lunes, 17 de noviembre de 2008

EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: La Muralla China

Orain hamar bat egun, eztabaida interesgarri bat izan genuen koadrilakook ostiral gaua pizteko asmotan. Gaia motibazioa zen. Hau da, zerk motibatzen du pertsona bat lan egitera, proiektu bat aurrera eramatera, azken finean, aberastasuna sortzea. Batzuk dirua soilik zela zioten, nire ustez diruak motibazioaren portzentai oso txiki bat bete beharko luke, eta luke diot, tamalez askorentzako ez delako horrela.

Horren harira, orain hilabete batzuk irakurritako pasadizo bat etorri zitzaidan burura, Franz Kafkaren "La muralla china y otros relatos" liburukoa. Ez dut liburua irakurri, baina bai liburuko lehen atala, eta esan beharra daukat nahiz eta tipo honen pajeo mentalak ez zaizkidan oso erakargarriak egiten, oso sarrera borobila eman ziola istorioari.

Txinako harresia nola eraiki zen esplikatzen du, eta liburuko lehen 2-3 orrialdeak irakurrita (gehiago ez, erotu nahi ez baduzue!!!) ideia garbi xamar izango duzue esan nahi dudanaren inguruan, eta beste hainbat hausnarketarako bideak ere zabaltzen ditu.

No hay comentarios: