituen herrialde batean biziko balitz:
  1. Askatasun horiek baztertu eta Internetaren existentziaz ahaztu.
  2. Herrialdez aldatu.
Nik ez nuke zalantzarik izango, eta bigarren aukera hautatuko nuke zalantzarik gabe. Baina bada beste bide bat, agian hain nabarmena ez dena, eta horixe izan da Yoani Sanchez kubatarrak hautatutakoa.

Neska kubatar honek bere blog propioa kudeatzen du Kubatik. Guztiok dakigu, herrialde hontan Interneten nabigatzeko dauden oztopoak (konexio mugatua, zentsura...), eta aipatutako elkarrizketa hontan, bere bloga kudeatzeko jarraitzen dituen pausoak esplikatzen ditu.
  1. Testuak bere etxean idazten ditu konexiorik gabe, edo denbora neurtuko ez dioten lekuren batean.
  2. Bere blog propioa ikusteko proxy anonimoen bitartez konektatu behar izaten da.
  3. Bloga ikus dezaken arren, ezin du kudeatu. Beraz, sarrera berriak zintzilikatu nahi dituen bakoitzean, Kubatik kanpo bizi diren lagunei bidali behar izaten dizkie, beraiek zintzilikatu ditzaten.
  4. Bere lagunek, e-mail bidez bidaltzen dizkiote bere sarrerek izandako ohiartzuna.
Elkarrizketa osoa hemen entzun dezakezue:


Lastima da XXI. mendean aurrerapenari horrelako eragozpena ezartzen dituzten gobernuak existitzea.

ME, MYSELF AND I: No camera, no photos

Berriro ere errealitatera itzultzeko garaia iritsi da. Asteburu luzea izan da pasatakoa, eta momentu on ugari utzi ditu atzean.

Ohartzen hasi naiz hala ere, blog honek askoz zentzu gehiago izango lukela, hainbeste idatzi ordez argazki gehiago jarriko banitu. Tamalez, nire argazki kamerarenak Pinar del rion egin zuen. Eta lastima da, asteburu hontan argazkiak ateratzeko aukera ugari izan dudalako Jacan.

Zin dagit, hemendik aurrera argazkiak jartzen saiatuko naizela.

Hiru egun izan ditugu eskiatzeko, nahiz eta azken egunean deskantsu hartzea erabaki genuen eta ez ginen pistetara igo. Jacan aspaldi ikusi gabe neukan jendetza bildu zen. Festa handia bai, baina ez naiz hontan gehiago luzatuko. Elurra ugari eta nahiko ona, nahiko diot, ostegunean euria egin omen zuelako, eta nire gusturako agian bigunegia zegoen.

Eskiatzeko monoa kentzeko asmoarekin joan ginen Jacara, baina hori lortu ezean, bertako giroa, poteoa, tapeoa eta festa berriz ere bizi eta gero, mono handiagoarekin itzuli gara, eta horrek astearte(askorentzat astelehen) hau gogorragoa egiten du. Datorren astean agian itzuliko gara.

P.S. Realak behintzat irabazi zuen.

viernes, 5 de diciembre de 2008

ME, MYSELF AND I: De puente a puente y tiro porque me lleva la corriente


Azkenean ostirala!!! Asteburu luzea daukagu aurretik, eta batzuk Londres-era(Albisu, komentatu) doazen bitartean, eta beste batzuk herria zaintzen geratuko diren bitartean, ni Jacarako bidean jarriko naiz, aurten aurrenekoz.

Dirudienez eguraldi ona egingo omen du, eta ski berriak estrenatzeko aukera izango dut. Besterik gabe, hiru egun bloga eguneratu gabe, norbait Jacatik pasatzen bada, toke bat eman mobilera.

FREAKY FESTA: J.J. Abrams = God?

Inor ez da harriko honezkero tipo honen lanaren jarraitzaile handia naizela aitortzen badut, ezta? Egia esan berandu xamar ezagutu nuen bere lana, ez baitzen Lost hasi zen momenturarte izan, baina geroztik ezin izan ditut urte osoan zehar zenbaki horiek burutik kendu: 4-8-15-16-23-42.

Gaur, "Lost-Perdidos Blog"-en irakurri ahal izan dudanez, nire ustez telebistaren historia osoko telesail onena denaren lehen irudiak argitaratzen hasi omen dira. Aurreneko sneak peak-a ikus dezakezue segidan.



Nerbioso eta guzti jartzen naiz urtarrilak 21ean bueltan izango dugula pentsatze hutsarekin.

Eta berriz sarrera honen harira joanaz, J.J. Abrams-en inguruan idatzi nahi dut.

Bere eskuetatik igaro dira azken urteotako telesail arrakastatsuenetako batzuk, eta nire ustez, onenetako batzuk, besteak beste Felicity(aitortu beharra daukat ez dudala ikusi), Alias, Lost eta azken aldian Estatu Batuen gehien ikusten det telesaila, Fringe. Prison Break edo Heroes-en norabide galdua ikusita, eskertzekoak dira urterik urte berritzen eta ikuslea harritzen jarraitzen duten telesailak.

Baina ez dira hauek Abrams-eko eginiko lan bakarrak, eta telebistan eginiko lan paregabea aipatu dudan bezala, zineetan erakutsitako gaitasun falta ere aipatu beharra daukat. Nahiz eta bere azken filmeak(Star Trek XI) itxura nahiko ona izan, ezin da gauza bera esan lehenago kaleratutako tituluez (Regarding Henry salbu). Beraien artean daude Armaggedon (Borja eta Josebasek ez lukete gauza bera esango, seguru), Cloverfield edo Mission: Impossible III bezalako tituluak.

Hala ere, eta Hollywood-eko izarra dela kontuan izanik, noizbehinka horrelako estropozuak izaten utziko diogu, beti ere, Lost bezalako telesailak estropozu horien artean sartzen ez dituen bitartean.

