miércoles, 31 de diciembre de 2008

OUT OF SECTION: Euskaldunak VS Euskaldunak

Orain dela urte dezente Garzon epaile espainiarrak Egin egunkaria isteko agindua eman zuen, eta Euskal Herritar guztiok ekintza honen aurkako jarrera ozen azaldu genuen. Handik urte batzuetara beste epaile espainiar batek Egunkaria itxi zuen. Berriz ere, gure gaitzespena argi eta garbi azaldu genuen.

Euskal kulturaren aurka, eta euskal komunikabideen aurka zegoen etsaia nor zen nahiko garbi zegoen Euskal Herritar guztiontzat, baina gaur, 2008ko Abenduaren 31n, zalantzaz bete zaizkit nire uste guztiak. Euskaldunak euskal kulturaren aurka. Urteetan lorturiko aurrerapenei eginiko atentatua.

Urte Berri On!

martes, 23 de diciembre de 2008

FREAKY FESTA: Sare sozialen kritika

Joan den asteko The IT Crowd-en atala sare sozialen fenomenoaren inguruan izan zen. Frienface izeneko sare sozial bati buruz hitzegiten du. Oso ona!


Friendface - you'll feel so social! from Rimvydas Velykis on Vimeo

viernes, 19 de diciembre de 2008

FREAKY FESTA: Scarface AKA El precio del poder


Orain urtebete gutxi gora behera ikusi nuen aurrenekoz filme izugarri hau, eta lehengoan irakurri nuen, aurten bere 25. urteurrena zela.

Ikusi ditudanetatik, gehien markatu nauten irudietako batzuk aurkitu zitezkeen bertan. Tony Montanaren azalean, Al Pacinoren interpretazioa ahaztezina egiten zen, bere bulegoko ateak odolez blai zabaltzen zituenean, Terminator-en filme exajeratuenetako batean imajinatuko ez genukeen "pistola-eskopeta-bazooka" bat eskuetan zuela.

Baina agian ez zen irudi hori izan gehien harritu ninduena. Bazen beste eszena bat, Brian de Palmak hoztasun osoz deskribatzen zuena. Tony Montana-k, dirua lortzeko aukeraz itsututa, mutu irauten duenean, bere kidea motozerra batekin zatitzen duten bitartean.

El Padrino filmean, zaldiaren buruaren eszena edo fredoren heriotzaren eszenarekin konparatuko nituzken bi eszena dira. Hollywooden gaur egun modan dagoen etika pasteloi-romantiko-idealistikoarekin guztiz kontra doan gidoia. Drogak, biolentzia, korrupzioa, biolentzia, drogak, biolentzia... Esan bezala, ikusteak pena merezi duen filmea.

P.S. Ikusi ez dutenentzat. Lasai, ez dizuet filmea destripatu.

miércoles, 17 de diciembre de 2008

martes, 16 de diciembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: Madoff, Ponzi eta urrezko arraultzen oiloa

Azken egun hauetan sekulako oiartzuna eragin du Madoff honek. Ni atzo enteratu nintzen albiste hontaz, eta estafa mota honen inguruko informazioa lehendik ere banuen arren, berriz ere eguneratzea pentsatu dut.

Piramidearen eskema hau, orain dela ia mende bat sortu zuen Carlo Ponzi italiarrak (Edonork eduki nahiko lukeen semea), baina Madoff izan da historiako estafarik handienera eraman duena.

Gauza da, domino piezak bailiran bata bestearen atzetik, SEC-ek, auditoreek eta sektoreko profesionalek ez dutela 1960an martxan jarritako enpresa honen azpijokoak aurreikusi. Eta gure etorkizuna horrelako pertsonen eskuetan dago tamalez.

Hemen garbi esplikatzen dira Madoff kasuaren gakoak.

lunes, 15 de diciembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: The Billionaire Bloggers

Forbes aldizkarian irakurri berri dut blogosferan beraien txokoa duten gizon aberatsenetakoen zerrenda hau.

Interesgarria iruditzen zaidana ez da Google-eko sortzailetako baten blogaren existentziaren berri izatea, baizik eta zerrenda hortan, horren sektore ezberdinetako gizon boteretsuenen blogak azaltzea. Beste askoren artean, Sergey Brin bera, Donald Trump edo 76 urteko Bill Marriott azaltzen dira.

