lunes, 30 de marzo de 2009

FREAKY FESTA: Datorren ETB

Azkeneko hauteskundeen emaitzaren ondoren harturiko zurrumurru polemikoenetakoa izan da ETBko eguradiaren mapetatik nafarroa baztertzearena.

Zabaldu.com-en bitartez, Morkots-en blogean honakoa aurkitu dut:

jueves, 26 de marzo de 2009

FREAKY FESTA: Planet 51

Itxura oneko pelikula espainola azkenean. Joe Stillman-ek idatzitako gidoia daukan arren Ilion Animation Studios enpresa espainiarraren eskutik dator.

40 milioi euroko aurrekontua izan du eta egia esan emaitza txukun xamarra atera dela iruditzen zait. Pelikula osoa ikusi arte itxaron beharko da ordea.


PLANET 51 TRAILER from Daniel Arnal Lacalle on Vimeo.

Web ofiziala: http://www.sonypictures.com/movies/planet51/

lunes, 23 de marzo de 2009

ME, MYSELF AND I: Mens sana in corpore sano

Zubi sanoa izan da hau. Mens sana in corpore sano. Eta hasteko, nola ez, otordu paregabea Iruñean.

miércoles, 18 de marzo de 2009

COWS: 5.atala: Kutxa


Braulio burumakur esnatzen zen egunero. Prantxixka emakume harengana eraman zuenetik ez zuen lo handiegirik egiten, kezkek barrena jaten zioten, eta eguna zonbi baten moduan igaroten zuen, ukuilutik sukaldera eta sukaldetik logelara. Ostiralero Rominarekin izaten zuen zitak ere ez zuen lehengo eragin bera izaten, biboteak min egiten zion, eta lastotegira joan eta Prantxixka han ez ikusteak negargura sortzen zion.

Igande hartan, irratiko albistegia entzuten ari zela, eklipse bat zetorrela esan zuten. Prantxixka halako egun batean jaio zela ezin ahaztu eta malko bat ixuri zuen Brauliok. Horregatik, Prantxixkaren omenez, etxeko krianzarik onena ireki eta lehiotik begira jardungo zuen arratsalde osoa, eklipsea noiz agertuko zain.

Arratsaldeko seirak ziren, eta honezkero Viña Emiliano botila erdi edana zeukan eguna iluntzen hasi zenean. Baserria iluntasun beltz batean sakondu zen ilargia eguzkiaren parean jarri zen momentuan. Bapatean, tinbre hots bat entzun zuen Brauliok.

Eskopeta hartuta, ateruntz hurbildu zen, bidean pareta batetik besterako zigzag-ak eginez. Goiko zerraila ireki, behekoa ere bai, eta atea zabaldu zuen. Kutxa bat besterik ez zuen aurkitu lurrean, ez zegoen inorren arrastorik, ez zen inolako hotsik entzuten.

Kutxa ireki bezain laister erori zitzaion lurrera Brauliori, Viña Emilianoren eragina belaunetaraino jaitsi zitzaion momentu hartan. Prantxixkaren isats odoleztatua zen, eta bere aldamenean eskutitza.


martes, 10 de marzo de 2009

FREAKY FESTA: Bilbo, ¡con dos cojones!

-Oye Patxi! Habrá que organizar alguna salidilla a esquiar, ¿no?
-Pues ya va siendo hora.
-Me han dicho que Luz está bien.
-¿Luz? ¿Qué mariconada es esa? Quita, quita, que ya lo organizo yo.

viernes, 6 de marzo de 2009

COWS: 4.atala: Ihes


12:32 a.m.

Prantxixkak eta Koxmek beraien eskuetan zeukaten askatasunerako giltza, ez ziren gehiago beraien zeldara itzuliko, ez zituzten gehiago horrelako amesgaiztorik izango. Koxmek, ihesaldiko zaurien erruz geratzen zitzaizkion indar gutxiekin, Prantxixkaren oheari bultza egin eta atea erraldoi hura zabaltzea lortu zuen.

Ezin zuten ikusten ari zirena sinetsi.

.
.
.
.
.
.
.

12:04 a.m.

Seigarren eguna zen Prantxixkarentzat zelda hartan, Koxme ez zen hasiera batean zirudien bezain hiztuna, eta orduak luze egiten ziren argirik apenas sartzen zen gela hartan. Oraindik ez zekien non eta zergatik zegoen bera zelda hartan. Zer egin ote zion Brauliori halakorik merezi izateko? Ikaraz beterik, behin eta berriz etortzen zitzaizkion burura Koxmek ezagutu zuen egunean esandako hitzak.