P.S. Alias-en hirugarren denboraldia bukatu nuen atzo. Lost-en antzeko estiloa hartzen diot... antzekoa.

jueves, 4 de diciembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: ZingiZango Durangoko azokan


ZingiZangoren wegunearen bitartez jakin dut aurten Euskara Elkarteen Topaguneak jarriko duen standean, ZingiZangoren materiala ikus eta erosteko aukera izango dela.

Besteak beste, orain urte batzuk taldeari izena eman zion liburua erosteko aukera izango da, eta baita orain dela hilabete gutxi plazaratutako ikus-entzunezkoa ere.

Legazpiar gehienok liburua honezkero etxeko apalen batean izango dugu, eta askok ikus-entzunezkoaren estreinaldira joateko aukera izan genuen. Baina bada oraindik gauza hauen berri izan ez duen ezjakitunik, eta horientzako hain justu, zintzilikatu zituen ZingiZangok bi dokumentu hauek formatu digitalean.

ZingiZango: Legazpiko Euskara (Liburua)

ZingiZango (Ikus-entzunezkoa)

miércoles, 3 de diciembre de 2008

FREAKY FESTA: Jinni, zinema eta telebistarako aholkularia

Aurreko sarrera batean filmaffinity.com-i buruz hitzegiten jardun ginen, eta aipatu nuen, zeinen erabilgarria egiten zitzaidan sare sozial hura filme eta telesail berriak ezagutzerako orduan.


Gauza da, gaur Genbeta-ren bitartez, beste tresna berri baten izena iritsi dela nire belarrietara: Jinni. Dirudienez, gure gustuen araberako filmeak eta telesailak aholkatzeko tresna bat omen da. Oraindik Beta bertsioan dago, eta soilik gonbidapen bidez lortu daiteke bertan sartzea.

Diotenez, test batzuk burutu eta filme eta telesail batzuk puntuatu ondoren, gure gustukoak izango diren beste batzuk emango omen dizkigu ezagutzera.

Ideia polita printzipioz, baina hala ere, ez dakit zer eskaintzen duen berririk webgune honek. 2.0 politikaren guztiz kontrako norantzan doala iruditzen zait, eta ez duela filmaffinity.com-ek bezalako sareek dagoeneko eskaintzen digunetik berritasun azpimarragarririk eskaintzen.

Gaur egun, Internet-en, sare sozialen kotizazioa gora dohan hontan, alferrikako lana iruditzen zait horrelako tresnetan esfortzu minimo bat ere egitea. Etorkizuna erabiltzaileen aktibotasunean dago.

ME, MYSELF AND I: Muuuuuuuuus

Karibeko mus txapelketak atzo galdu zuen bere erakargarritasun handiena. Txapelaren jabe egitera deitua zegoen Iñaki-Ibon bikotea ustekabean txapelketatik kanpo geratu zen. Herriko neskek faltan botako dituzte horren gazte guapoak txapel beltzen azpian.

Atzokoa gainera partida arraroa izan zen. 4 partida irabazita geneuzkan, eta 3 galduta. Bart gauekoa irabaziz gero, final laurdenetarako txartela eskuraturik geneukan, baina presak bitarte, Iñakik ezin izan zuen parte hartu partidan, eta bere ordezkoaren bila jarri behar izan nintzen. Zortetua Zubi izan zen, eta pronostiko guztien kontra, oso partida borobila osatu zuen. Tamalez zortea ez zen gure aldekoa izan, eta beste bikoteak hiru aldiz izan zituen guk baino karta hobeak. Benetan Iñaki, oraingo hontan ez zen Zubiren errua izan...oraingo hontan.

Zer egingo diogu ba? beste batean izan beharko da. Edo agian ez, batek daki. Baina pertsona positiboak garen neurrian, honi ere alde positibo bat aurkitu diogu. Izan ere, datorren astean eta hurrengoan ez dugu partidak antolatzearen ardurarik izango, eta horrek nolabaiteko pisua kendu digu gainetik egia esan.

Bestalde, atzoko sarreraren inguruan, azkenean dioptriak nirekin ondo portatu direla dirudi, eta ez dira bere lekutik mugitu.

martes, 2 de diciembre de 2008

FREAKY FESTA: Internet telesailak

Aurreko egunean Malviviendo izeneko Internet telesailaren berri izan genuen. Gaurkoan, estatu mailan egindako beste bi telesail dakartzat. Calabozos eta Telecinco-ren Becarios. Ez dira noski, Malviviendo bezain proiektu alternatiboak, baina garbi uzten dute komunikabideen tendentzia berriak zeintzuk diren. Izan ere, gero eta baliabide gehiago eta kalitate handiagokoak aurki baitaitezke armiarma sare hontan.





Ingelesez ere egin dira proiektu dexente, hemen azpiko hauek adibide. Tamalez, telebistan eta zinean ez bezala, produktu espainolaren alde egin behar dut.

http://www.webserials.com/
http://itsallinyourhands.ning.com/
http://www.quarterlife.com/

ME, MYSELF AND I: A veces NO veo (fantasmas)

Gaur, asteartea, eta astebeteko atzerapenarekin, okulistarenera joatea tokatzen zait. Pare bat urte daramatzat jadanik, jende ugari kalean ezagutu ez, eta agurtu gabe.

Gaur da eguna, Atxotegi doktorearenera joango naizena, burua metalezko tramankulu baten gainean jarriko didana, begi ninietan kolirio botila hustu, eta etxera negar batean iritsiko naizena, itsu itsu, Olabarrietako oinezkoak auto parera ager ez daitezen errezuka. Eta are okerrago, begietan dioptria bana gehiagorekin. Baina tamalez, hori ez da txarrena. Txarrena, optikako faktura ordaintzeko garaian iritsiko da. Crisis? What crisis?

Gauza da, badakidala nahiz eta 5 dioptria ditudala esan, ez naizela betaurrekoak erabiltzen hasiko. Nik nire mundua oso gustoko dut, eta mundu hortatik kanpora gertatzen dena ez ikusteak nolabaiteko zoriontasuna ere bermatzen dit. Lanean erabiltzen ditut bai, baina kalean... gauez besterik ez naiz ateratzen, eta sarri hobe izaten da ezikusiarena egitea. Gainera, interesatzen zaigunerako, garbi esaten zuen Robert Baden-Powell-ek: "Un par de ojos bien entrenados son tan buenos como una docena de ojos inexpertos". Nondik ezagutzen dudan tipo hau? Inondik ez, baina zeinen gustora geratu naizen.