Hauxe da zerrenda osoa:

Sergey Brin - Googlen sortzailetako bat.
Mark Cuban - Interneten berriztatzailea eta Dalla Mavericks-en jabea.
Carl Icahn - Finantza-gizona.
Khalaf Al Habtoor - Auto, hotel eta konstrukzio gizona.
John Willard "Bill" Marriott - Bere abizena daraman hotel katearen jabea.
Pierre Omidyar - Ebay-ren sortzailea.
T. Boone Pickens - Energia enpresa-gizona.
Mikhail Prokhorov - Metalaren magnatea.
J.K. Rowling - Idazlea, Harry Potter-en sortzailea.
Donald Trump - Uff....zein etiketa jarri gizon honi?.....enpresa-gizona?
Oprah Winfrey - Kazetaria.
Jerry Yang - Yahooren sortzailea, orain dela gutxi utzi duena.
Mark Zuckerberg - 24 urte, eta gu eta gu gora begira. Facebooken sortzailea.

jueves, 11 de diciembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: Kongresua eta 8 milioietako aparkalekua


Egunero irakurtzen ditut ahal ditudan egunkari gehienak. Atzo, albiste hau irakurri nuen. Gaur berri, beste hau. Norberak bere ondorioak atera ditzala. Kontuan izan zein egunkariri buruz hitzegiten dugun. LaRazon != ZP.

martes, 9 de diciembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: Kubatik "blogeatzen"

Meneame-n oraindik publikatu gabe zegoen albiste bat ikusi dut gaur.

2008. urtean pentsaezina egiten zaigu askori, Interneten askatasun osoz ibiltzeko eskubiderik ez izatea. Blogak, sare sozialak eta gizabanakoen aportazioa bultzatzen duten sistemak eguneroko gauza bihurtu dira herrialde aurreatuenetan. Mugimendu sozial hori, adierazpen askatasunak eta informazioa eskuratzeko askatasun osoak eragindako zerbait da.

Baina badira askatasun horiek bermatzen ez dituzten herrialdeak, besteak beste Kuba. Ohiko pertsona batek bi aukera garbi izango lituzke askatasun hauek eskaintzen ez dituen herrialde batean biziko balitz:
  1. Askatasun horiek baztertu eta Internetaren existentziaz ahaztu.
  2. Herrialdez aldatu.
Nik ez nuke zalantzarik izango, eta bigarren aukera hautatuko nuke zalantzarik gabe. Baina bada beste bide bat, agian hain nabarmena ez dena, eta horixe izan da Yoani Sanchez kubatarrak hautatutakoa.

Neska kubatar honek bere blog propioa kudeatzen du Kubatik. Guztiok dakigu, herrialde hontan Interneten nabigatzeko dauden oztopoak (konexio mugatua, zentsura...), eta aipatutako elkarrizketa hontan, bere bloga kudeatzeko jarraitzen dituen pausoak esplikatzen ditu.
  1. Testuak bere etxean idazten ditu konexiorik gabe, edo denbora neurtuko ez dioten lekuren batean.
  2. Bere blog propioa ikusteko proxy anonimoen bitartez konektatu behar izaten da.
  3. Bloga ikus dezaken arren, ezin du kudeatu. Beraz, sarrera berriak zintzilikatu nahi dituen bakoitzean, Kubatik kanpo bizi diren lagunei bidali behar izaten dizkie, beraiek zintzilikatu ditzaten.
  4. Bere lagunek, e-mail bidez bidaltzen dizkiote bere sarrerek izandako ohiartzuna.
Elkarrizketa osoa hemen entzun dezakezue:


Lastima da XXI. mendean aurrerapenari horrelako eragozpena ezartzen dituzten gobernuak existitzea.

ME, MYSELF AND I: No camera, no photos

Berriro ere errealitatera itzultzeko garaia iritsi da. Asteburu luzea izan da pasatakoa, eta momentu on ugari utzi ditu atzean.

Ohartzen hasi naiz hala ere, blog honek askoz zentzu gehiago izango lukela, hainbeste idatzi ordez argazki gehiago jarriko banitu. Tamalez, nire argazki kamerarenak Pinar del rion egin zuen. Eta lastima da, asteburu hontan argazkiak ateratzeko aukera ugari izan dudalako Jacan.

