Aurreko sarrera batean adierazi nuen bezala, joan den asteburua ez zen oso arina izan. Asteburu honek ere antzerako itxura du hasiera batean behintzat.
Irailean Kuban izan ginen hiru lagun, eta bertan Iruñako hainbat lagun berri egin genituen. Guzti hau lehenago ere esana dut, baina gogoraztearren besterik ez.
Ba iritsi da azkenean bisita bat egiteko garaia, eta "Karpak" izeneko festa bat dagoela aprobetxatuz, Some eta ni, gaur 6retan haruntza abiatuko gara.
Gaur goizetik ez neukan beste ezer buruan, AC/DC-ren kontzerturako sarrerak 10etan jartzen ziren salgai. 10ak puntuan, mugikorra esku batean eta beste eskua F5 teklaren gainean. 2 orduz egon naiz horrela, eta hauxe izan da lortu dudan guztia:
Nola da posible 2 ordutan sarrera guztiak saltze? WTF!!!!!!!!
Ikus daitekeen bezala, hilabete hontan blogaren asuntoa serioago eramateko konpromezua hartu dut. Eta aldaketa batzuk egin ditut horren inguruan.
Gaur Prantxixka aurkeztera natorkizue. Hemendik aurrera blogaren lehen orrian azalduko da, eta garaiko momentuaren arabera leku batean edo bestean kokatuko dut. Inauguratzeko, udazkeneko paraje tipiko batean kokatu dut, baina aldatuko da lekuz noizbehinka.
Blogari ere izena aldatu diot Prantxixkaren omenez.
Asteburu gogorra izan da azkeneko hau. Baina tamalez, ezin izan dut froga grafikorik eskuratu oraindik, eta testualki adierazten saiatu beharko naiz gertatutakoa.
Bi zatitan banatuko dut asteburua: Ostirala eta Larunbata.
Ostirala
Iñakirekin aspalditik geneukan itzartua, Bilboko bere pisuaren inauguraziorako festa bat egitea. Dirudienez, logistika arazo batzuengatik, ezin izan zen burutu, eta pisu batean festa bat izan behar zena, Bilboko kaleetan festa bihurtu zen.
Hara abiatu ginen, Joni, Oroben, Iñaki, Zubi, Mantxola, Galdos, Angel eta ni, Bilboko neskatxa gazte guztien bihotzak xamurtzeko asmoz... Badakizue nola amaitu zen, beti bezala!
Hala ere, juerga polita izan zen.
Larunbata
Larunbatekoa ezberdina izan zen. Aalborg-eko lagun euskaldunekin afaria izan nuen Donostian, eta aspaldi izan dudan juergarik honenetakoa izan zen. Ane(fleki), Ane(Skoti), Aitzol, David eta Jonxa mahaikide ezinhobeak izan ziren, eta Egiako "La Creperia" izeneko leku batean afaldu eta gero, beti ezagutzeko gogoz baina aukerarik gabe izan ditudan lau lokaletan izateko aukera izan genuen: Bukowski, Tas Tas, Etxekalte eta Be Bop.
"Iparraldeko haizeak" jo zuenarren, arrebaren etxean bukatu nuen beti bezala.
Una demostración de como una persona muy inteligente y culta, a través de un razonamiento completamente lógico, puede llegar a unas conclusiones tan desafortunadas. Una lectura obligatoria para todo aquel que aún piense que la verdad absoluta existe.
Escrita por el mismo Adolf Hitler durante su estancia en la prisión de Landsberg en 1924.
Jakingo duzuen bezala, azken egun hauetan ez naiz oso lanpetuta ibili, ia langabetuta esango nuke. Google-eko bilaketen estadistikak igotzen lagundu eta lagundu jardun dut denbora gehiena, eta hala nenbilela, 16 bat urte nituela Frontpage-ekin egin nuen Legazpiko jaiei buruzko web-arekin egin dut topo.
Gaur egun ikusita, barregarri xamarra izan daiteke diseinu kargatu hori, irakurtzeak min egiten duten letra urdin horiek, harrizko eta egurrezko fondoak, legazpiko eskudoa... baina egia esan, harro sentiarazi nau momentu batez. Ez nekien HTML-a zer zen, Internet-a ezagutu nuela ere ez zen denbora asko, baina nire kuriositatearen bitartez eraikitzea lortu nuen, eta ez zen nolanahiko lana izan.