Astearte ona izan gaztek.

lunes, 1 de diciembre de 2008

OUT OF SECTION: Badiola manipulador!!

Honezkero entzungo zenuten berria... Zer esan, Realak azken aldi hontan pena besterik ez dit ematen, eta guztia gizon honen errua da. Ilusioa desagartearazten ari zaigu. Jendearen begiradak ez du egunkarietan egon behar, zelaian baizik.

Gizon honek, momentu txar batean zegoen talde bat hartu zuen orain urtebete, urteetan gaizki kudeatutako talde bat. Baina talde hark bazuen zerbait orain guztiz eta betirako galdu duena, eta nire ustez galdu behar genukeen azkeneko gauza, gizontasuna eta klasea.

Eta zerk egiten du gaur egun Reala ezberdin? Ezerk. Reala eta Cultural de Leon-en artean ezberdintasunen bat aurkitzen duenari 10 puxtarri emango dizkiot. Athletic-ek berak guk baino askoz klase handiagoa dauka orain!

Gainera tipo honek, honako hau bezalako perlak botatzeko ausardia izan dauka:

Mira, yo llevo estos 10 meses de presidente de la Real Sociedad y una de las cosas que más me ha defraudado es, eh... que sinceramente el fútbol está muy podrido, ¿no?. Creo que todo se compra y todo se vende y eso no es justo, eso no es justo...

Eta zu? Zu ez al zaude ustelduta? Utzi Jesuli bakean, utzi Malaga bakean, eta zelaian erakutsi bulegoetan erakutsi ezin duzuna!

10 hilabete hauetako errepaso bat iruditan, oroitzen dudana gutxienez, ez ditut sartu Cagigao, Villanueva, Alaves 4-3 Real... :

FREAKY FESTA: TENTE life

Fogonazos-en bitartez, honako bideo hauen berri izan dut. Kuriositate hutsa da, baina aurrean dituzuen irudiak, irudi errealak dira.

Dirudienez, Tilt and Shift izeneko lente batzuen bidez, eta time-lapse teknika erabiliz, honako efektu hau lortu daiteke. Ez al dizkizue TENTE-rekin jolasten genueneko garaiak gogorarazten?


Metal Heart from Keith Loutit on Vimeo


World of liliputians from Olivier Rougeron on Vimeo

viernes, 28 de noviembre de 2008

ME, MYSELF AND I: Karpak

Aurreko sarrera batean adierazi nuen bezala, joan den asteburua ez zen oso arina izan. Asteburu honek ere antzerako itxura du hasiera batean behintzat.

Irailean Kuban izan ginen hiru lagun, eta bertan Iruñako hainbat lagun berri egin genituen. Guzti hau lehenago ere esana dut, baina gogoraztearren besterik ez.


Ba iritsi da azkenean bisita bat egiteko garaia, eta "Karpak" izeneko festa bat dagoela aprobetxatuz, Some eta ni, gaur 6retan haruntza abiatuko gara.

Ondo pasa asteburua!

Berotzen hasteko:

jueves, 27 de noviembre de 2008

ME, MYSELF AND I: AC/DC WTF!!!!!!!!!

Gaur goizetik ez neukan beste ezer buruan, AC/DC-ren kontzerturako sarrerak 10etan jartzen ziren salgai. 10ak puntuan, mugikorra esku batean eta beste eskua F5 teklaren gainean. 2 orduz egon naiz horrela, eta hauxe izan da lortu dudan guztia:

Nola da posible 2 ordutan sarrera guztiak saltze? WTF!!!!!!!!

FREAKY FESTA: Malviviendo

Despuesdegoogle-ren bitartez, itxura interesgarria daukan internet telesail berri bat ezagutu dut gaur, "Malviviendo".

Egia esan, ez nuen espero horren kalitate altuko telesailik internet-en. Hilabetean behin emitituko omen dute. Hemen daukazue pilotoa.


Malviviendo Capítulo Piloto from malviviendo on Vimeo.

miércoles, 26 de noviembre de 2008

BLOG ADMINISTRATION: Prantxixka

Ikus daitekeen bezala, hilabete hontan blogaren asuntoa serioago eramateko konpromezua hartu dut. Eta aldaketa batzuk egin ditut horren inguruan.

Gaur Prantxixka aurkeztera natorkizue. Hemendik aurrera blogaren lehen orrian azalduko da, eta garaiko momentuaren arabera leku batean edo bestean kokatuko dut. Inauguratzeko, udazkeneko paraje tipiko batean kokatu dut, baina aldatuko da lekuz noizbehinka.

Blogari ere izena aldatu diot Prantxixkaren omenez.

martes, 25 de noviembre de 2008

ME, MYSELF AND I: Asteburu gogorra

Asteburu gogorra izan da azkeneko hau. Baina tamalez, ezin izan dut froga grafikorik eskuratu oraindik, eta testualki adierazten saiatu beharko naiz gertatutakoa.

Bi zatitan banatuko dut asteburua: Ostirala eta Larunbata.

Ostirala

Iñakirekin aspalditik geneukan itzartua, Bilboko bere pisuaren inauguraziorako festa bat egitea. Dirudienez, logistika arazo batzuengatik, ezin izan zen burutu, eta pisu batean festa bat izan behar zena, Bilboko kaleetan festa bihurtu zen.

Hara abiatu ginen, Joni, Oroben, Iñaki, Zubi, Mantxola, Galdos, Angel eta ni, Bilboko neskatxa gazte guztien bihotzak xamurtzeko asmoz... Badakizue nola amaitu zen, beti bezala!

Hala ere, juerga polita izan zen.

