martes 2 de febrero de 2010

ME, MYSELF AND I: HK & Macau

Azken hilabetean ez da mugimendu handiegirik izan. Hong Kong eta Macauko bisita alde batera utzita, Delhiko behelaino itxiak ez digu hiriburutik ateratzeko aukerarik eman. Eta atera garen aldi horietan ere atzeraldiz atzeraldi ibili gara, 5 orduko hegaldiak beharko lukeena 24 ordukoa eginez. Zer egingo diogu ba? Incredible India.

Joan den ostiralean (urtarrilak 22) joan ginen Hong Kong-era. Nola esan? Kolonia britaniar ohiei gustua hartu diogula esan liteke. Tamalez Indiak ez zuen oso ongi barneratu burokraziaren, organizazioaren eta fundamentuaren zentzua, baina garbi geratu zaigu britaniarrek ez zutela munduko alde guztietan horren lan txepela egin.

Hong Kong 1997. urtean integratu zen Txinan, baina oraindik autonomia erdi-demokratiko propioa daukala esan daiteke. Bere moneta dauka (HK Dolar), europearrek ez dute bisaturik behar, ez dago zentsurarik, eta neurri batean beraien agintariak aukeratzen dituzte.

Hirugarren mundutik iristen zarenean gehien harritzen zaituena hasiera batean, eraikuntza erraldoi horiek dira, eta tamalez prezioa. Baina pixkanaka hirian barneratzen hasten zarenean, beste hamaika gauzetaz konturatzen zara. Hasteko, ezagutu dudan hiri kosmopolitenetako bat dela esan behar dut, zaila litzateke New York-ekin konparatzea, baina ez dauka zertan inbidia handiegia izan beharrik. Mundu osoko jendez beterik dago, kaleak tabernaz, dendaz, eta sekulako giro apartaz. Gainera bertakoak, lokalak, ezagutu dudan pertsona adeitsuenetakoak dira. Bizitzera joateko moduko hiria.

Larunbatean lurreratu genuenez, zuzenean horren famatua den Hong Kong-eko gaugiroa ezagutzera joan ginen bertako ICEX-eko bekario eta lagunekin. Lan Kwai Fong-en hasi, Carnegies-era joan, "Flaming Lambhorgini"-ak gora eta behera... Ohartzerako uste baino diru gehiago xahutua geneukan. Baina pena merezi izan zuen bertako jendearekin nahastu eta Tailandiaz geroztik egin ez dudan farra on bat botatzeko.

Igandean, michelin izar bateko jatetxe batean jan ondoren, izarren pasealekura jo genuen. Egunero, arratsaldeko 20:00etan, Hong Kong uharteko eraikin guztiak bat egiten dute argiz eta musikaz sorturiko ikuskizuna eskaintzeko. Eta noski, guzti hau Bruce Lee handiaren estatuaren ondoan egiten badute, imajina dezakezue postala.

Astelehenean Macau-ren txanda zen. Macau ere kolonia izan zen 2002. urterarte, baina hau, Goa bezala, ez zen kolonia britaniarra izan, kolonia portugaldarra baizik. Egia esan, Hong Kong-ek alderatuz gero ez bestelako hiria, baina baditu berepuntu exotikoak ere. Hasteko, esan behar da, asiako Las Vegas deitzen diotela, eta aitor dezadan, ongi merezia dauka deitura hori. Legazpi osoa barrua sar zezaketen kasino tematikoz josirik dago. Guk noski, bat bakarra besterik ez genuen bisitatu, "Venice casino"...izugarria. Kasinoa kanalez beterik zegoen barrutik, abesten zijoazen gondolero eta guzti. Ikusi beharrekoa.

Baina denboraz nahiko estu genbiltzanez ez genuen apusturik egin, bueno, hori eta apustu minimoa 20€-koa zelako. Beraz hiriko erdigunea ezagutzera joan ginen, eta bapatean portugalgo edozein hiritan zeundela zirudien, bertako jendea, dendak eta jatetxeak ikusten zenituen arte.

Hong Kong-era itzuli eta berriz ere Lan Kwai Fong-eko bazterrak hobeto ezagutzera joan ginen.
.
.
.

Itzuliko naiz berandu baino lehenago. Bitartean Indiako sinestezintasunaz disfrutatzen jarraituko dugu. Ihauteriak berriz ere, Goan.