Harritu egin nau hainbeste denbora eta gero oraindik martxan dabilela ikusteak. Eta garai batean bertan igotzen saiatu nintzen abestia jarriko dizuet ospatzeko.
Zer dakarkizue burura honako hauek? "mono de tres cabezas", "cerveza de raiz", "Cachicabezus Navigantezus"... Bai, ni ere makina bat ordu igarotakoa naiz ordenagailuko monitorearen aurrean Guybrush eta Lechucken abentura pixelatuekin jolasean. Monkey Island aipatu dut, baina beste hainbat joku ere aipatu nitzake, besteak beste, "Loom", "Indiana Jones and the fate of atlantis", "Maniac Mansion", "DoD"... Eta azkenaldian Linux-era emigratu dugunontzat galera handia izan daiteke joku hauena.
Baina bada emaitza harrigarriak ematen dituen irtenbide bat, ScummVM!!!!
ScummVM, bere izenak dioen bezala, SCUMM sistemaren bitartez diseinaturiko jokuentzako emuladore bat da, baina beste hainbat joku mota emulatzeko ere balio du. Ubuntu erabiltzen dugunok errepositorio ofizialetan aurki dezakegu tresna hau, eta jokuak berriz, "Selvacamaleon" bezalako web orrialdetatik guztiz legalki jaitsi daitezke.
Hona hemen nik eskuratutako emaitza batzuen irudiak.
Hurrengo bideoak Steve Jobs-ek Stanfordeko unibertsitatean graduazio egunean emandako ponentzi batekoak dira. Egia esan ez nekien sarrera hau zein multzotan sartu, baina pertsona honen bizitza profesionala inguratu duen frikismoa dela eta, FREAKY FESTA-n sartzea erabaki dut.
Nor da Steve Jobs? Gizon handi bat, zuek ikusi. Bideoa ingelesez dago, gaztelaniazko azpitituluekin.
Orain hamar bat egun, eztabaida interesgarri bat izan genuen koadrilakook ostiral gaua pizteko asmotan. Gaia motibazioa zen. Hau da, zerk motibatzen du pertsona bat lan egitera, proiektu bat aurrera eramatera, azken finean, aberastasuna sortzea. Batzuk dirua soilik zela zioten, nire ustez diruak motibazioaren portzentai oso txiki bat bete beharko luke, eta luke diot, tamalez askorentzako ez delako horrela.
Horren harira, orain hilabete batzuk irakurritako pasadizo bat etorri zitzaidan burura, Franz Kafkaren "La muralla china y otros relatos" liburukoa. Ez dut liburua irakurri, baina bai liburuko lehen atala, eta esan beharra daukat nahiz eta tipo honen pajeo mentalak ez zaizkidan oso erakargarriak egiten, oso sarrera borobila eman ziola istorioari.
Txinako harresia nola eraiki zen esplikatzen du, eta liburuko lehen 2-3 orrialdeak irakurrita (gehiago ez, erotu nahi ez baduzue!!!) ideia garbi xamar izango duzue esan nahi dudanaren inguruan, eta beste hainbat hausnarketarako bideak ere zabaltzen ditu.
Astelehen gogorra gaurkoa. Larunbatean San Martinetako bazkaria izan eta gero, gaur ere oraindik aztarnak nabaritu daitezke.
Baina ez noa zaurian ozpina botatzera. Asteburu hontan beste zerbait ere gertatu da, 10 urte ziren ski pistek beraien ateak hain goiz zabaltzen ez zituztela, baina azken asteetako elurteen ondoren, Formigalek eta Astunek aukera paregabea aurkitu dute beraien errenta luzatzeko asmotan.
Nik tamalez ezin izan dut bertaratu, eta datozen bi asteburuetan ere ezingo dut, baina webcam-etan ikusi, eta lagunek esan didatenaren arabera, aurten ere larunbat gau ugari pasako ditugu irish, gruta eta bogart bezalako taberna zuloetan.
