miércoles, 15 de abril de 2009

ME, MYSELF AND I: Martxoan Bertsoko berri

Aurreko sarrera batean aipatu bezala, orain dela aste batzuk Martxoan Bertsoako txapelketa izan zen Legazpin. Emaitzak ez ziren guk espero bezalakoak izan, baina giro politean joan zen saioa. Hala ere, gure agurra ikusteko modukoa izan zen, baina tamalez "arazo tekniko" batzuk medio, ezin izan zen dokumentu grafikorik gorde.

Norbaitek esan zidan ba omen zela beste bideokamera bat bertso saio hura grabatzen, eta bideoa lortu arte ez nuen hemen komentatzerik nahi. Baina ez dut bideoa eskuratzerik izan, eta argazki honekin konformatu beharko duzue.

Agurra Metallicaren "Enter Sandman" doinuarekin egin genuen. Makarrada txiki bat, baina hasiera batean espero genuena baino politagoa irten zen. Hona hemen erabilitako musika:


Joan den urteko agurraren kasuan ere, argi faltaren arazo teknikoa tartean, bideoa ez zen oso garbi ikusten, baina gutxienez entzun, ongi entzuten zen.

2 comentarios:

Ianire dijo...

K artistas!!! jajaja! oso ona!!! barre ein dot behintzet ;)
Pena bat aurtengoa ezin dala ikusi :S lortzen bozu jarri e!!!

Saioa dijo...

Ze animosa ikusten zaion Prantxiskari, udaberri giron ta....
Portzierto, nola jarraitzen do bere bizitzak?jajaja