Ez da erraza hainbeste gauza bizi dituzunean blog bat eguneratzea. saiatuko naiz ahal dudan laburren azaltzen azken 10 egunetan gertatutakoa.
Hasteko Albisu eta Olaiaren bisita izan nuen Urriak 1ean. Albisu Shanghai-tik zetorren eta Olaia Bangaloretik, eta nik Indiako burokraziarekin borrokatu beharra neukan egun osoan zehar pisu berrira berehala sartu ahal izateko, beraz aireportuan elkartu ginen eta handik zuzenean nire pisu berrira.
Albisu aspaldi ikusi gabe neukan, eta farra bat botatzeko gogoarekin geratu nintzen arren ez ginen geratu ere egin zubi osoan (ostiralean Gandhiren urtebetetzea zen). Delhi ikusi genuen, Humayoun-en hilobia, Connaught Place... Gustora. Gauean Old Delhiko Karim's-en afaldu genuen eta etxera.
Hurrengo egunean Varanasira joateko asmoa geneukan, baina astelehenean lanera iristeko arazoak zirela eta (bai Olaiak eta bai nik), eta treneko tiketak konfirmatu gabe zeudenez, plana aldatzea adostu genuen, eta Agra-ra joan ginen taxian Taj Mahal-a ikustera. Egun osoa igaro genuen taxian, baina pena merezi izan zuen. Ikusi beharreko zerbait da Indiara zatozenean, eta egia esan, ikusgarria da bertatik ikustea. Hain zuria, hain ederra...
Igandean berriz sakabanatu ginen. Albisu Rajasthan aldera joan zen, eta Olaia Bangalorera. Nik berriz aste luzea neukan aurretik, berriz ere Indiar burokrazia. Baina, bueno, orain etorkin legala naizela esan dezaket.
Expatriatuak ere ezagutu ditut honezkero, eta ostegunero Urban Pind izeneko club batean biltzen gara, 750 rupia ordaindu eta nahi bezain beste edan zenezake. Asteburu hau horrela joan da, expatriatu gehiago ezagutu, sozializatu...
Larunbatean lagun batzuei laguntzera joan nintzen pisu bila. Beste lagun batek esan zigunez, Sij (guk pitufo deitzen diegu) familia bat ba omen zen pisuak alokatzen zituena, eta beraiengana joan ginen. Iritsi ginenean festa batean zeudela ohartu ginen, atea jo eta barruraino sartu gintuzten, alabak 11 urte betetzen zituela eta, printzesa jantzi batekin azaldu zitzaigun, eta guztiek sekulako harrera egin ziguten, haurren lagunek, familia osoak... Jaten eman ziguten (Non-veg), baita edana ere (alkoholik gabea), eta hizketaldi luze bat izan genuen aitonarekin beraien erlijioari buruz eta beste hainbat gauzei buruz. Esperientzia polita.
Atzo, igandea, espainiako enbajadoreak (hau ere euskaduna) etiketako festa bat prestatu zuen bere etxean, eta hara joan ginen trajeaturik, "Día de la hispanidad" ospatzera (Ay, Ibon, quien te ha visto y quien te ve!). Oso festa interesgarria egia esan. Lehenik flamenco kontzertu bat, Farruco, Farruquitoren anaiaren eskutik, eta ondoren jardinean festa. Janari ona, ardo ona, eta jende oso interesgarria ezagutzeko aukera izan genuen. Aspaldi ez naiz etxera horrenbeste aurkezpen txartelen itzuli.
Orain datorren asteburukoa prestatzen hasi beharko gara. Datorren astelehena ere jai da hemen, Diwali, indiarren urte amaiera. Delhi eta India osoan ospakizun handiak izango direla esan didate. Ikusiko dugu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
Dia de la Hispanidad! jajaja
Hi haiz artista!
Ondo segi!
Ya te digo quien te ha visto y quien te ve!!!!!
Con la jet set de India o ze???? Dia de la Hispanidad???? aiiiiiii eneeee!! XD
Publicar un comentario