PD: Callejeros Viajeros omen dator aste hontan lagunak bisitatzera. Ea ez nauten tartean harrapatzen.

5 comentarios:

Saioa dijo...

Callejeros viajeros doa??bueno ba esango diguzu noiz botatzen duen telebistan ikusteko!!!!Zu seuro azkenen bertan agertuko zeala!jajaja. gainea te pega!jajaja.

Hemendik bestela berri gutxi dare, jendea ia disfrazak antolatzen ai da, ta gauza gutxi gehio. Astebururo kontu igualak izaten dittugu ta!!!

Zuk ze plan urte hontako??ze maiatzan legazpia torriko zea, baino berrize, tailandia o hong kong-ea jungo zea hilabete batzutako??jajaja, o jakizu ze herrialde "exotico" gehio ezautzen dittuzun!!!!jajajajaja, Zuk holako herrin baten etxe politt bat montatzen hasi barko zendun!ez da ideia txarra e!jajaja

Prantxixka dijo...

Ba bai, gaur datozte ta gainea expatriatun festara etortzeko asmoa daukie, lo cual me hecha para atras mil.

Bueno, ta maiatzetik aurrea ze ingo deten... Sigue siendo un misterio. Ez dakit! Baino ikusten det bai, zuek ondo bizi zeatela ni bare, herrialde exotiko baten apartauta uztea nahi nazu ala? jeje! Ez litzaiake inportako egie esan. Bueno, hilabete hontan erabaki bat hartu beharko det ta martxan jarri, asike laister komentaukoizuet ze ingo deten. Hori bai, hilabete batzuk sabatiko hartzena uaindik ezin det in, damarkiten ritmokin imajinaukozu diru asko ez detela aurreatzen. jeje.

Bitarten, formalak izan ta ondo pasau karnabalak! Ni Goara jungo naiz, kriston karnabalak ospatzen omen die han ta!

Saioa dijo...

Ibon!!!Nola pensau leikezu zu herritik kanpo utzi nai zaitugula??Ez dakizu parrandak zu gabe ze tristek dian!jajajaja.
Oin hiru bakarrik geatzen gea ta!!!Ez do inork zure lekue artu!jajaja.

Bai, pensatzen det diru asko ezin izango dezula aurreatu....jajaja, bestela sekretue esan barko diazu!jajajaja, ze nik holako bidaiak in gabe aurreztu ezinen nabil asike.....

Karnabalak...ba pensau, baten batek kriston parrandak botako ittu!!!Aurten e zapatun ospatuko dia legazpin. Asike ostialen hasi ta jakizu noiz arte luzatu leiken....aurtengo zapatuko lema, olimpiadak!!!jajaja.

Ni aurten txintxo txintxo ibiliko naiz. Bakizu?aurreko asten begi batetik operatu nintzen diotriak kentzeko, ta hurrengo asten beste begie dauket, asike ostial atsalden bueltatxoa eman, ta gauen formal formal etxen geau barkoet!Etzaitela bate geizki etorriko e!!!jajajajaja

Bueno, ba callejeros botatzen duenen esan, ta ea hola noizbaiten sikiera ikusten deten!!Kuadrilan komentauko det!jajaja, famoso bihurtzekotan zarela!jajajajaja

Prantxixka dijo...

Jeje. Igual expatriatun festara ez naiz azalduko, bildurre ematen dite ta.

Ordun begi batetik operau zaittue? Ta nola zabiltz uain? Monokulokin? jeje. Hori ikustearren pagau ingo nuke! jaja!

Saioa dijo...

Jajajaja.
zuk pagau pagau, nik earki artuko detela dirue!!!!!
Baino ez, enail monokulokin!jajajaja. ezkerreko begin nere betiko lentila jartzet!!!!egun bat besteik ez dauket eon behar lentila gabe, ta egun hortan, ba moldauko naiz, batetik ondo ikusten ta bestetik geizki!jajaja.

Juntzaitte festara honbre!!!earki pasakozue!!!beldurre??faborez....delhin eon da gero, festa batea jutea beldurre emate izu?? 4.zerbezatik aurrea denak gutxio inportako dizu ta!!!!!
Bakizu amona ze kontentu jarriko litzeke bere biloba telebistan atea dalako?jajaja. Hori gabonetan ez eotearren saria izango litzeke!jaja.