Larunbata

Larunbatekoa ezberdina izan zen. Aalborg-eko lagun euskaldunekin afaria izan nuen Donostian, eta aspaldi izan dudan juergarik honenetakoa izan zen. Ane(fleki), Ane(Skoti), Aitzol, David eta Jonxa mahaikide ezinhobeak izan ziren, eta Egiako "La Creperia" izeneko leku batean afaldu eta gero, beti ezagutzeko gogoz baina aukerarik gabe izan ditudan lau lokaletan izateko aukera izan genuen: Bukowski, Tas Tas, Etxekalte eta Be Bop.

"Iparraldeko haizeak" jo zuen arren, arrebaren etxean bukatu nuen beti bezala.

Ondorioa

Merke atera zait asteburua.

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: Mein Kampf

Una demostración de como una persona muy inteligente y culta, a través de un razonamiento completamente lógico, puede llegar a unas conclusiones tan desafortunadas. Una lectura obligatoria para todo aquel que aún piense que la verdad absoluta existe.

Escrita por el mismo Adolf Hitler durante su estancia en la prisión de Landsberg en 1924.

Adolf Hitler - Mein Kampf

miércoles, 19 de noviembre de 2008

ME, MYSELF AND I: Nire lehenengo web-a

Jakingo duzuen bezala, azken egun hauetan ez naiz oso lanpetuta ibili, ia langabetuta esango nuke. Google-eko bilaketen estadistikak igotzen lagundu eta lagundu jardun dut denbora gehiena, eta hala nenbilela, 16 bat urte nituela Frontpage-ekin egin nuen Legazpiko jaiei buruzko web-arekin egin dut topo.

Gaur egun ikusita, barregarri xamarra izan daiteke diseinu kargatu hori, irakurtzeak min egiten duten letra urdin horiek, harrizko eta egurrezko fondoak, legazpiko eskudoa... baina egia esan, harro sentiarazi nau momentu batez. Ez nekien HTML-a zer zen, Internet-a ezagutu nuela ere ez zen denbora asko, baina nire kuriositatearen bitartez eraikitzea lortu nuen, eta ez zen nolanahiko lana izan.

Harritu egin nau hainbeste denbora eta gero oraindik martxan dabilela ikusteak. Eta garai batean bertan igotzen saiatu nintzen abestia jarriko dizuet ospatzeko.

martes, 18 de noviembre de 2008

FREAKY FESTA: ScummVM

Zer dakarkizue burura honako hauek? "mono de tres cabezas", "cerveza de raiz", "Cachicabezus Navigantezus"... Bai, ni ere makina bat ordu igarotakoa naiz ordenagailuko monitorearen aurrean Guybrush eta Lechucken abentura pixelatuekin jolasean.

Monkey Island
aipatu dut, baina beste hainbat joku ere aipatu nitzake, besteak beste, "Loom", "Indiana Jones and the fate of atlantis", "Maniac Mansion", "DoD"... Eta azkenaldian Linux-era emigratu dugunontzat galera handia izan daiteke joku hauena.

Baina bada emaitza harrigarriak ematen dituen irtenbide bat, ScummVM!!!!

ScummVM, bere izenak dioen bezala, SCUMM sistemaren bitartez diseinaturiko jokuentzako emuladore bat da, baina beste hainbat joku mota emulatzeko ere balio du. Ubuntu erabiltzen dugunok errepositorio ofizialetan aurki dezakegu tresna hau, eta jokuak berriz, "Selvacamaleon" bezalako web orrialdetatik guztiz legalki jaitsi daitezke.

Hona hemen nik eskuratutako emaitza batzuen irudiak.

FREAKY FESTA: Steve Jobs

Hurrengo bideoak Steve Jobs-ek Stanfordeko unibertsitatean graduazio egunean emandako ponentzi batekoak dira. Egia esan ez nekien sarrera hau zein multzotan sartu, baina pertsona honen bizitza profesionala inguratu duen frikismoa dela eta, FREAKY FESTA-n sartzea erabaki dut.

Nor da Steve Jobs? Gizon handi bat, zuek ikusi. Bideoa ingelesez dago, gaztelaniazko azpitituluekin.




lunes, 17 de noviembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: La Muralla China

Orain hamar bat egun, eztabaida interesgarri bat izan genuen koadrilakook ostiral gaua pizteko asmotan. Gaia motibazioa zen. Hau da, zerk motibatzen du pertsona bat lan egitera, proiektu bat aurrera eramatera, azken finean, aberastasuna sortzea. Batzuk dirua soilik zela zioten, nire ustez diruak motibazioaren portzentai oso txiki bat bete beharko luke, eta luke diot, tamalez askorentzako ez delako horrela.

Horren harira, orain hilabete batzuk irakurritako pasadizo bat etorri zitzaidan burura, Franz Kafkaren "La muralla china y otros relatos" liburukoa. Ez dut liburua irakurri, baina bai liburuko lehen atala, eta esan beharra daukat nahiz eta tipo honen pajeo mentalak ez zaizkidan oso erakargarriak egiten, oso sarrera borobila eman ziola istorioari.

Txinako harresia nola eraiki zen esplikatzen du, eta liburuko lehen 2-3 orrialdeak irakurrita (gehiago ez, erotu nahi ez baduzue!!!) ideia garbi xamar izango duzue esan nahi dudanaren inguruan, eta beste hainbat hausnarketarako bideak ere zabaltzen ditu.

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: The Net Generation

Para los anti nuevas tecnologías, un artículo de economist via technorati.

Artículo: The Net Generation

ME, MYSELF AND I: Elurra badator!!!!

Astelehen gogorra gaurkoa. Larunbatean San Martinetako bazkaria izan eta gero, gaur ere oraindik aztarnak nabaritu daitezke.

Baina ez noa zaurian ozpina botatzera. Asteburu hontan beste zerbait ere gertatu da, 10 urte ziren ski pistek beraien ateak hain goiz zabaltzen ez zituztela, baina azken asteetako elurteen ondoren, Formigalek eta Astunek aukera paregabea aurkitu dute beraien errenta luzatzeko asmotan.

