martes, 14 de abril de 2009

ME, MYSELF AND I: Aste Santu gastronomikoa

Euskaldunak jatun onak garela esan izan da beti, eta gure izen onari ohore eginez, eta aste santuan kristau on garenok egin beharreko baraua kontuan izanik, Jacako gourmet goren bihurtu gara azken bost egun hauetan.

Hona hemen egunez egun egindako afarien laburpena:

Asteazkena 8: Jacara iritsi bezain azkar, ohitura den bezala, "Pilgrim" tabernan afari pasada bat, handia, girotua eta prezio onekoa. Eskaintza zabala duten arren, gehienek plater konbinatuak eskatzen dituzte bertan. Nire aukera: Eskalopea, patata frijitu, piper gorri, frito eta ensaladilla rusarekin.


Osteguna 9: Etxetik kanpo afaltzera behartu nindutenez, "Babelia" jatetxe famatua ezagutzera eraman ninduten. Bi pisuko taberna, entsalada karta zerrendaezinarekin. Plater landuak dira gehienak, eta prezioz ondo xamar, baina ez egunero joateko modukoa. Nire aukera: Bentreska entsalada eta oporto saltsan bustitako solomilloa.


Ostirala 10: Jacako beste klasiko bat, tapeoa. Jacan leku asko daude praktika hau aurrera eraman ahal izateko:
  • "Gorbea": Jacako taberna mitikoena agian. Donostiako alde zaharrekoekin parekatuko nituzkeen pintxoak zerbitzen dituzte. Taberna leporaino egoten da beti, eta prezioak... Donostiakoen pare.

  • "Campanilla": Esaldi famatu batek dio, "Patata y caña, lo mejor de España", eta taberna honek ohore egiten dio esaldi honi. Patata erdibituak zerbitzen dituzte, baratxuri eta perexilez eginiko saltsan bustiak. Famatuenetako bat izan arren, ez da nire gogokoena, erruduna? hurrengo taberna.

  • "Tapa Tapa": Santes-ek ongi batailatu bezala, "Bar Manolo" izan zitekeen lasai asko. Espainiako taberna tipikoa, kutrea, baina tapa goxo eta merkeekin. "Campanilla"-ko patatak bezalakoak zerbitzen dituzte, baina osorik izan beharrean zati txikietan mozturik. Nire ustez, askoz hobeak. Aipatzekoak ere bertan daztatu daitezkeen tostadak. Esan beharra dago baita ere San Miguel botilak 1,10€ balio dituela bertan.

  • "La tasca de Ana": Nire gogokoena, baina tamalez beste askorena ere bai. Ikaragarrizko tapak dituzte eta prezio onean. Aipatzekoa "Huevos estrellados con bacon" eta berenjena tostada. Txarrena da oso lokal txikia dutenez, hau ere leporaino egon ohi dela, eta oso gutxitan izaten da eroso sartzeko aukerarik.

Larunbata 11: Zabaletaren urtebetetzeak ziren, eta ospatzeko ezagutzen ez nuen "La Cadiera" jatetxera joan ginen. Jatetxe honek blog honetako lerro batzuk merezi ditu. Jacako janari tipikoa jan daiteke bertan. Atentzioa deitu zidan karta bi hizkuntzetan zegoela ikusteak, Gaztelera eta Aragoiera (Fabla). Kaleen izenak aragoieraz aurkitzea ez da hain arraroa, baina karta aragoieraz ikusten nuen lehen aldia zen, eta nik espero nuenaren bestaldera, ezberdintasun nabarmenak daude bi hizkuntzen arten.

Hasteko, guztiok pikatzeko "entrante" batzuk. Migas, Migas con chorizo, Entsalada, Iberikoak pantumakarekin... Eta bigarrenerako idi txuleta. Xamur-xamurra, legorretako sagardotegikoa baino gehiago. Gordinik eta zatituta ateratzen zituzten mahai gainera, eta ondoan bero bero zegoen harri bat jartzen zuten. Bertan, norberak jan nahi zuen txuleta zatia jartzen zuen, eta bere puntuan zegoenean, platerera.

Postrearen aurretik, gaita saio txiki bat eman ziguten, eta gero natillak. Etxean eginiko patxarana jatetxearen kontura izan zen. Jatetxe benetan gomendagarria, baina ez oso merkea.

Igandea 12: Gurasoek "Meson Serrablo"-ra gonbidatu ninduten. Beste jatetxe tipiko bat, bertako janari tipikoarekin. Harrizko eraikuntza batean eta giro lasaiean. Nire aukera: Pistoa, arraultza frijitu eta arrozezko flanarekin, eta bigarrenerako orein gisatua. Beste jatetxe gomendagarri bat, eta aurrekoa baino pixka bat merkeagoa.

P.D. Urte osoan izan ez dugun bezalako elurra. 50zm erori berri.

5 comentarios:

Ianire dijo...

Ondo baino hobeto bizi za zu!!!!

Arantzegi dijo...

Ikasle izateai utzi ta hileko sueldotxo bat kobratzen hasi ta tabernaz-taberna egunero!

Nun gelditu die Txitxinpeko pintxotxoa eta zerbezitakin Oyarzunen klasetara juten zineneko garai haiek??

Ondo segi artista!!!

Saioa dijo...

Jode Ibon, batzuk ondo baino hobeto aprobetxatu dezue aste santue e!!!Ez dakit asko eskiatu dezuen baino jan behintzet.....earki in dezue!!!jeje.

Prantxixka dijo...

Ezin gea kejau ez! Baino lo nuestro nos kuesta e!

Prantxixka dijo...

Gazte! Bizi zea o ze?

Ikustezu, aburgesau in gea ta! Belgikan ez daukezue holakoik e! jeje! Zaren lekun dauna aprobetxau beharra dau, ez deu deunbaik galtzen!

Benga zu! Ondo segi ta aber bloga aktualizatzen dezun noizbaitten!