jueves, 10 de septiembre de 2009

ME, MYSELF AND I: News

Bai, badakit aspaldian ez dudala bloga eguneratu. Ez daukat aitzakiarik.

Azkenekoz bloga eguneratu nuenean San Fermin eguna zen, eta geroztik hamaika pasadizo bizi izan ditugu. Uztaila ohiko moduan joan zen, festaz festa, eta proiektuan lanean ibilitako neuronekin lanean jartzeko balio izan zidan, nekatuenak hil, eta besteak deskantsatzeko.

Oporrei dagokienez, beste behin hilabete etxetik kanpo egiteko aukera izan genuen, Oropesan lehenik, Maltan gero, berriz ere Oropesan amaitzeko.


Eta hemen dator zatirik garrantzitsuena. Dirudienez, "COWS"-en arrakastak Prantxixkarengan eragin handia izan zuen, eta prentsa arroxak behin eta berriro jarraitu du, psikosi puntu batetara iritsi arte. Hori dela eta, erretiro izpiritual bat hartzeko erabakia hartu du. Helburua, New Delhi. Ezaguna da Indian behiek gozatzen duten estatus berezia (sakratuak dira), eta datozen hilabeteetan "COWS"-eko lan talde osoa bertara joango da atal berriak ernaltzeko asmoz.

Oraingoz besterik ez. Visatua eta Bizilekua dagoeneko hartuak dauzkagu, Guest House moduko bat omen da etxea, gosari eta afari indiarrak barne. Esperantza daukat sukaldean aritzeko baimena izatea, ez nituzke 7 hilabeteak beherakoarekin igaro nahi.

3 comentarios:

Saioa dijo...

Zorionak Ibon!!!!
A ze sorpresa gaur goizean betiko ruta egiten hasi naizenean!!!Zer eta bloga eguneratu dezu!!!oso ondo!!!
Beraz, cows itzuliko da!!!Ze poza!!!Goenkaleren itzulerakin ere enaiz hainbeste pozten!jaja.
Bueno Ibon, ze esan ba Indiako esperiantziari buruz.....Astebete barru hantxe izango zara, eta zorte handia izatea besterik ezin dizut opa!!!

Unknown dijo...

hi!
joe bazen garaia eh! nik 12 egun egin ditut eguneratu gabe ta "vago" deitzen hasi dira ia jeje

Delhirako bidaia martxan da, zu enteratu denetaz ondo ze laster konfirmatuko dizut banoala. Aste hontan ea ez dagoen arazorik ta Shanghaiko Indiako enbajadan jatorrak diren bisauan asuntuarekin.

Han elkartuko gara berehala.

Besarkada bat!

Saioa dijo...

Ze guapa ikusten dan Prantxiska Indian!!jaja