Nik tamalez ezin izan dut bertaratu, eta datozen bi asteburuetan ere ezingo dut, baina webcam-etan ikusi, eta lagunek esan didatenaren arabera, aurten ere larunbat gau ugari pasako ditugu irish, gruta eta bogart bezalako taberna zuloetan.










Besterik ez, aste ona izan. Hasteko, abesti bat:

viernes, 14 de noviembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: Nafarroako erreinua

Gaur, ostirala, lanekoekin bazkaltzen egon naiz. Bertan, orain pil-pilean dabilen gai bati buruz jardun gara. Hau da, Euskal selekzioak "Euskadi" edo "Euskal Herria" izenarekin jokatu beharko lukeen, eta noski, bazkari guztia horri buruz hizketan egonda, imajinatuko duzue gaia guztiz desmadratu dela, eta azkenean nafarroako erreinuari buruz, eta euskal herriaren independentziaren legitimitateaz hitzegiten jardun gara.

Ez dut esango independentzia legitimoa den edo ez, eta artikulu hau ez zaio mundu guztiari gustatuko, baina "batzuk" helburu hori lortzeko erabiltzen dituzten argudioak ez zaizkit oinarri sendokoak iruditzen, badira beste hainbat argudio nire ustez, gure nortasunaren izaera justifikatzen dutenak, eta hori aztertu nahiko nuke.

Askotan entzun dut, Euskal Herria garai bateko Nafarroako erreinua dela, ez daukala zer ikusirik herri batean euskara hitzegin edo ez, gaur egungo mapa erreinu hortatik datorrela, Gaztelako erreinuak indarrez menperatu eta lapurtu zuena.

Ba hara, wikipedia iturri hartuta, Nafarroako erreinua, 824. urtean sortu zen, eta aldaketa asko izan zituen urteetan zehar, Gaztelak 1512an irentsi zuen arte. Noski, Frantziak ere berea egin zuen iparraldeko herriekin. Irudi honetan garbi ikusten da erreinuaren eboluzioa:


Harritzekoa da 1150. urtean gaur egun "Euskal Herria" deitzen diogunarekin zuen antzekotasuna, baina noski, horren aurretik beste hainbat gauza ere gertatu ziren.

Eta hona hemen nire oztopo nagusia. Formula hori erabilita, Errioxa ere gure mapan sartu genezake 1037an bezala, edota bizkaitarrak Euskal Herritik bota 910ean bezala. Zer uste dute ba? lurralde horiek ez zirela indarraren bitartez eskuratu?

Eta arazoa Nafarroatik atera ezkero, zergatik ez dugu beste lurraldeen independetzia ere eskatzen? hizkuntzagatik agian? Nik dakidala, 910ean Andaluzian arabiera hitzegiten zen, baina Osama Bin Laden-ek berreskuratzea eskatzen duenean barre egiten diogu.

Eta zein ondoriotara iritsi nahi dut guzti honekin? Ba historia, hori dela, historia. Ez da gure independentzia aldarrikatzeko oinarri sendo bat. Gaur egungo egoera oso ezberdina da, eta ezin gara iraganera begira bizi, mugarri batzuk ezin dute herrialde baten nortasuna mugatu.

JFK irlandarra zela zioten, baina estatu batuetan jaio eta bizi izan zen, eta guk etorkizun bera dugu aurrean. Hau da, etorkizunean ez du zentzurik izango mugarriak jartzeak, eta horri begira jardun behar gara lanean.

Guzti hau oso jarrera utopikoa dela badakit, eta horregatik lortu bitartean beste irtenbide batzuk bilatu behar direla uste dut. Orain urte batzutik hona, "Herrien Europa"-ren ideia pixka bat alderatu egin den arren, ez dut uste baztertzeko modukoa denik. Eta zuloa estaltzea lortuko ez duen arren, partxe interesgarria iruditzen zait etorkizun motzerako.

Ez litzateke polita izango horrelako Europa bat? Nik ez dut Euskal Herri marginatu bat nahi, nik neure nortasuna bermatuko duen herrialde boteretsu bat nahi dut.

ME, MYSELF AND I: MetaPosta sistema

Atzo aipatu bezala, nire oporrak Kubatik bueltan amaitu ziren, eta bizitzako beste etapa batekin hasteko garaia iritsi zen.

Hasiera batean, nire asmoa proiektua atzerrian egitean zen, berdin zitzaidan non, baina atzerrian. Lander eta Arantzegi orain gustora egongo dira Erasmus bizitzan murgilduta (Ikus nire inbidi tonua).

Proiektua non egin begira nenbilela, Indiako Infosys enpresan egin nuen saiakera, baina gauzak ez ziren nahi bezala atera, eta gaur egun oraindik ere, ez dituzte listak argitaratu, beraz Euskal Herrian beste urtebete egitera kondenatua nengoen.

Hala ere, proiektu nahiko erakargarri bat aurkitu nuen hemen, eta nahiz eta euskara eta gaztelera hutseko proiektua izan, lekua bakarrean geldik egoten uzten ez didan proiektua da, eta hori, nik behintzat, oso gogoko dut.

Galdera hau litzateke: Non egingo dut proiektua? zein enpresetan?
Erantzuna: Ez dakit.

Hasiera batean proiektua SPRI-ren eskutan dago, baina ISEA-ren laguntzarekin. Ni gaur egun ISEA-n nago, Arrasaten, baina SPRI-rentzako lanean, eta abendu inguruan Bilbo edo Donostiara joan beharko dut proiektua garatuko duen enpresara.

Hona hemen gaur egun nagoen instalazioen argazki bat. Garaian dago, eta egia esan, espero baino askoz gustorago nago. Hala ere, ez daukat apotronatzeko inongo asmorik.


Eta zer da MetaPosta? Ba MetaPosta, nik parte hartuko dudan proiektuaren izena da. SPRI-k, hau da, Eusko Jaurlaritzak aurrera atera nahi duen proiektu bat. Beste herrialde batzuetan egin dira honezkero horrelako proiektuak, eta arrakasta handiarekin gainera. Beraien artean dago guztietan aurrekaria izan zen Danimarkako e-boks sistema.

