viernes, 14 de noviembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: Nafarroako erreinua

Gaur, ostirala, lanekoekin bazkaltzen egon naiz. Bertan, orain pil-pilean dabilen gai bati buruz jardun gara. Hau da, Euskal selekzioak "Euskadi" edo "Euskal Herria" izenarekin jokatu beharko lukeen, eta noski, bazkari guztia horri buruz hizketan egonda, imajinatuko duzue gaia guztiz desmadratu dela, eta azkenean nafarroako erreinuari buruz, eta euskal herriaren independentziaren legitimitateaz hitzegiten jardun gara.

Ez dut esango independentzia legitimoa den edo ez, eta artikulu hau ez zaio mundu guztiari gustatuko, baina "batzuk" helburu hori lortzeko erabiltzen dituzten argudioak ez zaizkit oinarri sendokoak iruditzen, badira beste hainbat argudio nire ustez, gure nortasunaren izaera justifikatzen dutenak, eta hori aztertu nahiko nuke.

Askotan entzun dut, Euskal Herria garai bateko Nafarroako erreinua dela, ez daukala zer ikusirik herri batean euskara hitzegin edo ez, gaur egungo mapa erreinu hortatik datorrela, Gaztelako erreinuak indarrez menperatu eta lapurtu zuena.

Ba hara, wikipedia iturri hartuta, Nafarroako erreinua, 824. urtean sortu zen, eta aldaketa asko izan zituen urteetan zehar, Gaztelak 1512an irentsi zuen arte. Noski, Frantziak ere berea egin zuen iparraldeko herriekin. Irudi honetan garbi ikusten da erreinuaren eboluzioa:


Harritzekoa da 1150. urtean gaur egun "Euskal Herria" deitzen diogunarekin zuen antzekotasuna, baina noski, horren aurretik beste hainbat gauza ere gertatu ziren.

Eta hona hemen nire oztopo nagusia. Formula hori erabilita, Errioxa ere gure mapan sartu genezake 1037an bezala, edota bizkaitarrak Euskal Herritik bota 910ean bezala. Zer uste dute ba? lurralde horiek ez zirela indarraren bitartez eskuratu?

Eta arazoa Nafarroatik atera ezkero, zergatik ez dugu beste lurraldeen independetzia ere eskatzen? hizkuntzagatik agian? Nik dakidala, 910ean Andaluzian arabiera hitzegiten zen, baina Osama Bin Laden-ek berreskuratzea eskatzen duenean barre egiten diogu.

Eta zein ondoriotara iritsi nahi dut guzti honekin? Ba historia, hori dela, historia. Ez da gure independentzia aldarrikatzeko oinarri sendo bat. Gaur egungo egoera oso ezberdina da, eta ezin gara iraganera begira bizi, mugarri batzuk ezin dute herrialde baten nortasuna mugatu.

JFK irlandarra zela zioten, baina estatu batuetan jaio eta bizi izan zen, eta guk etorkizun bera dugu aurrean. Hau da, etorkizunean ez du zentzurik izango mugarriak jartzeak, eta horri begira jardun behar gara lanean.

Guzti hau oso jarrera utopikoa dela badakit, eta horregatik lortu bitartean beste irtenbide batzuk bilatu behar direla uste dut. Orain urte batzutik hona, "Herrien Europa"-ren ideia pixka bat alderatu egin den arren, ez dut uste baztertzeko modukoa denik. Eta zuloa estaltzea lortuko ez duen arren, partxe interesgarria iruditzen zait etorkizun motzerako.

Ez litzateke polita izango horrelako Europa bat? Nik ez dut Euskal Herri marginatu bat nahi, nik neure nortasuna bermatuko duen herrialde boteretsu bat nahi dut.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Aii Ibon!!! Amets polittek deukozuz zuk.... ;)