Zin dagit, hemendik aurrera argazkiak jartzen saiatuko naizela.

Hiru egun izan ditugu eskiatzeko, nahiz eta azken egunean deskantsu hartzea erabaki genuen eta ez ginen pistetara igo. Jacan aspaldi ikusi gabe neukan jendetza bildu zen. Festa handia bai, baina ez naiz hontan gehiago luzatuko. Elurra ugari eta nahiko ona, nahiko diot, ostegunean euria egin omen zuelako, eta nire gusturako agian bigunegia zegoen.

Eskiatzeko monoa kentzeko asmoarekin joan ginen Jacara, baina hori lortu ezean, bertako giroa, poteoa, tapeoa eta festa berriz ere bizi eta gero, mono handiagoarekin itzuli gara, eta horrek astearte(askorentzat astelehen) hau gogorragoa egiten du. Datorren astean agian itzuliko gara.

P.S. Realak behintzat irabazi zuen.

viernes, 5 de diciembre de 2008

ME, MYSELF AND I: De puente a puente y tiro porque me lleva la corriente


Azkenean ostirala!!! Asteburu luzea daukagu aurretik, eta batzuk Londres-era(Albisu, komentatu) doazen bitartean, eta beste batzuk herria zaintzen geratuko diren bitartean, ni Jacarako bidean jarriko naiz, aurten aurrenekoz.

Dirudienez eguraldi ona egingo omen du, eta ski berriak estrenatzeko aukera izango dut. Besterik gabe, hiru egun bloga eguneratu gabe, norbait Jacatik pasatzen bada, toke bat eman mobilera.

FREAKY FESTA: J.J. Abrams = God?

Inor ez da harriko honezkero tipo honen lanaren jarraitzaile handia naizela aitortzen badut, ezta? Egia esan berandu xamar ezagutu nuen bere lana, ez baitzen Lost hasi zen momenturarte izan, baina geroztik ezin izan ditut urte osoan zehar zenbaki horiek burutik kendu: 4-8-15-16-23-42.

Gaur, "Lost-Perdidos Blog"-en irakurri ahal izan dudanez, nire ustez telebistaren historia osoko telesail onena denaren lehen irudiak argitaratzen hasi omen dira. Aurreneko sneak peak-a ikus dezakezue segidan.



Nerbioso eta guzti jartzen naiz urtarrilak 21ean bueltan izango dugula pentsatze hutsarekin.

Eta berriz sarrera honen harira joanaz, J.J. Abrams-en inguruan idatzi nahi dut.

Bere eskuetatik igaro dira azken urteotako telesail arrakastatsuenetako batzuk, eta nire ustez, onenetako batzuk, besteak beste Felicity(aitortu beharra daukat ez dudala ikusi), Alias, Lost eta azken aldian Estatu Batuen gehien ikusten det telesaila, Fringe. Prison Break edo Heroes-en norabide galdua ikusita, eskertzekoak dira urterik urte berritzen eta ikuslea harritzen jarraitzen duten telesailak.

Baina ez dira hauek Abrams-eko eginiko lan bakarrak, eta telebistan eginiko lan paregabea aipatu dudan bezala, zineetan erakutsitako gaitasun falta ere aipatu beharra daukat. Nahiz eta bere azken filmeak(Star Trek XI) itxura nahiko ona izan, ezin da gauza bera esan lehenago kaleratutako tituluez (Regarding Henry salbu). Beraien artean daude Armaggedon (Borja eta Josebasek ez lukete gauza bera esango, seguru), Cloverfield edo Mission: Impossible III bezalako tituluak.

Hala ere, eta Hollywood-eko izarra dela kontuan izanik, noizbehinka horrelako estropozuak izaten utziko diogu, beti ere, Lost bezalako telesailak estropozu horien artean sartzen ez dituen bitartean.

P.S. Alias-en hirugarren denboraldia bukatu nuen atzo. Lost-en antzeko estiloa hartzen diot... antzekoa.

jueves, 4 de diciembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: ZingiZango Durangoko azokan


ZingiZangoren wegunearen bitartez jakin dut aurten Euskara Elkarteen Topaguneak jarriko duen standean, ZingiZangoren materiala ikus eta erosteko aukera izango dela.

