Kritikak alboratuz, gabonak arraro xamar igaro dira aurten niretzat. Lanak ez dit utzi beste urte batzuetan ohi bezalako oporraldiak izaten. Hala ere, aspaldian ez bezala gozatu dut eskiarekin, eta barruko harra berriz piztu zait. Bestalde, urterokoa, bazkari eta afari ugari, juerga, eta pelikula dezente (Sweeney Todd, Once upon a time in America, El viaje de Chihiro...).
Bestelako gertakariei dagokienez... Ba gaur Legazpi elurtuta esnatu da, eta ondorioz, ordu bete beranduago iritsi naiz lanera. Gaztetxeko bertso txapelketa Azpek irabazi zuen eta Palestinarrei zerutik erori zaienak ez dira hain zuzen gabonetako opariak izan.
Eta urte berria hastearekin bat, 2009rako nire intentzioen deklarazioa egin beharko dut noski.
- Atzerrian lana aurkitu.
- Juerga gutxiago bota.
- Snowboard tabla bat erosi eta asko eskiatu.
- Bidaiatu (Belgika??-Danimarka-Txina??)
- Bloga eguneratzen jarraitu.
Israel eta Palestinaren arteko gaztazkaz aspertzen hasia naiz. Su Ta Gar-ek esaten zuen bezala, Zein da David? eta zein da Goliath?
No hay comentarios:
Publicar un comentario