viernes, 6 de marzo de 2009

COWS: 4.atala: Ihes


12:32 a.m.

Prantxixkak eta Koxmek beraien eskuetan zeukaten askatasunerako giltza, ez ziren gehiago beraien zeldara itzuliko, ez zituzten gehiago horrelako amesgaiztorik izango. Koxmek, ihesaldiko zaurien erruz geratzen zitzaizkion indar gutxiekin, Prantxixkaren oheari bultza egin eta atea erraldoi hura zabaltzea lortu zuen.

Ezin zuten ikusten ari zirena sinetsi.

.
.
.
.
.
.
.

12:04 a.m.

Seigarren eguna zen Prantxixkarentzat zelda hartan, Koxme ez zen hasiera batean zirudien bezain hiztuna, eta orduak luze egiten ziren argirik apenas sartzen zen gela hartan. Oraindik ez zekien non eta zergatik zegoen bera zelda hartan. Zer egin ote zion Brauliori halakorik merezi izateko? Ikaraz beterik, behin eta berriz etortzen zitzaizkion burura Koxmek ezagutu zuen egunean esandako hitzak.

-Muuuu, muu (Ohitu? Zertara?)
-Muuu muuuuuu muuuuuuuu (More doktorearen experimentuetara)
-Muuuuuuu muuuu (More doktorea? Baina, non gaude?)
-Muu muuuuu (Ez dakit)
-Muuuuuuu mu muuuuuuuuu (Minik egingo al didate?)
-Muuuu (Inoiz jasan ez duzun bezalako mina)

Geroztik Koxmek ez zion hitzik zuzendu, gelako izkina batean eseri eta lehiotik begira jartzen zen, garai ederragoak oroitzen.

Prantxixka gela hartan sartu zuten gizonen berririk ez zuen gehiago izan. Janaria, egunean hirutan hurbiltzen zen gizon zakar batek ekartzen zien, lastoz beteriko Eroskiko plastikozko boltsa bat eta ur mangerakada bat.

Seigarren egun hartan, Prantxixka bere pentsamenduetan murgildurik zegoela, norbaitek ateko zerrailari eragin zion. Lehenengo egunean ikusi zuen neska zen, aurpegi goibeleko bi gizonekin eta gurpildun ohe batekin zetorren.

Prantxixka ohera igo zutenean garraxika hasi zen, ez zuen More doktorearen experimentuetan parte hartzerik nahi. Koxmeri oihu egiten zion erreguka, baina betiko izkina hartan jarraitzen zuen, lehiotik begira, ezer gertatzen ariko ez balitz bezala. Atea zeharkatu zuten, eta Prantxixkak amore eman zuen, bere buru astun harekin ez zeukan ezer egiterik, More doktorearen morroi izatera derrigortua zegoen.

Halako batean, gelako atea isten hasi zen momentu berean, Koxme azaldu zen korrika batean. Ohearen parean salto egin, eta burukada batez gizonetako bat konorterik gabe utzi zuen. Ez zituen zezen izandako garaiko trikimailak ahaztu. Ohea iskileretan behera joan zen orduan, parean zeukan beste gizona lurrera bota eta zapalduz.

Bapatean, tiro hots bat entzun zuen Prantxixkak, baina ezin zuen atzera begiratu, eta izuak bereganatu zuen momentu batez.

5 minutu egon zen Koxmeren egoera zein ote zen jakin gabe, bere alboan azaldu zen arte. Eskuineko atzaparrean zauria zeukan, baina bizirik zegoen.

-Muu muuuuu (Non dago ile beltzeko neska?)
-Muuuuuuu muuuu (Ez zaitez larritu, nik aterako zaitut hemendik)

Koxmek oheari bultza egin zion, kolore iluneko ate erraldoi baten aurrera iritsi ziren arte.

Prantxixkak eta Koxmek beraien eskuetan zeukaten askatasunerako giltza, ez ziren gehiago beraien zeldara itzuliko, ez zituzten gehiago horrelako amesgaiztorik izango. Koxmek, ihesaldiko zaurien erruz geratzen zitzaizkion indar gutxiekin, Prantxixkaren oheari bultza egin eta atea erraldoi hura zabaltzea lortu zuen.

Ezin zuten ikusten ari zirena sinetsi. Itsasoaren erdian zegoen itsasontzi batean zeuden.

Prantxixkak gizonezko baten ahots harroputza entzun zuen.

-Nora zoaztela uste duzue? Hemen ez dago inora ihes egiterik.

Ahotsa bere atzealdetik zetorren, ezin zuen ikusi, eta beraz, ezin zion aurpegirik jarri gizon harri. Koxmeri galdetu zion:

-Muuuuuuu mu muuuuuuuuu (Nor da gizon hori?)
-Muuuu (More doktorea da)

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso interesgarria jartzen ari da Ibon!!!
Ni etb-1i saltzen saiatuko nintzen, zihur goenkalek baino askoz "arrakasta" handiagoa lortuko lukeela!!
Istorioa bukatzen dezunen atal guztiak batu eta liburuxka bat ateratzen ere saiatu zaitezke!!
Hori bai, telebistan edo liburun agertzen bada, badakizu, noren esker dan ez??jejejeje
Pasteleri bat zabaltzeko soziok bagea, Prantxiskaren arrakastan ebai!!!Negozio ona ingo genuke Ibon, zerri begira gaude??Dirudun izan gintezke ta....

Bueno hi, ea ze sorpresa ematen diguzun gauen bertsokin!!!
Ea juteko aukera deten.

Anónimo dijo...

Well your article helped me altogether much in my college assignment. Hats off to you post, intention look progressive in the direction of more interdependent articles promptly as its sole of my pet question to read.