Besteak beste, orain urte batzuk taldeari izena eman zion liburua erosteko aukera izango da, eta baita orain dela hilabete gutxi plazaratutako ikus-entzunezkoa ere.

Legazpiar gehienok liburua honezkero etxeko apalen batean izango dugu, eta askok ikus-entzunezkoaren estreinaldira joateko aukera izan genuen. Baina bada oraindik gauza hauen berri izan ez duen ezjakitunik, eta horientzako hain justu, zintzilikatu zituen ZingiZangok bi dokumentu hauek formatu digitalean.

ZingiZango: Legazpiko Euskara (Liburua)

ZingiZango (Ikus-entzunezkoa)

miércoles, 3 de diciembre de 2008

FREAKY FESTA: Jinni, zinema eta telebistarako aholkularia

Aurreko sarrera batean filmaffinity.com-i buruz hitzegiten jardun ginen, eta aipatu nuen, zeinen erabilgarria egiten zitzaidan sare sozial hura filme eta telesail berriak ezagutzerako orduan.


Gauza da, gaur Genbeta-ren bitartez, beste tresna berri baten izena iritsi dela nire belarrietara: Jinni. Dirudienez, gure gustuen araberako filmeak eta telesailak aholkatzeko tresna bat omen da. Oraindik Beta bertsioan dago, eta soilik gonbidapen bidez lortu daiteke bertan sartzea.

Diotenez, test batzuk burutu eta filme eta telesail batzuk puntuatu ondoren, gure gustukoak izango diren beste batzuk emango omen dizkigu ezagutzera.

Ideia polita printzipioz, baina hala ere, ez dakit zer eskaintzen duen berririk webgune honek. 2.0 politikaren guztiz kontrako norantzan doala iruditzen zait, eta ez duela filmaffinity.com-ek bezalako sareek dagoeneko eskaintzen digunetik berritasun azpimarragarririk eskaintzen.

Gaur egun, Internet-en, sare sozialen kotizazioa gora dohan hontan, alferrikako lana iruditzen zait horrelako tresnetan esfortzu minimo bat ere egitea. Etorkizuna erabiltzaileen aktibotasunean dago.

ME, MYSELF AND I: Muuuuuuuuus

Karibeko mus txapelketak atzo galdu zuen bere erakargarritasun handiena. Txapelaren jabe egitera deitua zegoen Iñaki-Ibon bikotea ustekabean txapelketatik kanpo geratu zen. Herriko neskek faltan botako dituzte horren gazte guapoak txapel beltzen azpian.

Atzokoa gainera partida arraroa izan zen. 4 partida irabazita geneuzkan, eta 3 galduta. Bart gauekoa irabaziz gero, final laurdenetarako txartela eskuraturik geneukan, baina presak bitarte, Iñakik ezin izan zuen parte hartu partidan, eta bere ordezkoaren bila jarri behar izan nintzen. Zortetua Zubi izan zen, eta pronostiko guztien kontra, oso partida borobila osatu zuen. Tamalez zortea ez zen gure aldekoa izan, eta beste bikoteak hiru aldiz izan zituen guk baino karta hobeak. Benetan Iñaki, oraingo hontan ez zen Zubiren errua izan...oraingo hontan.

Zer egingo diogu ba? beste batean izan beharko da. Edo agian ez, batek daki. Baina pertsona positiboak garen neurrian, honi ere alde positibo bat aurkitu diogu. Izan ere, datorren astean eta hurrengoan ez dugu partidak antolatzearen ardurarik izango, eta horrek nolabaiteko pisua kendu digu gainetik egia esan.

Bestalde, atzoko sarreraren inguruan, azkenean dioptriak nirekin ondo portatu direla dirudi, eta ez dira bere lekutik mugitu.

martes, 2 de diciembre de 2008

FREAKY FESTA: Internet telesailak

Aurreko egunean Malviviendo izeneko Internet telesailaren berri izan genuen. Gaurkoan, estatu mailan egindako beste bi telesail dakartzat. Calabozos eta Telecinco-ren Becarios. Ez dira noski, Malviviendo bezain proiektu alternatiboak, baina garbi uzten dute komunikabideen tendentzia berriak zeintzuk diren. Izan ere, gero eta baliabide gehiago eta kalitate handiagokoak aurki baitaitezke armiarma sare hontan.