Gaur, ostirala, lanekoekin bazkaltzen egon naiz. Bertan, orain pil-pilean dabilen gai bati buruz jardun gara. Hau da, Euskal selekzioak "Euskadi" edo "Euskal Herria" izenarekin jokatu beharko lukeen, eta noski, bazkari guztia horri buruz hizketan egonda, imajinatuko duzue gaia guztiz desmadratu dela, eta azkenean nafarroako erreinuari buruz, eta euskal herriaren independentziaren legitimitateaz hitzegiten jardun gara.
Ez dut esango independentzia legitimoa den edo ez, eta artikulu hau ez zaio mundu guztiari gustatuko, baina "batzuk" helburu hori lortzeko erabiltzen dituzten argudioak ez zaizkit oinarri sendokoak iruditzen, badira beste hainbat argudio nire ustez, gure nortasunaren izaera justifikatzen dutenak, eta hori aztertu nahiko nuke.
Askotan entzun dut, Euskal Herria garai bateko Nafarroako erreinua dela, ez daukala zer ikusirik herri batean euskara hitzegin edo ez, gaur egungo mapa erreinu hortatik datorrela, Gaztelako erreinuak indarrez menperatu eta lapurtu zuena.
Ba hara, wikipedia iturri hartuta, Nafarroako erreinua, 824. urtean sortu zen, eta aldaketa asko izan zituen urteetan zehar, Gaztelak 1512an irentsi zuen arte. Noski, Frantziak ere berea egin zuen iparraldeko herriekin. Irudi honetan garbi ikusten da erreinuaren eboluzioa:
Harritzekoa da 1150. urtean gaur egun "Euskal Herria" deitzen diogunarekin zuen antzekotasuna, baina noski, horren aurretik beste hainbat gauza ere gertatu ziren.
Eta hona hemen nire oztopo nagusia. Formula hori erabilita, Errioxa ere gure mapan sartu genezake 1037an bezala, edota bizkaitarrak Euskal Herritik bota 910ean bezala. Zer uste dute ba? lurralde horiek ez zirela indarraren bitartez eskuratu?
Eta arazoa Nafarroatik atera ezkero, zergatik ez dugu beste lurraldeen independetzia ere eskatzen? hizkuntzagatik agian? Nik dakidala, 910ean Andaluzian arabiera hitzegiten zen, baina Osama Bin Laden-ek berreskuratzea eskatzen duenean barre egiten diogu.
Eta zein ondoriotara iritsi nahi dut guzti honekin? Ba historia, hori dela, historia. Ez da gure independentzia aldarrikatzeko oinarri sendo bat. Gaur egungo egoera oso ezberdina da, eta ezin gara iraganera begira bizi, mugarri batzuk ezin dute herrialde baten nortasuna mugatu.
JFK irlandarra zela zioten, baina estatu batuetan jaio eta bizi izan zen, eta guk etorkizun bera dugu aurrean. Hau da, etorkizunean ez du zentzurik izango mugarriak jartzeak, eta horri begira jardun behar gara lanean.
Guzti hau oso jarrera utopikoa dela badakit, eta horregatik lortu bitartean beste irtenbide batzuk bilatu behar direla uste dut. Orain urte batzutik hona, "Herrien Europa"-ren ideia pixka bat alderatu egin den arren, ez dut uste baztertzeko modukoa denik. Eta zuloa estaltzea lortuko ez duen arren, partxe interesgarria iruditzen zait etorkizun motzerako.
Ez litzateke polita izango horrelako Europa bat? Nik ez dut Euskal Herri marginatu bat nahi, nik neure nortasuna bermatuko duen herrialde boteretsu bat nahi dut.
Atzo aipatu bezala, nire oporrak Kubatik bueltan amaitu ziren, eta bizitzako beste etapa batekin hasteko garaia iritsi zen.
Hasiera batean, nire asmoa proiektua atzerrian egitean zen, berdin zitzaidan non, baina atzerrian. Lander eta Arantzegi orain gustora egongo dira Erasmus bizitzan murgilduta (Ikus nire inbidi tonua).
Proiektua non egin begira nenbilela, Indiako Infosys enpresan egin nuen saiakera, baina gauzak ez ziren nahi bezala atera, eta gaur egun oraindik ere, ez dituzte listak argitaratu, beraz Euskal Herrian beste urtebete egitera kondenatua nengoen.
Hala ere, proiektu nahiko erakargarri bat aurkitu nuen hemen, eta nahiz eta euskara eta gaztelera hutseko proiektua izan, lekua bakarrean geldik egoten uzten ez didan proiektua da, eta hori, nik behintzat, oso gogoko dut.
