martes, 24 de noviembre de 2009

ME, MYSELF AND I: Goa

Goa leku interesgarria da. Indiak 1947an lortu zuen independentzia, baina Goak, kolonia portugaldarra, ez zuen Indiarekin 1961. urterarte bat egin. Eta bertako lurrak zapaldu dituenak ulertuko du zergatik. Bertako hondartzak India osoko ederrenetakoak dira, eta egunak ia urte osoan zehar dira eguzkitsuak, monzoi garaian izan ezik noski.

Garbi dago hau ez dela herrialde bat kolonizatzeko aitzakia. Egia esan portugaldarrek ez zuten lur hau bere hondartzengatik mantendu nahi, bertako espezieen garraioagatik baizik.

Gauza da, 60. hamarkadan, Indian bateratu ondoren, Goa osoa hippiez josi zela, Rishikesh-en gertatu zenaren antzera, eta gaur egun oraindik hippie kutsu hori badaukala, nahiz eta turismo kapitalistak Goako inguru asko irentsiak izan.

Eta hantxe abiatu ginen zazpiko koadrila, Goako gutxien esplotaturiko aldera, Palolem-era, eta hondartzan bertan hartu genuen txabola moduko "hut"bat (500rs/gaua). Ez genuen probetsuzko gauza askorik egin egia esan, hondartzan paseatu, eguzkia hartu, masajeak... Baina bertako tiburoiak daztatzeko aukera izan genuen, eta egia esan espero genuena baino askoz zapore hobearekin topo egin genuen.

Festa ere ez da falta Goa-n. Nahiz eta alderik lasaienetako batean egon, estatu katolikoa denez (Portugaldarren herentzia), badira festarako aukerak, eta hara joan ginen "Silent noise" izeneko diskoteka batetara. 400rs ordaindu eta botoidun kasko batzuk ematen zizkizuten. Botoiak DJ desberdinak aukeratzeko ziren, eta hiru DJ desberdin entzun zenitzakeen, baina kaskoak erantziz gero dena isil isilik zegoen.

Igandean berriz Old Goa-ra abiatu ginen, eta Indiara etorri nintzenean "egin beharreko"-etako bat egin nuen, San Francisco Javier-en momia ikusi, euskalduna eta Nafarroako patroia.

San Francisco Javier 1542an iritsi zen Goa-ra Portugalgo erregeak bidalita, eta bertan eman zituen bere bizitzako urterik garrantzitsuenak misiolari gisa. 1952an hil zen Txinako Santxon uhartean, eta bertan hilobiratu zuten. Hala ere, Indiarrek bere gorpua berriz "etxeratu" nahi zuten, eta bere bila joan ziren hiru urte igaro eta gero. Beraien harridurarako, gorpuak ez zuen inolako ustelketarik jasan, eta miraritzat jo zuten. Gaur egun, gorpua Old Goako basilikan dago ikusgai 4 metro inguruko erretailu batean, eta 10 urtean behin jesten dute lurrera edonork gertutik ikus dezan. Argazkian ondo antzematen ez den arren, goikaldeko argi txikiak San Francisco Javierren burua ikusten uzten du.

Bidaia bertan amaitu zen, baina bueltatzeko intentzio garbia azaldu genuen guztiok, beraz ez da azkeneko bisita izango. Oraingoz Delhin jarraituko dugu hurrengo geltokiaren zain.

3 comentarios:

Saioa dijo...

Jajajajaja, oso ona musika gabeko diskoteka!!!Bakoitzak erritmo desberdinarekin egingo zuen dantza ez??Bertan gustauko litzaiake nere burua ikustea!!!jajaja
bakizu nei zenbat gustatzen zaian kantatzea eta...bueno....jakinda ze ahots politta daukian kantatzen detenen ba.....

Arantzegi dijo...

Joe motel!
Etxen geitu re ez haiz eiten!
Segi hola ta aprobetxau!

Ianire dijo...

Aktualizau!!!!! :P