Ingelesez ere egin dira proiektu dexente, hemen azpiko hauek adibide. Tamalez, telebistan eta zinean ez bezala, produktu espainolaren alde egin behar dut.

http://www.webserials.com/
http://itsallinyourhands.ning.com/
http://www.quarterlife.com/

ME, MYSELF AND I: A veces NO veo (fantasmas)

Gaur, asteartea, eta astebeteko atzerapenarekin, okulistarenera joatea tokatzen zait. Pare bat urte daramatzat jadanik, jende ugari kalean ezagutu ez, eta agurtu gabe.

Gaur da eguna, Atxotegi doktorearenera joango naizena, burua metalezko tramankulu baten gainean jarriko didana, begi ninietan kolirio botila hustu, eta etxera negar batean iritsiko naizena, itsu itsu, Olabarrietako oinezkoak auto parera ager ez daitezen errezuka. Eta are okerrago, begietan dioptria bana gehiagorekin. Baina tamalez, hori ez da txarrena. Txarrena, optikako faktura ordaintzeko garaian iritsiko da. Crisis? What crisis?

Gauza da, badakidala nahiz eta 5 dioptria ditudala esan, ez naizela betaurrekoak erabiltzen hasiko. Nik nire mundua oso gustoko dut, eta mundu hortatik kanpora gertatzen dena ez ikusteak nolabaiteko zoriontasuna ere bermatzen dit. Lanean erabiltzen ditut bai, baina kalean... gauez besterik ez naiz ateratzen, eta sarri hobe izaten da ezikusiarena egitea. Gainera, interesatzen zaigunerako, garbi esaten zuen Robert Baden-Powell-ek: "Un par de ojos bien entrenados son tan buenos como una docena de ojos inexpertos". Nondik ezagutzen dudan tipo hau? Inondik ez, baina zeinen gustora geratu naizen.

Astearte ona izan gaztek.

lunes, 1 de diciembre de 2008

OUT OF SECTION: Badiola manipulador!!

Honezkero entzungo zenuten berria... Zer esan, Realak azken aldi hontan pena besterik ez dit ematen, eta guztia gizon honen errua da. Ilusioa desagartearazten ari zaigu. Jendearen begiradak ez du egunkarietan egon behar, zelaian baizik.

Gizon honek, momentu txar batean zegoen talde bat hartu zuen orain urtebete, urteetan gaizki kudeatutako talde bat. Baina talde hark bazuen zerbait orain guztiz eta betirako galdu duena, eta nire ustez galdu behar genukeen azkeneko gauza, gizontasuna eta klasea.

Eta zerk egiten du gaur egun Reala ezberdin? Ezerk. Reala eta Cultural de Leon-en artean ezberdintasunen bat aurkitzen duenari 10 puxtarri emango dizkiot. Athletic-ek berak guk baino askoz klase handiagoa dauka orain!

Gainera tipo honek, honako hau bezalako perlak botatzeko ausardia izan dauka:

Mira, yo llevo estos 10 meses de presidente de la Real Sociedad y una de las cosas que más me ha defraudado es, eh... que sinceramente el fútbol está muy podrido, ¿no?. Creo que todo se compra y todo se vende y eso no es justo, eso no es justo...

Eta zu? Zu ez al zaude ustelduta? Utzi Jesuli bakean, utzi Malaga bakean, eta zelaian erakutsi bulegoetan erakutsi ezin duzuna!

10 hilabete hauetako errepaso bat iruditan, oroitzen dudana gutxienez, ez ditut sartu Cagigao, Villanueva, Alaves 4-3 Real... :

FREAKY FESTA: TENTE life

Fogonazos-en bitartez, honako bideo hauen berri izan dut. Kuriositate hutsa da, baina aurrean dituzuen irudiak, irudi errealak dira.

Dirudienez, Tilt and Shift izeneko lente batzuen bidez, eta time-lapse teknika erabiliz, honako efektu hau lortu daiteke. Ez al dizkizue TENTE-rekin jolasten genueneko garaiak gogorarazten?


Metal Heart from Keith Loutit on Vimeo


World of liliputians from Olivier Rougeron on Vimeo