viernes, 24 de abril de 2009

ME, MYSELF AND I: Atzeraelikadura

Urteak ozta ozta 4 hilabete bete ditu dagoeneko, eta Legazpiko jaien atarian orain artekoaren atzeraelikadura (feedback) txiki bat egiteko garaia dela iruditzen zait. Horretarako urtea hasi zenean proposaturiko helburuak zein puntutaraino bete diren ikusi nahiko nuke.
  1. Atzerrian lana aurkitu: Oraindik lanean gabiltza, ez dakit krisiaren erruz den, baina uste baino jende gehiago dago atzerriratzeko prest.

  2. Juerga gutxiago bota: Ez goaz bide onetik.

  3. Snowboard tabla bat erosi eta asko eskiatu: Snowboard tabla erosi nuen, eta sekula baino gehiago eskiatu dut aurten. Lastima denboraldiak agur esan digula, baina oraindik ere maiatzean tabla bizkarrean hartu eta mendian gora egiteko intentzioa daukat.

  4. Bidaiatu: Aste santuko bidaia azkenean bertan behera gelditu zen elurteen "erruz". Danimarkara maiatzaren 20an abiatuko gara sei egunetarako, eta udakoa berriz oraindik finkatzeko dago. Idei erakargarririk bada tartean, baina ez dakit zenbat jende dagoen hortarako prest.

  5. Bloga eguneratzen jarraitu: Ez dut hain gaizki egin ezta?
Hemendik beste lau hilabetera beste atzeraelikadura (feedback) bat egingo dut. Ea Lehenengo bi puntuak serioago hartzen ditudan. Momentuz bi asteburu gogor datozkigu (Lazkao eta Legazpi), eta bigarren puntuak itxaron egin beharko du.

miércoles, 15 de abril de 2009

ME, MYSELF AND I: Martxoan Bertsoko berri

Aurreko sarrera batean aipatu bezala, orain dela aste batzuk Martxoan Bertsoako txapelketa izan zen Legazpin. Emaitzak ez ziren guk espero bezalakoak izan, baina giro politean joan zen saioa. Hala ere, gure agurra ikusteko modukoa izan zen, baina tamalez "arazo tekniko" batzuk medio, ezin izan zen dokumentu grafikorik gorde.

Norbaitek esan zidan ba omen zela beste bideokamera bat bertso saio hura grabatzen, eta bideoa lortu arte ez nuen hemen komentatzerik nahi. Baina ez dut bideoa eskuratzerik izan, eta argazki honekin konformatu beharko duzue.

Agurra Metallicaren "Enter Sandman" doinuarekin egin genuen. Makarrada txiki bat, baina hasiera batean espero genuena baino politagoa irten zen. Hona hemen erabilitako musika:


Joan den urteko agurraren kasuan ere, argi faltaren arazo teknikoa tartean, bideoa ez zen oso garbi ikusten, baina gutxienez entzun, ongi entzuten zen.

martes, 14 de abril de 2009

ME, MYSELF AND I: Aste Santu gastronomikoa

Euskaldunak jatun onak garela esan izan da beti, eta gure izen onari ohore eginez, eta aste santuan kristau on garenok egin beharreko baraua kontuan izanik, Jacako gourmet goren bihurtu gara azken bost egun hauetan.

Hona hemen egunez egun egindako afarien laburpena:

Asteazkena 8: Jacara iritsi bezain azkar, ohitura den bezala, "Pilgrim" tabernan afari pasada bat, handia, girotua eta prezio onekoa. Eskaintza zabala duten arren, gehienek plater konbinatuak eskatzen dituzte bertan. Nire aukera: Eskalopea, patata frijitu, piper gorri, frito eta ensaladilla rusarekin.


