jueves, 29 de octubre de 2009

ME, MYSELF AND I: Kashmir

Azkenean ezin izan genuen Jodhpur-era joan. Berriz ere bueltako trenerako tiketekin arazoak eduki genituen eta Delhin gelditu beharra izan genuen. zer egingo diogu ba... Ez zen beste munduko asteburua izan, balekoa esango nuke, larunbatean festa eta ezer gutxi gehiago.

Baina gure bidaiatzeko gogoak ez direnez bertan behera geratu oraindik, beste bi bidaientzako hegazkin bileteak erosi ditugu datozen asteetarako, bata Kashmir-era, eta beste Goa-ra.

Asteburu hontan, berriz ere, astelehena jai da. Norbaitek pentsatuko du hemen lan gutxi egiten dela, baina egia esan hemengo urria euskal herriko abendua bezalakoa da, hau da, ospakizun guztian pilatu egiten dira. Baina lasai, hemendik aurrera opor gutxi izango ditugu eta. Astelehen hontan Nanak-en urtebetetzea da, Sij-en lehendabiziko gurua izan zena.

Beraz, aspaldi bisitatu nahi nuen leku batetara joango gara, ni eta beste 4 lagun, Srinagar-era hain zuzen. Srinagar Kashmir-go hiriburua da udan (Jammu neguan), eta jakingo duzuen bezala musulman eta indiarren arteko gatazka ugariren eszenatoki izan da azken 20 urteotan. Zorionez, azken urteetan badirudi gauzak pixka bat baretu direla, eta ez direla lehen bezain beste atentatu eta tiroketa egoten, nahiz eta oraindik mundu osoko administrazioek bertara ez joatea gomendatu. Gainera Indiako lehen ministroa bertan omen dabil azken egunotan, beraz arrisku maila pixka bat igo egin den heinean, militarrez josirik egongo da. Datorren astean berriz hemen idazten badut, osorik itzuli naizen seinale.

Baina guztia ez da txarra Kashmir-en, guztiz kontrakoa esango nuke. Bertara bidaiatu dutenek munduko lekurik ederrenetakotzat jotzen dute, eta hainbat goitizenez deskribatu didate: "Asiako suitza", "Paradisua lurrean"... Gainera azafrana urrian loratzen denez, Srinagarren ikuspegirik ederrenetako batez gozatzeko parada izan dezakegu, mendi tontorrak elurturik egongo dira, eta Dal lakuan houseboat batean gaua egiteko aukera izango dugu, sikara batek alde batetik bestera garamatzan bitartean. Esperientzia paregabea zalantzarik gabe.

5 comentarios:

Saioa dijo...

Ba bai, earki bizi zea zu!!!
Urrian jai asko daudela, baino abenduan ere, hemengo jai egunak izango dittuzu!!!Beraz, han ez dakit lan asko egingo dan, baino zuk.....denak artzen dittuzu!!!

Oin gainea paradisua ezagutzea zoaz....zuk argazkik atea, guri erakutsi, ta harta bertan kasi eon geala esan leikeu!!jaja

Bueno majo, hemen nobedade gutxi...ta gutxi hoik bakizkitzu asik...zuk earki pasa, segi disfrutatzen, guk herrie oso ondo zaitzen ai gea ta!!!

Arantzegi dijo...

Apa artista!

Zure entrada bat irakurtzeko gogoz eoten naiz. Beti daukezu nobedaden bat nazkagarri horrek. Enbida bat ematen diazu! jaja

Aprobetxatu ta hartuko deu te bat gabonetan!!!

Prantxixka dijo...

Bai bai Saioa, enterau naiz bai. Ke sepas ke me pareze fatal, Iñaki ta ni 2 urtetan zuen arteko marroi danak tragatzen eon ta gero, ni justo India etorri naizenen hau ittea. Bueno, bueno...

Aritz! Gabonetan a ver bueltatzeik badauketen, ze uaingoz ez dakit nun eongo naizen, bestela lasai ze kafe bat hartuko deu, BTW, Landerrek irlandan segitzen do?

Saioa dijo...

Jajajaja, hori bakizu zeinen kulpa dan ezta??nei ez esan!!Batzui espabilatzea kostatzen zaie ta!!!

Nola gabonetan ez dakizula nundik eongo zean?Legazpitik ikusiko zaitugu ez??parrandatan zure falta somatzen deu Ibon!!Oin 4 geau partez, 3 geatzen gea!!!Ta oin Iñaki mendia juten hasi zaigu...Bueno momentuz zapatu goizetan bakarrik!jajaja,

Prantxixka dijo...

Ba ez dakit nundik ibiliko naizen ze ez dakit jai emango diten, bueloa pagauko diten...
Nik bueltatzea nahiko nuke, baino bueno, ikusiko da.
Iñaki mendia? Dios, os dejo un mes y os desmadrais!