Galdera hau litzateke: Non egingo dut proiektua? zein enpresetan? Erantzuna: Ez dakit.
Hasiera batean proiektua SPRI-ren eskutan dago, baina ISEA-ren laguntzarekin. Ni gaur egun ISEA-n nago, Arrasaten, baina SPRI-rentzako lanean, eta abendu inguruan Bilbo edo Donostiara joan beharko dut proiektua garatuko duen enpresara.
Hona hemen gaur egun nagoen instalazioen argazki bat. Garaian dago, eta egia esan, espero baino askoz gustorago nago. Hala ere, ez daukat apotronatzeko inongo asmorik.
Eta zer da MetaPosta? Ba MetaPosta, nik parte hartuko dudan proiektuaren izena da. SPRI-k, hau da, Eusko Jaurlaritzak aurrera atera nahi duen proiektu bat. Beste herrialde batzuetan egin dira honezkero horrelako proiektuak, eta arrakasta handiarekin gainera. Beraien artean dago guztietan aurrekaria izan zen Danimarkako e-boks sistema.
Sistema honen helburua, euskaldun guztiei posta helbide elektroniko SEGURU bat ezartzea izango da. Hau da, ez de e-mail kontu bat, ezingo dira mezuak bidali. Bi funtzio nagusi izango ditu:
Sisteman integraturik dauden instituzioen posta (Instituzio publikoak, bankuak, ), etxera iritsi beharrean, bertara iristea elektronikoki eta modu seguruan.
Dokumentu ofizialen biltegiratze segurua, eta balio ofizialduna.
Ikus daitekeen bezala beraz, ez da e-mail soil bat, eta uste nezakeen baino arazo gehiago dakartza honek, gehienbat euskal e-administraziorako bete beharreko baldintza burokratikoengatik.
Eta hori da burutu behar dudan proiektua gutxi gora behera. Eta gainera mugikortasuna ematen dit, astelehenean Bilbon izan nintzen konferentzi batean, eta datorren ostegunean Gasteizen bazkaria daukat. Ez gara kejatuko.
Ze esan genezake berririk web orrialde honi buruz? Egia esan, ez da gaur egun internet-en aurkitu ditzakegun webgune arrakastatsuenen artean azaltzen, baina nire kasuan behintzat, gehien bisitatzen ditudan orrialdeen arten dago.
Eta ezagutzen ez duzuenetzat, zer da Filmaffinity.com? Ba beste sare sozial bat besterik izan zitekeen, filmeen inguruko sare soziala, baina Filmaffinity.com hori baina gehiago dela esaten ausartuko nintzateke.
Eta zer du ezberdina? Garbi daukat, sare hau ezberdin egiten duena, bere "almas gemelas" funtzioa da. Beste inon antzekorik aurkitu ez dudan funtzioa. Hau da, zuk ikusi dituzun filmeei nota jartzeko aukera ematen dizu, eta horren arabera, zure antzeko gustuak dituen jendea bilatzen du. Horrela, bestela inoiz ikusiko ez zenituen pelikula berriak ematen dizkizu ezagutzera.
Beraz, aukera baduzue, sartu eta aproba egin. Zinea gustoko dugunontzat oso tresna baliagarria izan daiteke. Eta bide batez, ni ere lagun bezala gehitu nazakezute: isotil
Atzo esan bezala, gaurtik aurrera blog hau sarriago eguneratzen saiatuko naiz, eta hasteko modurik egokiena, azken hilabeteotan gertatutakoen laburpen txiki bat egitea izango da.
Blog hau utzi nuenerako oporretara bidean nengoen, udan zehar liburuen aurrean egin beharreko orduez kejaka. Egia esan, Oropesako egonaldia espero bezala joan zen: jan, lo, juerga, hondartza eta berriro jan. Hala ere, emaitzak ikusita, zerbait ikasteko astirik izan nuela dirudi. Guztia gainditu nuen.
Oropesan hilabete igaro nuen, etxen astebete bakarrik, beste bat kanpinean gurasoekin, beste bat etxean berriz kuadrilakoekin eta azkena berriz gurasoekin etxean. Hamaika gauza egiteko tartea izan genuen, Dinamarkako lagunak bisitatu, aquaparkera joan... Baina guztietan nagusi, DELTA SOUND FESTIVAL.
