Azken hilabetean ez da mugimendu handiegirik izan. Hong Kong eta Macauko bisita alde batera utzita, Delhiko behelaino itxiak ez digu hiriburutik ateratzeko aukerarik eman. Eta atera garen aldi horietan ere atzeraldiz atzeraldi ibili gara, 5 orduko hegaldiak beharko lukeena 24 ordukoa eginez. Zer egingo diogu ba? Incredible India.
Joan den ostiralean (urtarrilak 22) joan ginen Hong Kong-era. Nola esan? Kolonia britaniar ohiei gustua hartu diogula esan liteke. Tamalez Indiak ez zuen oso ongi barneratu burokraziaren, organizazioaren eta fundamentuaren zentzua, baina garbi geratu zaigu britaniarrek ez zutela munduko alde guztietan horren lan txepela egin.
Hong Kong 1997. urtean integratu zen Txinan, baina oraindik autonomia erdi-demokratiko propioa daukala esan daiteke. Bere moneta dauka (HK Dolar), europearrek ez dute bisaturik behar, ez dago zentsurarik, eta neurri batean beraien agintariak aukeratzen dituzte.
Hirugarren mundutik iristen zarenean gehien harritzen zaituena hasiera batean, eraikuntza erraldoi horiek dira, eta tamalez prezioa. Baina pixkanaka hirian barneratzen hasten zarenean, beste hamaika gauzetaz konturatzen zara. Hasteko, ezagutu dudan hiri kosmopolitenetako bat dela esan behar dut, zaila litzateke New York-ekin konparatzea, baina ez dauka zertan inbidia handiegia izan beharrik. Mundu osoko jendez beterik dago, kaleak tabernaz, dendaz, eta sekulako giro apartaz. Gainera bertakoak, lokalak, ezagutu dudan pertsona adeitsuenetakoak dira. Bizitzera joateko moduko hiria.
Larunbatean lurreratu genuenez, zuzenean horren famatua den Hong Kong-eko gaugiroa ezagutzera joan ginen bertako ICEX-eko bekario eta lagunekin. Lan Kwai Fong-en hasi, Carnegies-era joan, "Flaming Lambhorgini"-ak gora eta behera... Ohartzerako uste baino diru gehiago xahutua geneukan. Baina pena merezi izan zuen bertako jendearekin nahastu eta Tailandiaz geroztik egin ez dudan farra on bat botatzeko.
Igandean, michelin izar bateko jatetxe batean jan ondoren, izarren pasealekura jo genuen. Egunero, arratsaldeko 20:00etan, Hong Kong uharteko eraikin guztiak bat egiten dute argiz eta musikaz sorturiko ikuskizuna eskaintzeko. Eta noski, guzti hau Bruce Lee handiaren estatuaren ondoan egiten badute, imajina dezakezue postala.
Astelehenean Macau-ren txanda zen. Macau ere kolonia izan zen 2002. urterarte, baina hau, Goa bezala, ez zen kolonia britaniarra izan, kolonia portugaldarra baizik. Egia esan, Hong Kong-ek alderatuz gero ez bestelako hiria, baina baditu berepuntu exotikoak ere. Hasteko, esan behar da, asiako Las Vegas deitzen diotela, eta aitor dezadan, ongi merezia dauka deitura hori. Legazpi osoa barrua sar zezaketen kasino tematikoz josirik dago. Guk noski, bat bakarra besterik ez genuen bisitatu, "Venice casino"...izugarria. Kasinoa kanalez beterik zegoen barrutik, abesten zijoazen gondolero eta guzti. Ikusi beharrekoa.
Baina denboraz nahiko estu genbiltzanez ez genuen apusturik egin, bueno, hori eta apustu minimoa 20€-koa zelako. Beraz hiriko erdigunea ezagutzera joan ginen, eta bapatean portugalgo edozein hiritan zeundela zirudien, bertako jendea, dendak eta jatetxeak ikusten zenituen arte.
Hong Kong-era itzuli eta berriz ere Lan Kwai Fong-eko bazterrak hobeto ezagutzera joan ginen.
.
.
.
Itzuliko naiz berandu baino lehenago. Bitartean Indiako sinestezintasunaz disfrutatzen jarraituko dugu. Ihauteriak berriz ere, Goan.
PD: Callejeros Viajeros omen dator aste hontan lagunak bisitatzera. Ea ez nauten tartean harrapatzen.
martes, 2 de febrero de 2010
viernes, 29 de enero de 2010
domingo, 17 de enero de 2010
FREAKY FESTA: Boardwalk Empire
Aurten estreinatu diren telesail berriekin (V, Flashforward...), hauek emandako emaitza pobreak ikusita, eta LOST-en azken denboraldiaren aurrean gaudenez, datorren denboraldirako telesail berrien bila hasi da jendea dagoeneko.
