miércoles, 18 de marzo de 2009

COWS: 5.atala: Kutxa


Braulio burumakur esnatzen zen egunero. Prantxixka emakume harengana eraman zuenetik ez zuen lo handiegirik egiten, kezkek barrena jaten zioten, eta eguna zonbi baten moduan igaroten zuen, ukuilutik sukaldera eta sukaldetik logelara. Ostiralero Rominarekin izaten zuen zitak ere ez zuen lehengo eragin bera izaten, biboteak min egiten zion, eta lastotegira joan eta Prantxixka han ez ikusteak negargura sortzen zion.

Igande hartan, irratiko albistegia entzuten ari zela, eklipse bat zetorrela esan zuten. Prantxixka halako egun batean jaio zela ezin ahaztu eta malko bat ixuri zuen Brauliok. Horregatik, Prantxixkaren omenez, etxeko krianzarik onena ireki eta lehiotik begira jardungo zuen arratsalde osoa, eklipsea noiz agertuko zain.

Arratsaldeko seirak ziren, eta honezkero Viña Emiliano botila erdi edana zeukan eguna iluntzen hasi zenean. Baserria iluntasun beltz batean sakondu zen ilargia eguzkiaren parean jarri zen momentuan. Bapatean, tinbre hots bat entzun zuen Brauliok.

Eskopeta hartuta, ateruntz hurbildu zen, bidean pareta batetik besterako zigzag-ak eginez. Goiko zerraila ireki, behekoa ere bai, eta atea zabaldu zuen. Kutxa bat besterik ez zuen aurkitu lurrean, ez zegoen inorren arrastorik, ez zen inolako hotsik entzuten.

Kutxa ireki bezain laister erori zitzaion lurrera Brauliori, Viña Emilianoren eragina belaunetaraino jaitsi zitzaion momentu hartan. Prantxixkaren isats odoleztatua zen, eta bere aldamenean eskutitza.


2 comentarios:

Anónimo dijo...

Ze in diote prantxiska gaixoari??
Bere buztana izango al da benetan??
.......
Ondo eskiatzen??

Prantxixka dijo...

Txarrena da ez dakitela istorio honen bukaera nola eman, bilauko det modun bat, hortako sakrifizion bat in behar bada re.

Eskiatzen gustoa, beti bezela, gaur berriz e nijo, egualdi hau aprobetxau behar dau.

Ondo segi!