jueves, 7 de mayo de 2009

ME, MYSELF AND I: Legazpiko festak 2009

Albisu bezalako expatriatuentzat erreportaia.

Urtero bertaratzen garenontzat ez da aparteko berririk izan, jende asko (beste urte batzuetan baino gehiago agian), juerga gehiegi eta "cotilleo" gutxi. Hala ere, aparteko asteburua izan dela garbi dago.

Azpimarratzekoa bazkari herrikoiaren eguna, urtero bezala neurri gabe jan genuen, koadrilakoek hautaturiko menu ezin sinpleagoarekin (Entsalada, solomoa piperrekin, sorbetea eta piña), eta bezperako iltzea ateratzeko asmoz, kafe bat, hutsa ta doblia (gaur ez dut ametsik egin nahi, nahi, nahi, nahi). Eta ez genuen ametsik egin.

Trasteak fregatzea Ibonen kontu (Ez horretagik!).


Etapak frontoian jarraitu zuen. Tarteka ez nekien herriko pilota txapelketaren finalean nengoen edo eskuz-binakakoarenean. Jendetza! Giro paregabea! Guztiak ohiuka! "Celedon, se ha hecho una casa nueva!" (Galdos aterki bat eskuan zuela eta frontoi guztia berari begira), "Rufino andas fino! Rufino andas fino!"...Eta Rufinok irabazi.


Atsaldean gizon-proba. Joan den asteko apustuan aurreikusi bezala Zumarragako taldea irten zen txapeldun. Hala ere, kanpaikada Legazpik eman zuen, beraien bigarren postuarekin. Baina dirudienez joan den astetik hori bazekien jendeak, hemen lazkaoko jaietan harturiko argazki bat.

Gero egunak gauari eman zion lekukoa, eta hortik aurrerako ez zen beste edozein urteetakoaren oso ezberdina izan.

Datorren urtean ere bertan ikusiko ote gara?

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Hi! retako makinan bate diruak atea al genin???

Ion dijo...

Aupa Ibon!
Eskertzen da kanpoan gaudenetaz gogoratu izana!

Ikusten det azkenean ez zala egon inolako plater exotikorik bazkarian ez?, Balerdin pasta entsalada famatua izango zen akaso platerrik arrakastatsuena jeje

Aizu ea deitzen dizudan egun hauetako batean ta egoten gean explikatzeko azkenean nola geratu zan hitz egin genuen hura.

Zaindu!!

Prantxixka dijo...

Ai Balerdin entsalada! Nik kuadrilako plater tipikoa izendauko nuke.

Esan beharra dau tipoa ordu bete beandu ailau zala bazkarie prestatzea ta etorri zaneako lanan %85 inda zeola, baino bueno, halare ez diou merituik kenduko, danok ezautzen deu Balerdi ta.

Albisu, zu Skype-n eoten zea? Eunen baten konektauko naiz ta aber harrapatzen zaittuten.

BTW, pelota finaleko argazki gehio hemen.