Dirudienez, festibal hau urtean behin, abuztu hasieran, egiten da "Delta de l'Ebre"(mapa) izeneko parke naturalean, leku zoragarria eta konpainia hobea. Arratsaldeko 8retan iritsi eta goizeko 12ak arteko gaupasa egin genuen, ez dago gehiago esan beharrik ezta? Datorren urterako zuen agendetan apuntatzeko moduko plana.
Baina abuztua azkar pasa zen, eta azterketak amaitu orduko, kurtso amaierako bidaiaren txanda iritsi zen. Zer esan... Kuba, kubita, kuba!! Gustora! Akaso Arantzegi jauna etorri izan bazen hobe pasako genuen, baina... ;p. Beheko argazkia "Callejo de Jamel"-en ateratakoa da, egun osoa kubatar batekin igaro genuen Habana ezagutzen, eta azken orduan kale hontara eraman gintuen. Bertan, mojito bat hartzea erabaki genuen, eta eserleku horietan esertzea pentsatu genuen. Kuriosoa da, bankuak bañerekin eginak zeuden, erditik moztu eta ala! zuloa ere estali gabe zeukaten! Halako batean, ume horiek gerturatu zitzaizkigun, nongoak ginen galdezka, karamelorik geneukan galdezka... eta ikustekoa zen, beraien poz aurpegia, bageneuzkala esan genienean. Bidaiko momenturik unkigarrienetakoa.
Kubara hiru lagun abiatu ginen azkenean, Rober, Some eta ni. Gure zorionerako, Iruñako arkitektura ikasle batzuekin batera sartu gintuzten taldean, eta espero genezakena baina askoz hobe onartu gintuzten. Mojitoak, daikiriak, piña coladak... ez zitzaigun ezer falta izan, eta kubatarren berezko izaera bakar hori ezagutzeko aukera izan genuen. Adibide garbia da gure taldeko bati gertatutakoa, sandwich bat eskatzera joan zenean barrara.
(Laguna) - ¿Me puede poner un bocadillo de pollo? Kamareroa ezer esan gabe sukaldera abiatzen da. 2 minutu eta gero itzultzen da. (Kamareroa) - Mira chico, que dise el cosinero que no queda pollo. (L) - ¿No queda pollo? (K) - Ahora tiene do opsione, pedí otra cosa, o negosiá con el cosinero. (L) - ¿Pero, no me has dicho que no queda pollo? (K) - Aaaah! Eso e lo que dise el cosinero!
Bueno, elkarrizketa honek gutxi gora behera 10 egunetan jasan behar izan genuena laburbiltzen du. Eta tamalez, Kubari buruz neuzkan idealizazio guztiak bertan behera utzi zituen, eta gaur egun Kubako egoeraren errudunak nortzuk diren garbi daukat, kubatarrak eta beraien potroen pisu izugarria.
Hala ere, esperientzi izugarria izan zen, edonori gomendatuko nioken bidaia. Zein izango ote da hurrengo geltokia?
Besterik gabe, hurrengoan nire proiektuari buruz hitzegiten saiatuko naiz.
Zuen belarrien gozamenerako, kuban asko entzuten zen abesti bat:
Bueno, ez dakit zenbat denbora igaro den honezkero nire azken post-a zintzilikatu nuenetik, eta gaur, eskuartean lan gutxi nuela aprobetxatuz ondorio hauetara iritsi naiz:
Gehiago idatzi behar dut.
Post-ak edozein hizkuntzatan idatzi ahalko ditut. Beti ere nahasketa arrarorik egin gabe.
Oraingoz post-ak hiru multzotan banatuko ditut:
ME, MYSELF AND I: Nere bizitzan gertatutakoen berri emango dut.
FREAKY FESTA: Hainbeste gogoko ditugun asunto frikiei buruz hitzegingo dut.
EL CONOCIMIENTO OCUPA SOLO UNOS POCOS BITS: Interesanteak iruditu zaizkidan artikulu, istori...
Gauzak horrela, eta bihar bertan hasita, zin dagit blog honek sarrera gehiago izango dituela. Hasteko, azkeneko post-etik gaur arte gertatutakoaren berri emango dut.