Seguruenik atentzio gehien deitu dezakeen telesaila "Boardwalk Empire" izan liteke. Steve Buscemi handiak protagonizaturiko telesaila, mafiaren inguruan, "The Sopranos" telesaileko gidoilariekin, eta Martin Scorsese berak sortua. Zer gehiago eska dezakegu?
Trailerra dagoeneko kalean da, eta egia esan itxura polita dauka. Estreinaldirako ordea udazkenerarte itxaron beharko dugu.

martes, 12 de enero de 2010
ME, MYSELF AND I: Gatazkak Srinagar-en
Izan ere lastima da, hain leku eder batean, hain jendea atsegina dagoen leku batean, horrelako gauzak gertatzea.
Srinagar-era egin genuen bidaia baino 15 egun lehenago bonbardeaketa bat izan zela aipatu nuela uste dut. Aste hontan berriz ere gatazkak izan dira. Dirudienez 22 orduko tiroketak egon omen ziren Kashmir-go hiriburuan.
1989. urteaz geroztik 47000 hildako eragin omen ditu gatazka honek, eta dirudienez ez omen dauka epe motzera amaitzeko itxurarik.
Gauzak gainera onera zijoazela zirudien. Orain dela 1o egun Indiak Kashmir-go ruta debekatu batzuk turistentzako irekitzea onartu omen zuen. Baina gauzak berdin jarraitzen dute...
Bitartean Delhin... zaharrak berri. Asteburuan bertan gelditu ginen, eta Avatar 3D ikusteko aprobetxatu genuen. Aitortu beharra daukat India gauza askotan oraindik herrialde oso atzeratua den arren, zinemari dagokionez gu baino koxka bat gorago daudela. Oraingo hontan eserleku arruntak hartu genituen, baina hurrengorako palkoko sarrerak erosiko ditugu. Bai, palkoa esan dut. Badakizue, Indiako kasten sistemaren herentzia kulturala.
Beste gauza bat. Atzo aurreneko aldiz operara joan nintzen... eta nire nire harridurarako, gustatu egin zitzaidan. Opera frantsesa, azpititulu inglesekin, eta aktore vietnamita, frantses eta indiarrekin. Kuriosoa.
Hurrengo bidaiak planifikatzen... Hong Kong, Macao eta beste behin, Goa.

miércoles, 6 de enero de 2010
FREAKY FESTA: Obama ez da dirudien aingerutxoa
Gaur irakurri dut lostph-n, Lost-en seigarren denboraldiaren estreinurako hilabete baino gutxiago falta denean, Obamaren erabaki batek kolokan jarri dezakeela emanaldia.
Berdin zait munduan goseteak gertatzen badira, berdin zait Iranek Estatu Batuen aurkako mehatxuak botatzen baditu. Berdin zait, baina hau gehiegizkoa da...
Dirudienez, nazio eztabaidari eguna jarri nahi diote, eta aukeretako bat otsailaren 2an egitea izango litzateke. ABC-k noski, telebista eman beharko luke eztabaida osoa, eta horrek Lost-en estreinaldiaren atzerapena ekarriko luke... Lotsagarria!!
Berotzen hasteko, Cuatro-ko promoa uzten dizuet, azken aldian zeresan handia izan duena. Dirudienez ameriketan ere promo bera erabili behar omen dute.

lunes, 4 de enero de 2010
ME, MYSELF AND I: Thai new year
Jarri diogu amaiera 2009ari eta jarri diogu amaiera Tailandiako bidaiari. Argazki gutxi, festa asko, eta esperientzia errepikaezina.
Tailandia herrialde paregabea da, Indiarekin konparatzea merezi ez duena, hau da, garbia, organizatua, ederra, jende irekia... Hitz batean esanda, zibilizatua.
Han abiatu ginen, Peru, Javi eta ni, motxila bizkarrean eta inongo planik gabe, eta guztia, Thai lurretan behintzat, ezinhobe joan zen. Hau izan zen azkenerako irten zitzaigun bidaia.
Bidaia Bangkok-en hasi zen, gero Koh Tao-ra joan ginen (horia), Koh Tao-tik Koh Phangan-era (urdina), eta bertatik Bangkok-era itzuli (berdea).