Sistema honen helburua, euskaldun guztiei posta helbide elektroniko SEGURU bat ezartzea izango da. Hau da, ez de e-mail kontu bat, ezingo dira mezuak bidali. Bi funtzio nagusi izango ditu:
  1. Sisteman integraturik dauden instituzioen posta (Instituzio publikoak, bankuak, ), etxera iritsi beharrean, bertara iristea elektronikoki eta modu seguruan.

  2. Dokumentu ofizialen biltegiratze segurua, eta balio ofizialduna.
Ikus daitekeen bezala beraz, ez da e-mail soil bat, eta uste nezakeen baino arazo gehiago dakartza honek, gehienbat euskal e-administraziorako bete beharreko baldintza burokratikoengatik.

Eta hori da burutu behar dudan proiektua gutxi gora behera. Eta gainera mugikortasuna ematen dit, astelehenean Bilbon izan nintzen konferentzi batean, eta datorren ostegunean Gasteizen bazkaria daukat. Ez gara kejatuko.

Eguneko abestia:

jueves, 13 de noviembre de 2008

FREAKY FESTA: Filmaffinity.com

Ze esan genezake berririk web orrialde honi buruz? Egia esan, ez da gaur egun internet-en aurkitu ditzakegun webgune arrakastatsuenen artean azaltzen, baina nire kasuan behintzat, gehien bisitatzen ditudan orrialdeen arten dago.

Eta ezagutzen ez duzuenetzat, zer da Filmaffinity.com?
Ba beste sare sozial bat besterik izan zitekeen, filmeen inguruko sare soziala, baina Filmaffinity.com hori baina gehiago dela esaten ausartuko nintzateke.

Eta zer du ezberdina?
Garbi daukat, sare hau ezberdin egiten duena, bere "almas gemelas" funtzioa da. Beste inon antzekorik aurkitu ez dudan funtzioa. Hau da, zuk ikusi dituzun filmeei nota jartzeko aukera ematen dizu, eta horren arabera, zure antzeko gustuak dituen jendea bilatzen du. Horrela, bestela inoiz ikusiko ez zenituen pelikula berriak ematen dizkizu ezagutzera.

Nire kasuan, hainbat pelikula ezagutu ditut horrela, sarri entzunak nituenak, baina ikusteko asmorik ez nituenak. Besteak beste, Mulholland Drive, Memento, Scarface, Los niños de la estacion de Leningradsky eta ikusirik eta ikusteko ditudan beste abar luze bat.

Beraz, aukera baduzue, sartu eta aproba egin. Zinea gustoko dugunontzat oso tresna baliagarria izan daiteke. Eta bide batez, ni ere lagun bezala gehitu nazakezute: isotil

ME, MYSELF AND I: Oporretatik bueltan

Atzo esan bezala, gaurtik aurrera blog hau sarriago eguneratzen saiatuko naiz, eta hasteko modurik egokiena, azken hilabeteotan gertatutakoen laburpen txiki bat egitea izango da.

Blog hau utzi nuenerako oporretara bidean nengoen, udan zehar liburuen aurrean egin beharreko orduez kejaka. Egia esan, Oropesako egonaldia espero bezala joan zen: jan, lo, juerga, hondartza eta berriro jan. Hala ere, emaitzak ikusita, zerbait ikasteko astirik izan nuela dirudi. Guztia gainditu nuen.

Oropesan hilabete igaro nuen, etxen astebete bakarrik, beste bat kanpinean gurasoekin, beste bat etxean berriz kuadrilakoekin eta azkena berriz gurasoekin etxean. Hamaika gauza egiteko tartea izan genuen, Dinamarkako lagunak bisitatu, aquaparkera joan... Baina guztietan nagusi, DELTA SOUND FESTIVAL.


Dirudienez, festibal hau urtean behin, abuztu hasieran, egiten da "Delta de l'Ebre"(mapa) izeneko parke naturalean, leku zoragarria eta konpainia hobea. Arratsaldeko 8retan iritsi eta goizeko 12ak arteko gaupasa egin genuen, ez dago gehiago esan beharrik ezta? Datorren urterako zuen agendetan apuntatzeko moduko plana.

Baina abuztua azkar pasa zen, eta azterketak amaitu orduko, kurtso amaierako bidaiaren txanda iritsi zen. Zer esan... Kuba, kubita, kuba!! Gustora! Akaso Arantzegi jauna etorri izan bazen hobe pasako genuen, baina... ;p. Beheko argazkia "Callejo de Jamel"-en ateratakoa da, egun osoa kubatar batekin igaro genuen Habana ezagutzen, eta azken orduan kale hontara eraman gintuen. Bertan, mojito bat hartzea erabaki genuen, eta eserleku horietan esertzea pentsatu genuen. Kuriosoa da, bankuak bañerekin eginak zeuden, erditik moztu eta ala! zuloa ere estali gabe zeukaten! Halako batean, ume horiek gerturatu zitzaizkigun, nongoak ginen galdezka, karamelorik geneukan galdezka... eta ikustekoa zen, beraien poz aurpegia, bageneuzkala esan genienean. Bidaiko momenturik unkigarrienetakoa.


Kubara hiru lagun abiatu ginen azkenean, Rober, Some eta ni. Gure zorionerako, Iruñako arkitektura ikasle batzuekin batera sartu gintuzten taldean, eta espero genezakena baina askoz hobe onartu gintuzten. Mojitoak, daikiriak, piña coladak... ez zitzaigun ezer falta izan, eta kubatarren berezko izaera bakar hori ezagutzeko aukera izan genuen. Adibide garbia da gure taldeko bati gertatutakoa, sandwich bat eskatzera joan zenean barrara.

(Laguna) - ¿Me puede poner un bocadillo de pollo?
Kamareroa ezer esan gabe sukaldera abiatzen da. 2 minutu eta gero itzultzen da.
(Kamareroa) - Mira chico, que dise el cosinero que no queda pollo.
(L) - ¿No queda pollo?
(K) - Ahora tiene do opsione, pedí otra cosa, o negosiá con el cosinero.
(L) - ¿Pero, no me has dicho que no queda pollo?
(K) - Aaaah! Eso e lo que dise el cosinero!

