jueves, 19 de junio de 2008

ME, MYSELF AND I: Soy una nube, soy una nube...

Azkeneko egunak luze xamarrak egiten ari dira. Etxera heltzen den zuntz optikoak halako buruhausteak sortuko zizkidala jakin izan banu, agian beste bide batetik joko nuen.

Coldplay-ren azkenak orduak eramangarriagoak egiten ditu.

martes, 10 de junio de 2008

ME, MYSELF AND I: Udarako Plana: FIB

Inorrek erantzungo ez didala jakin arren, proposamen bat botatzera noa Uztaileko hirugarren astebururako.

Urtero bezala, Benicassim-en FIB festibala organizatu dute aurten ere, eta sarrerak garesti xamar dauden arren, "debalde" lortzeko aukera bat bada. Nola? festibalak irauten duen lau egunetako batean 12 orduko lana egitea.


Parte hartzeko prest dagoenak mesedez komentario bat utzi hemen.

Informazio gehiago: http://www.fiberfib.com

lunes, 9 de junio de 2008

ME, MYSELF AND I: Oporrak noizko?????

Bueno, nahiz eta poliki poliki izan, gauza aurrera doala dirudi, eta eguraldiak lagundu ez arren udako hondartzetako kresalaren usaina nabaritzen hasi da... Nire irudimenean besterik ez bada ere.

Tristea da onartzea, gure etorkizuna jokoan dagoen hauetan, burura datozkidan gauza bakarrak, joandako abuztuetan Oropesan igarotako egunak izatea. Baina egia da, joan den astean, Aalborg faltan botatzen nuela aitortzen nuen neurri berean botatzen ditudala faltan bertako egunak.

Egunak pasa ahala lagun gehiagok konfirmatzen didate aurten ere, 30garren aldiz segidan, Oropesan izango direla, hango hondartzez eta jaiez gozatzeko. Eta horrelakoetan oroitzen ditut, gaueko ordu txikietan, hondartzan, zerbeza eta su txikien inguruan izandako solasaldi luzeak, "Bucanero"-ko txupitoak, "Torronteras"-en kafe eta tanke motel edo okerrak, "Hollywood"-en sangriaz bustiriko afariak...


Gutxi falta da, eta ezingo gara kexuka hasi, baina azken aldiko nostalgia puntu hau ezabatzea lortzen didanak, sari bat merezi izango du.

P.D. Argazkian begiak itxiak dauzkat, baina gaueko solasaldietako magia hori lortzen zuen irudi bakarra neukan, joan den urtekoa behintzat.

domingo, 1 de junio de 2008

ME, MYSELF AND I: Azterketak ate joka

Ikusirik nire taldekideek lanean jardun beharrean, beraien blogak eguneratzea nahiago dutela, ejem ejem, eta Landerren "Batuaz idatzi" bezalako iradokizunei jarraituz, nik ere eguneroko hau eguneratzeko garaia iritsi dela uste dut.

Nondik hasi... Arantzegik esaten zuen moduan 5 aste gogor datozkigu gainera, eta nola ez, oraindik ez dugu inolako presiorik sentitzen. Esango nuke, aspaldiko urteetan ez bezala, aurten lasaitasun are eta handiagoz daramadala gauza. Izan ere, tunel amaierako argi izpiak begi niniak mintzen hasi baitzaizkit.

Batzuek esan ohi dute azterketa garaian etxean gelditu, ikasi eta horrelakoak egiten dituztela. Nik ordea, beste batzuk ez bezala, egia esango dut. NIK EZ DUT IKASTEN ASTEBURUETAN! Gure herrian, Legazpin, orain dela 500 bat urte ero batzuei otu zitzaien Igandean lan egitea, eta jaso zuten haien zigorra. Nik ez dut bide beretik joko. Nik asteburuetan jai!

Eta jairik jai noalarik, joan den asteko Aalborgeko ihauteriak aipatu gabe ezin nintekeen bizi. Berriz ere itzulera, lagunak, neskak, jomfru... zer esan... ez gara ezer, asko daukagu ikasteko oraindik, eta Lander eta Arantzegik antzerako zerbait esango didate europako bazter haietatik itzultzen direnean. Uste nuena baino gehiago behar dut kanpoko herrialde batetara joatea. Adibide bat:Egia esan, gauza asko datozkit burura gaur, hitzegin nezake Kubari buruz, Irizar eta Ampo-ri buruz... baina gaurkoz hemen utziko dut dena, eta hurrengo batean agian hitzegingo dut Kubari buruz.

Ondo segi!