Abentura abenduak 25ean hasi zen, edo hobe esan 24 gauean, oraindik goizeko laurak ziren eta, eta afaritik zuzenean joan ginen aireportura. Gure harridurarako, hegaldia ez zen pantailetan azaltzen, eta indiar hauekin gora eta behera eztabaidan ibili eta gero, gure hegaldia kantzelatu egin zutela esan ziguten. Hala, eztabaida luzeen ondoren, hotel batera bidali gintuzten (etxea daukagu Delhin, baina ze kristo!), bazkari eta afaria barne, eta gauean hegaldi zuzen batean bidali gintuzten Bangkok-era, 40 ordu lo egin gabe zeramatzagunean.
Iritsi ginen Bangkok-era. Khao San road-eko guest-house judu batean hartu genuen gela txiki bat, lokuluxka bat egin eta kalera irten ginen erosketak egin eta Bangkok-eko giro sinestezinaz gozatzera.
Hainbeste jende, hainbeste motxilero, denak laguntzeko prest... zoragarria. Beraz, agentzia batean bidairako tiket batzuk erosi eta gero juergan atera ginen, eta goizeko ordu txikietan abiatu etxera, hurrengo egunean irletara jo aurretik.
Esan dut Bangkok zoragarria zela, baina Tailandian ezagutu dudan lekurik zoragarriena Koh Tao izan da. Tailandia hegoaldeko irla txiki bat da, txiringito eta bungalow-z josirikoa. Gure plana ez zen beste mundukoa izan, itsasoan arrantza (arrantza baino, mareatu esango nuke), hondartzan etzan, kalak ikusi, txiringitora joan eta juerga egin. Baina azpimarratzekoa zen bertako giroa. Arratsaldeko 8ak aldera joaten ginen txiringitora, lurrean etzan eta garagardoak edaten hasi, eta konturatzerako suekin eginiko espektakulu batean aurrean geunden, zuzeneko musikarekin, eta gerturatzen zen jende guztiarekin hizketan. Esan beharra daukat, han zebilen jende gehiena urte sabatikoan zeudenak, asia osoan zehar bidaian zebiltzanak eta bestelako iluminatuak zirela, eta horrek atmosfera berezia sortarazten zuen.
Koh Tao-n hiru egun ahaztezin igaro eta gero, gabon zahar gaua Koh Phangan-en igarotzera joan ginen, beste irla ez hain galdu bat. Bertan hilabetero Full Moon Party ospatzen da, ilargi betearen festa, eta aurten, kasualitatez gabon zahar gauarekin batera tokatzen zen. Imajinatu dezakezue zer izan zen hura... Ez naiz detaileetan sartuko, baina nire bizitzako gabon zahar gaurik onena izan dela esan dezaket.
Gure aldetik, ez genuen lo egiteko lekurik aurkitu irla osoan, beraz motxilak Bangkok-eko lagun batzuen bungalow-ean utzi genituen, hurrengo eguerdian, ordubatetan, zuzenean Bangkok-era itzultzeko asmotan.
Eta halaxe egin genuen, bizitza osoan hartu dudan palizarik handienetako zen, baina zoritxarrez ez zen bertan amaitu. Gustora geunden, pozik, esperientzia ederra izan zelako, baina txarrena hegazkina hartzerakoan gertatu zen berriz ere.
Gure hegaldiak Dhaka-n egin beharra zeukan geldialdia, hau da, Bangladesh-en, munduko populazio dentsitate handiena duen herrialdea, eta haraino erraz iritsi ginen. Baina gure odisea hasi besterik ez zen egin, Dhaka-ra iritsi bezain laister ohartu ginen Delhirako hegaldia ez zegoela pantailetan, eta galdetzera joan ginen. Aireportu osoan ez zegoen gure hegazkin konpainiako langilerik, eta ez genekien zer egin, 2 ordu igaro ziren, 3, 4, atzerritarrak haserre batean geunden, indiarrak berriz lasai, barrezka eta jolasean, tartean pasaporterik ere ez zeukaten imigrante ilegalak. Halako batean gizon gazte bat azaldu zen, gure hegaldia atzeratu egin zela esanez, baina berak esandako hegaldia ere ez zen pantailetan azaltzen. Beste 2 ordu, 3, 4... Sutan geunden. Gainera, nola ez, Bangladesh-ko visaturik ez geneukanez, ezin ginen aireportutik irten.
Interneta zeukaten ordenagailuetara joan ginen, denbora pasatzera, gure atsekaberako bi besterik ez zeuden aireportu osoan, eta biak okupaturik. Nork zeuzkan okupaturik? Aireportuko informatika teknikariak (4 teknikari 2 ordenagailutarako). Zertarako zeuzkaten okupaturik? Solitarioan jolasteko. Eta ia surrealistagoa izan ezin zitekeela uste genuenen, teknikari batek solitarioa itxi, paint ireki, eta marrazkiak egiten hasi zen. Hori da zibilizazioa.
