jueves, 14 de mayo de 2009

ME, MYSELF AND I: Vodafone

Dagoeneko ez du inor harrituko esango dudanak, baina azken hilabeteetan hiru SMS inguru iristen zaizkit astean Vodafonen publizitatearekin, eta erre egin naiz.

"Atención al cliente" delako zerbitzura deitzea bururatu zait, eta publizitate gehiago ez bidaltzea eskatu. Lehenik Vodafonen web orrira joan naiz telefono zenbakiaren bila, eta pare bat (edo hamar) buelta eman eta gero, lortu dut. 123 (zaila noski).

Lehenengo deia egin dut beraz:

-Bienvenido al servicio de atención al cliente de Vodafone. Le redirigiremos al servicio de atención para empresas.
-Zer?
-Bienvenido al servicio de atención para empresas.
.
.
.
"click"

Zerbait gaizki joan da, berriz deitu dut:

-Bienvenido al servicio de atención al cliente de Vodafone. Si el quiere hacer la consulta respecto al teléfono desde el que llama, diga continuar. De lo contrario, marque el número.
-Continuar
.
.
.
Continuar
-Disculpe no le he entendido.
-Continuar!
.
.
.
CONTINUAR!!!!!
.
.
.
"click"

Beste bi saiakera egin ditut estrategia berarekin. Ados, ezin badut nire mugikorretik deitu, beste telefono batetik deituko dut. Berriz web orrira joan eta beste telefonoaren bila jarri naiz. 607123000

-Bienvenido al servicio de atención al cliente de Vodafone. Marque el número Vodafone sobre el que quiere hacer la consulta.
-6******** (Itxuraz, gauza ondo zijoan)
-El número que ha introducido es: 6********. Si es correcto diga continuar (Berriz?). De lo contrario diga cancelar.
-Continuar
.
.
.
CONTINUAR!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
.
.
.
"click"

Lotsagarria. Agian errezena ahaztea izango da, eta iristen diren SMS hoiek beti bezala ezabatzen jarraitzea.

7 comentarios:

Saioa dijo...

Bai Ibon, agian onena ahaztea eta iristen dien bakoitzen ezabatzea izango da...Irakurtzen hasi naizenen zure post-a, mobile eskutan artu det, gauza bera itteko asmoz baina.....gogok kendu dizkiatzu e!jajajaja

Asier B. dijo...

Azkenean vodafoneko norbaitekin hitz egitea lortu izan bazenu, (barkamena eskatzen det aldez aurretik esan behar detenarengatik), sería una tía ecuatoriana a la que no entenderías ni su nombre y de la que terminarías hasta los huevos.


Hala ere, egon badago Vodafonekin Euskaraz hitz egiteko aukera. Dirudienez, hizkuntza aldaketa eginez Bizkaiako Vodafone egoitzarekin pasatzen zaituzte eta gainontzekoak egoitzak baino eraginkorrago eta azkarragoak dira.

Que no te coman el tarro esos SMS cabrones.

Anónimo dijo...

asiiiiiiiiiiiiiiiiier asiiiiiiiiiiiier asiiiiiiiiiier racista!!!

Saioa dijo...

JAJAJAJAJA, hainbeste ezertako....animo Ibon!!!
Ensaiatzen hasi!
CONTINUAR!!!

Ion dijo...

Behintzat ulertzen dituzu! jeje neri hemen pila iristen zaizkit ta ez daukat ideiarik ere zertarako diran jej

Prantxixka dijo...

Bueno, bueno... azkenen lortu det operadora batekin hitzeitea. Baja eman det publizidadeko SMS danetan.

Baietz astea bukau aurretik beste mensajen bat ailau.

Prantxixka dijo...

Esan bezala, igandea 22:37, vodafoneko beste mezu bat iritsi zait publizitatearekin. En fin...