miércoles, 13 de mayo de 2009

THE WORLD TODAY: 25 urte eta gero...

Errealzale garenontzat mingarri izan daitekeen arren, gaur egun istorikoa da Athletic-entzat. 25 urte eta gero, errege kopako final bat, aurten Valentzian, txuri-gorriz jantziko da. Gipuzkoarrak klase handiko gizasemeak garela frogatu asmoz, zorterik onena opa diet, Athletic bera baino gehiago gorroto dudan Bartzelonaren aurka.

Errealak eta Errealzaleok badaukagu zer ikasia Bilboko eta Bizkaikoengandik, eta ez zaio inorri niri bezain gogorra egingo, sekula ikusi dudan afiziorik onena duela onartzea. Bilbon lan egiten dugunak gara horren lekuko. Azken egunetan Bizkaiko hiriburuko kaleetan, dendetan, tabernetan ikusitako giroa antiAthletic amorratuena ere baretuko luke.

Nik, inbidia edukitzekotan, nahiago dut inbidia sanoa izan.

P.D. Athletic-ek irabaziz gero... "Ez noa lanera, ez noa lanera..."



Bestalde, maiatzaren 31n Neil Young-ek belodromoan joko du. 60€... Uff!

2 comentarios:

Arantzegi dijo...

Inbidia sanoa esatek!!
Ta geo ostika ai dien bideo bat jartzen dek! Hi haiz hi!

Prantxixka dijo...

Amorrue kanalizatzen jakin beharra dau Aranzegi.