Osteguna 9: Etxetik kanpo afaltzera behartu nindutenez, "Babelia" jatetxe famatua ezagutzera eraman ninduten. Bi pisuko taberna, entsalada karta zerrendaezinarekin. Plater landuak dira gehienak, eta prezioz ondo xamar, baina ez egunero joateko modukoa. Nire aukera: Bentreska entsalada eta oporto saltsan bustitako solomilloa.


Ostirala 10: Jacako beste klasiko bat, tapeoa. Jacan leku asko daude praktika hau aurrera eraman ahal izateko:
  • "Gorbea": Jacako taberna mitikoena agian. Donostiako alde zaharrekoekin parekatuko nituzkeen pintxoak zerbitzen dituzte. Taberna leporaino egoten da beti, eta prezioak... Donostiakoen pare.

  • "Campanilla": Esaldi famatu batek dio, "Patata y caña, lo mejor de España", eta taberna honek ohore egiten dio esaldi honi. Patata erdibituak zerbitzen dituzte, baratxuri eta perexilez eginiko saltsan bustiak. Famatuenetako bat izan arren, ez da nire gogokoena, erruduna? hurrengo taberna.

  • "Tapa Tapa": Santes-ek ongi batailatu bezala, "Bar Manolo" izan zitekeen lasai asko. Espainiako taberna tipikoa, kutrea, baina tapa goxo eta merkeekin. "Campanilla"-ko patatak bezalakoak zerbitzen dituzte, baina osorik izan beharrean zati txikietan mozturik. Nire ustez, askoz hobeak. Aipatzekoak ere bertan daztatu daitezkeen tostadak. Esan beharra dago baita ere San Miguel botilak 1,10€ balio dituela bertan.

  • "La tasca de Ana": Nire gogokoena, baina tamalez beste askorena ere bai. Ikaragarrizko tapak dituzte eta prezio onean. Aipatzekoa "Huevos estrellados con bacon" eta berenjena tostada. Txarrena da oso lokal txikia dutenez, hau ere leporaino egon ohi dela, eta oso gutxitan izaten da eroso sartzeko aukerarik.

Larunbata 11: Zabaletaren urtebetetzeak ziren, eta ospatzeko ezagutzen ez nuen "La Cadiera" jatetxera joan ginen. Jatetxe honek blog honetako lerro batzuk merezi ditu. Jacako janari tipikoa jan daiteke bertan. Atentzioa deitu zidan karta bi hizkuntzetan zegoela ikusteak, Gaztelera eta Aragoiera (Fabla). Kaleen izenak aragoieraz aurkitzea ez da hain arraroa, baina karta aragoieraz ikusten nuen lehen aldia zen, eta nik espero nuenaren bestaldera, ezberdintasun nabarmenak daude bi hizkuntzen arten.

Hasteko, guztiok pikatzeko "entrante" batzuk. Migas, Migas con chorizo, Entsalada, Iberikoak pantumakarekin... Eta bigarrenerako idi txuleta. Xamur-xamurra, legorretako sagardotegikoa baino gehiago. Gordinik eta zatituta ateratzen zituzten mahai gainera, eta ondoan bero bero zegoen harri bat jartzen zuten. Bertan, norberak jan nahi zuen txuleta zatia jartzen zuen, eta bere puntuan zegoenean, platerera.

Postrearen aurretik, gaita saio txiki bat eman ziguten, eta gero natillak. Etxean eginiko patxarana jatetxearen kontura izan zen. Jatetxe benetan gomendagarria, baina ez oso merkea.

Igandea 12: Gurasoek "Meson Serrablo"-ra gonbidatu ninduten. Beste jatetxe tipiko bat, bertako janari tipikoarekin. Harrizko eraikuntza batean eta giro lasaiean. Nire aukera: Pistoa, arraultza frijitu eta arrozezko flanarekin, eta bigarrenerako orein gisatua. Beste jatetxe gomendagarri bat, eta aurrekoa baino pixka bat merkeagoa.

P.D. Urte osoan izan ez dugun bezalako elurra. 50zm erori berri.