Gauza da, lehengo gizon gazte hura berriz itzuli zela. Esan beharra daukat kejatzen ginen bakarrak atzerritarrak ginela, baina konpainiako norbait etortzen zen bakoitzean indiarrak bere inguruan jartzen ziren, bata bestearen gainean, pasatzeko lekurik utzi gabe. Zertarako? Kejatzeko? Egurtzeko? Ez, ez, tonto aurpegiz gizon hark esaten zizkien gezur guztiak sinesteko.
Halako batean transitozko visatu bat lortu ziguten, eta hotel batera bidali gintuzten, ordu asko ziren lo egin gabe eta beharra geneukan. Hotelerako bidean ikusi genuena ikusita, hau da, Bangladesh, infernutik gertuen dagoen herrialdea dela esango nuke. Berriz bisitatuko ez nukeen herrialde gutxi horietako bat.
Urtarrilak 3, goizeko 6etan esnatu gintuzten aireportura joateko. Iritsi bezain laister indiar haiek hilaran jarri ziren, bata bestearen gainean, hegaldiaren mostradorearen aurrean, barrezka, eta jolasean, inori kontuak eskatu gabe. Gu, noski, ezin ginen aurreraino iritsi. Hau goizeko 7etan izan zen, guk aulki batzuetan jarri ginen deskantsatzen, eta indiarrak 3 orduz egon ziren ilaran, inor gerturatu gabe.
Eta arratsaldeko 4ak aldera iritsi ginen etxera. Hala ere, eta abentura guztia hauek izanda, bidaia zoragarria izan da. Tailandiaz maiteminduta itzuli gara, eta ziur naiz, goiz edo noiz, berriz itzuliko garela, motxila bizkarrean jarrita eta denbora dezente luzeago baterako, leku asko utzi ditugu ikusi gabe, Koh Phiphi, Phuket, Koh Samui...
Bide batez, URTE BERRI ON!!
Argazki gehiago jarriko nituzke, baina kamera nekatuegia zegoen, eta etxean lotan geratzea nahiago izaten zuen. Zahartzen ari da, kuadrilako asko bezala. Hemen dauzkazue Full Moon Partyko irudi batzuk, ezi dira nireak, baina izan zitezkeen. Onena bigarrena da, suziriak gaizki botatzen zituzten, behin baino gehiagotan, eta jendeari gainera erortzen zitzaizkion. Jendeak besoak, hankak eta dena delakoak erretzen zituen, baina festak aurrera jarraitzen zuen.

Azkenean 11etan Dubai-ra zijoan hegazkin batean sartu gintuzten, baina esan zigutenez, aurrena Delhin geldituko omen zen, hau da, autobus bat bezala. Barrez lehertzekoa, baina ez geneukan barre egiteko gogo handiegirik. Hegazkin enpresa GMG zen, kontuan izan dezazuten.
Eta arratsaldeko 4ak aldera iritsi ginen etxera. Hala ere, eta abentura guztia hauek izanda, bidaia zoragarria izan da. Tailandiaz maiteminduta itzuli gara, eta ziur naiz, goiz edo noiz, berriz itzuliko garela, motxila bizkarrean jarrita eta denbora dezente luzeago baterako, leku asko utzi ditugu ikusi gabe, Koh Phiphi, Phuket, Koh Samui...
Bide batez, URTE BERRI ON!!
Argazki gehiago jarriko nituzke, baina kamera nekatuegia zegoen, eta etxean lotan geratzea nahiago izaten zuen. Zahartzen ari da, kuadrilako asko bezala. Hemen dauzkazue Full Moon Partyko irudi batzuk, ezi dira nireak, baina izan zitezkeen. Onena bigarrena da, suziriak gaizki botatzen zituzten, behin baino gehiagotan, eta jendeari gainera erortzen zitzaizkion. Jendeak besoak, hankak eta dena delakoak erretzen zituen, baina festak aurrera jarraitzen zuen.
miércoles, 23 de diciembre de 2009
BLOG ADMINISTRATION: Prantxixkaren bidaiak
Honezkero urtebete baina gehiago bada Prantxixkaren bidaiak hasi zirenetik, eta makina bat argazki ateratzeko aukera izan du denbora guzti hontan zehar. Hemen adibide batzuk.
Bihar abiatuko gara Tailandiara gabonak pasatzera. Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on!

Etiquetas:
blog administration,
prantxixka,
tailandia
Suscribirse a:
Entradas (Atom)