Bueno, elkarrizketa honek gutxi gora behera 10 egunetan jasan behar izan genuena laburbiltzen du. Eta tamalez, Kubari buruz neuzkan idealizazio guztiak bertan behera utzi zituen, eta gaur egun Kubako egoeraren errudunak nortzuk diren garbi daukat, kubatarrak eta beraien potroen pisu izugarria.

Hala ere, esperientzi izugarria izan zen, edonori gomendatuko nioken bidaia. Zein izango ote da hurrengo geltokia?

Besterik gabe, hurrengoan nire proiektuari buruz hitzegiten saiatuko naiz.

Zuen belarrien gozamenerako, kuban asko entzuten zen abesti bat:

miércoles, 12 de noviembre de 2008

BLOG ADMINISTRATION

Bueno, ez dakit zenbat denbora igaro den honezkero nire azken post-a zintzilikatu nuenetik, eta gaur, eskuartean lan gutxi nuela aprobetxatuz ondorio hauetara iritsi naiz:
  1. Gehiago idatzi behar dut.

  2. Post-ak edozein hizkuntzatan idatzi ahalko ditut. Beti ere nahasketa arrarorik egin gabe.

  3. Oraingoz post-ak hiru multzotan banatuko ditut:
  • ME, MYSELF AND I: Nere bizitzan gertatutakoen berri emango dut.
  • FREAKY FESTA: Hainbeste gogoko ditugun asunto frikiei buruz hitzegingo dut.
  • EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: Interesanteak iruditu zaizkidan artikulu, istori...
Gauzak horrela, eta bihar bertan hasita, zin dagit blog honek sarrera gehiago izango dituela. Hasteko, azkeneko post-etik gaur arte gertatutakoaren berri emango dut.

miércoles, 16 de julio de 2008

ME, MYSELF AND I: Ostion!!

Azterketak bukatu eta 10 etxean botata eta asper asper eginda pasa ondoren, atzo azkenean noten argitalpena iritsi zen. Nonbait, nire kinielek ez zuten sinesgarritasun handiegirik, eta esperotako "Optica" eta "Electro"-z gain, "Microondas" ere ikasi beharko dut irailerako (Bai, berriz ere goilara katilutik ateratzea ahaztu zitzaidan).

Beraz, unibertsitatea guztiz utzi eta azterketa guztiak gainditzeko asmoz, hona datozen asteetan izango dudan plana:

1- Asteburu hontan bazkari herrikoia eta juerga.
2- Astelehenean edo, Oropesara martxa (Ikus oropesako egitaraua grafikoki azaldua).


3- Iraileko aurreneko egunetik hasita, azterketak (Lasai, ez naiz artzai egun gabe geratuko eta).
4- Irailak 12, KUBA!!!!

Azkeneko honen inguruan, ikasbidaiko kide guztientzako (guztira 4) oharra: Visatua eskatua daukagu eta azken ordainketa bidaia baino hamar bat egun lehenago egin behar omen dugu, beraz ez daukagu aurrerantzean ezertaz arduratu beharrik.

Ala gaztek, deskansatzea nijo.

jueves, 19 de junio de 2008

ME, MYSELF AND I: Soy una nube, soy una nube...

Azkeneko egunak luze xamarrak egiten ari dira. Etxera heltzen den zuntz optikoak halako buruhausteak sortuko zizkidala jakin izan banu, agian beste bide batetik joko nuen.

Coldplay-ren azkenak orduak eramangarriagoak egiten ditu.

martes, 10 de junio de 2008

ME, MYSELF AND I: Udarako Plana: FIB

Inorrek erantzungo ez didala jakin arren, proposamen bat botatzera noa Uztaileko hirugarren astebururako.

Urtero bezala, Benicassim-en FIB festibala organizatu dute aurten ere, eta sarrerak garesti xamar dauden arren, "debalde" lortzeko aukera bat bada. Nola? festibalak irauten duen lau egunetako batean 12 orduko lana egitea.


Parte hartzeko prest dagoenak mesedez komentario bat utzi hemen.

Informazio gehiago: http://www.fiberfib.com

lunes, 9 de junio de 2008

ME, MYSELF AND I: Oporrak noizko?????

Bueno, nahiz eta poliki poliki izan, gauza aurrera doala dirudi, eta eguraldiak lagundu ez arren udako hondartzetako kresalaren usaina nabaritzen hasi da... Nire irudimenean besterik ez bada ere.

Tristea da onartzea, gure etorkizuna jokoan dagoen hauetan, burura datozkidan gauza bakarrak, joandako abuztuetan Oropesan igarotako egunak izatea. Baina egia da, joan den astean, Aalborg faltan botatzen nuela aitortzen nuen neurri berean botatzen ditudala faltan bertako egunak.

Egunak pasa ahala lagun gehiagok konfirmatzen didate aurten ere, 30garren aldiz segidan, Oropesan izango direla, hango hondartzez eta jaiez gozatzeko. Eta horrelakoetan oroitzen ditut, gaueko ordu txikietan, hondartzan, zerbeza eta su txikien inguruan izandako solasaldi luzeak, "Bucanero"-ko txupitoak, "Torronteras"-en kafe eta tanke motel edo okerrak, "Hollywood"-en sangriaz bustiriko afariak...


Gutxi falta da, eta ezingo gara kexuka hasi, baina azken aldiko nostalgia puntu hau ezabatzea lortzen didanak, sari bat merezi izango du.

P.D. Argazkian begiak itxiak dauzkat, baina gaueko solasaldietako magia hori lortzen zuen irudi bakarra neukan, joan den urtekoa behintzat.

domingo, 1 de junio de 2008

ME, MYSELF AND I: Azterketak ate joka

Ikusirik nire taldekideek lanean jardun beharrean, beraien blogak eguneratzea nahiago dutela, ejem ejem, eta Landerren "Batuaz idatzi" bezalako iradokizunei jarraituz, nik ere eguneroko hau eguneratzeko garaia iritsi dela uste dut.