-Muuuu, muu (Ohitu? Zertara?)
-Muuu muuuuuu muuuuuuuu (More doktorearen experimentuetara)
-Muuuuuuu muuuu (More doktorea? Baina, non gaude?)
-Muu muuuuu (Ez dakit)
-Muuuuuuu mu muuuuuuuuu (Minik egingo al didate?)
-Muuuu (Inoiz jasan ez duzun bezalako mina)

Geroztik Koxmek ez zion hitzik zuzendu, gelako izkina batean eseri eta lehiotik begira jartzen zen, garai ederragoak oroitzen.

Prantxixka gela hartan sartu zuten gizonen berririk ez zuen gehiago izan. Janaria, egunean hirutan hurbiltzen zen gizon zakar batek ekartzen zien, lastoz beteriko Eroskiko plastikozko boltsa bat eta ur mangerakada bat.

Seigarren egun hartan, Prantxixka bere pentsamenduetan murgildurik zegoela, norbaitek ateko zerrailari eragin zion. Lehenengo egunean ikusi zuen neska zen, aurpegi goibeleko bi gizonekin eta gurpildun ohe batekin zetorren.

Prantxixka ohera igo zutenean garraxika hasi zen, ez zuen More doktorearen experimentuetan parte hartzerik nahi. Koxmeri oihu egiten zion erreguka, baina betiko izkina hartan jarraitzen zuen, lehiotik begira, ezer gertatzen ariko ez balitz bezala. Atea zeharkatu zuten, eta Prantxixkak amore eman zuen, bere buru astun harekin ez zeukan ezer egiterik, More doktorearen morroi izatera derrigortua zegoen.

Halako batean, gelako atea isten hasi zen momentu berean, Koxme azaldu zen korrika batean. Ohearen parean salto egin, eta burukada batez gizonetako bat konorterik gabe utzi zuen. Ez zituen zezen izandako garaiko trikimailak ahaztu. Ohea iskileretan behera joan zen orduan, parean zeukan beste gizona lurrera bota eta zapalduz.

Bapatean, tiro hots bat entzun zuen Prantxixkak, baina ezin zuen atzera begiratu, eta izuak bereganatu zuen momentu batez.

5 minutu egon zen Koxmeren egoera zein ote zen jakin gabe, bere alboan azaldu zen arte. Eskuineko atzaparrean zauria zeukan, baina bizirik zegoen.

-Muu muuuuu (Non dago ile beltzeko neska?)
-Muuuuuuu muuuu (Ez zaitez larritu, nik aterako zaitut hemendik)

Koxmek oheari bultza egin zion, kolore iluneko ate erraldoi baten aurrera iritsi ziren arte.

Prantxixkak eta Koxmek beraien eskuetan zeukaten askatasunerako giltza, ez ziren gehiago beraien zeldara itzuliko, ez zituzten gehiago horrelako amesgaiztorik izango. Koxmek, ihesaldiko zaurien erruz geratzen zitzaizkion indar gutxiekin, Prantxixkaren oheari bultza egin eta atea erraldoi hura zabaltzea lortu zuen.

Ezin zuten ikusten ari zirena sinetsi. Itsasoaren erdian zegoen itsasontzi batean zeuden.

Prantxixkak gizonezko baten ahots harroputza entzun zuen.

-Nora zoaztela uste duzue? Hemen ez dago inora ihes egiterik.

Ahotsa bere atzealdetik zetorren, ezin zuen ikusi, eta beraz, ezin zion aurpegirik jarri gizon harri. Koxmeri galdetu zion:

-Muuuuuuu mu muuuuuuuuu (Nor da gizon hori?)
-Muuuu (More doktorea da)

jueves, 5 de marzo de 2009

ME, MYSELF AND I: Martxoan Bertsoa 2009

Beste behin damutzen hasi gara honezkero. Txapelketa osteko berotasunean hitz ematen da normalean hurrengo urterako partehartzea, eta konturatzerako bi egun besterik ez dira falta berriz oholtzara igotzeko.

Zita ostiral hontan da, hau da, etzi, Legazpiko Arrano tabernan gaueko 11etan.