Nondik hasi... Arantzegik esaten zuen moduan 5 aste gogor datozkigu gainera, eta nola ez, oraindik ez dugu inolako presiorik sentitzen. Esango nuke, aspaldiko urteetan ez bezala, aurten lasaitasun are eta handiagoz daramadala gauza. Izan ere, tunel amaierako argi izpiak begi niniak mintzen hasi baitzaizkit.

Batzuek esan ohi dute azterketa garaian etxean gelditu, ikasi eta horrelakoak egiten dituztela. Nik ordea, beste batzuk ez bezala, egia esango dut. NIK EZ DUT IKASTEN ASTEBURUETAN! Gure herrian, Legazpin, orain dela 500 bat urte ero batzuei otu zitzaien Igandean lan egitea, eta jaso zuten haien zigorra. Nik ez dut bide beretik joko. Nik asteburuetan jai!

Eta jairik jai noalarik, joan den asteko Aalborgeko ihauteriak aipatu gabe ezin nintekeen bizi. Berriz ere itzulera, lagunak, neskak, jomfru... zer esan... ez gara ezer, asko daukagu ikasteko oraindik, eta Lander eta Arantzegik antzerako zerbait esango didate europako bazter haietatik itzultzen direnean. Uste nuena baino gehiago behar dut kanpoko herrialde batetara joatea. Adibide bat:Egia esan, gauza asko datozkit burura gaur, hitzegin nezake Kubari buruz, Irizar eta Ampo-ri buruz... baina gaurkoz hemen utziko dut dena, eta hurrengo batean agian hitzegingo dut Kubari buruz.

Ondo segi!

miércoles, 16 de abril de 2008

FREAKY FESTA: Telekos MU

Bueno, bueno... Zuetakoren bati oraindik ikasketei ekiteko gogo pixka bat geratzen baldin bazaio, agian hau interesgarria izan dakioke.

martes, 15 de abril de 2008

ME, MYSELF AND I: Euskaltelera bisita

Ba horixe, kalitatezko frikiak garen neurrian, joan den ostegunean Euskalteleko instalakuntzetara bisita egitea tokatu zitzaigun klasekooi. Tamalez ezin izan nintzen garagardo festara garaiz heldu, baino bueno, uste dut hegialdeko jaiekin nahikoa kolaboratu genuela bestela ere, asteburu guztian zehar Legazpiko frontoiean inbertitutako diruarekin.

Telekomunikazioen munduan, kritikoak izan daitezkeen puntu batzuk komentatu ahal izan zizkiguten Zamudion. Besteak beste, Euskaltel pirateatzeko teknikak gaur egun zein puntutan dauden, zein ordutan kontsumitzen den porno gehien... Ba horixe, sartu ginen momentu beretik gure buruari luzaroan egin dizkiogun galdera askok erantzuna aurkitu ahal izan zuten.
Zorionez, espidifenaren lagun askoren poztasunerako, asteburuko argazkiak ez dira oraindik dokumentatu, beraz ez dira publikatuko. Baino lasai, zeren eta orain jai guztiak bata bestearen atzetik datozte, eta badakizue zer esan nahi duen horrek...

martes, 8 de abril de 2008

ME, MYSELF AND I: Tiketak hartu ditugu!

Maiatzak 23, 24, 25-ean presentzia garrantzitsu baten falta somatuko duzue askok. Izan ere, Aalborg aldera bisitan noa beste behin, Europa iparraldeko karnabal famatuenetako baten marabilak ezagutzera. Entzun dudanaren arabera, egun hortan, Aalborg-eko kale denak "hilehoritu" egiten omen dira, norberak bere ondorioak atera ditzala.
Ez dakit zenbat kontu entzun behar izan ditudan Danimarkako bizikletei buruz. Egie esan, Anek artikuluren batean ondo esaten zuen bezala, garraioa han oso oso garestia da (2€-tik gora urbanoa), baina 30€-tan bizikleta bat lortu daitekela? hori nondik atera zenuen? Bueltaka aritu naiz, eta uste dut badakidala. Gutxi gora behera hauek ziren benetan bizikleta bat lortzeko eman beharreko pausoak eta presupuestoa:

1. Asteazken, Ostiral edo Larunbat batean juergan atera (~180DKK after party).

2. Azkeneko autobusa pasa arte itxaron, eta gero etxera bidean jarri, beti ere aurreneko autobusa baino lehen.

3. Ikusten dituzun bizikleta denetan kandaturik daukaten begiratu (goiko honek bazeukan), eta ez daukana zuretzako hartu.

4. Hurrengo egunean, "TIGER"-era joan eta aurkitzen duzun kandatu merkeena erosi (10DKK) eta baita argiak ere (20DKK). Igandea baldin bada, Astelehenerarte itxaron. Nonbait Danimarkan pekatua da idandeetan etxetik ateratzea.

5. Zure bizikletari kandatua jarri. Hala, bi arazo aurreztuko dituzu. Bata, beste erasmusek zure bizikleta ez hartzea, eta bestea, "politi"-ek bizikleta zurea dela pentsatzea.

Eta holaxe, 210DKK-gatik (30€ inguru) bizikleta itsuroso bat eduki dezakezu, frenoak eta kanbioak luxua dira. Aipatu, merkeagoa ere atera daitekela, juerga seven/eleven-en egiten baldin bada.

Ondo segi!

lunes, 7 de abril de 2008

BLOG ADMINISTRATION: Inauguratu dut azkenean!!

Azkenean, sortu nuen egunetik 8 bat hilabete pasa eta gero, ausartu naiz nire lehen "sarrera" idazten. Egia esan ez dakit zein izango den blog honen helburua, baina behintzat noizbehinka pasadizoren bat sartzen saiatuko naiz.

Inspiratuta harrapatzen nauzuen egunen batean idatziko dut interesgarriagoa den zerbait.

Ondo segi!