lunes, 9 de febrero de 2009

COWS: 1.atala: Prantxixkaren munduratzea


Orain dela pare bat hilabete, Prantxixka azaldu zen gure bizitzetan. Dirudienez, ikusmira handia sortu duen pertsonaia omen da behi hau. Horregatik, eta beti ere bere baimenarekin, biopost periodiko bat argitaratzea erabaki da sekzio berri hontan: COWS.

1.atala: Prantxixkaren munduratzea

Urriko goiz hotz bat zen. Eguzkia, zeruko punturik gorenean zegoen ilargiarekin lerrokatu zenean, Legazpiko Brinkola auzoko zelai bati begira. Zelai hartan, behi bat zegoen, Jaxinta.

Izena nork jarri zion ez da gauza ziurra, baina Brinkolako zokoetan entzun ahal izan denaren arabera, baliteke Latz izeneko zakur baten laguntzaz pasiatzen zen gazte gupidagabe baten errua izatea.

Jaxinta, 15 urteko behi ederra zen, azal marroi eta mutur zurikoa. Espezie berezi bateko behia zen Jaxinta. Mutazio genetiko baten erruz, gainontzeko behiek baino 30 puntu bajuagoko koefiziente intelektuala zeukan. Hala izan zuten bere arbasoek eta hala izango zuten bere oinordekoek ere. Hau da, behi bereziak ziren, atzeratuak.

Baina baziren beste ezaugarri batzuk, espezie hau oraindik bereziago egiten zutenak. Beste behiak baino luzaroago bizi izaten ziren, 45 urte inguru edo, eta ezohiko ezaugarri fisikoak zituzten. 6 hankako txahalen kasuak dokumentatu izan dira, baita bi bihotzekoak ere. Jaxintak, 100 titiburuko errapeak zeuzkan.

Zorionez, ezaugarri fisiko hauek erakargarritasun guztia galduarazten zizkien harakinen begietara, eta 45 urteak osasuntsu betetzea ahalbideratzen zieten. Gainera Jaxintak, Asturias osoak astebetean hainako esne kantitatea emateko ahalmen berezia zeukan egun bakar batean, eta hori noski, haragitan saltzea baino errentagarria atera ohi zen.

Hala ere, Jaxintak ez zituen bere amaren pausuak jarraitzeko aukerarik izan. Urriko goiz hartan gertakari handi eta tamalgarri bat izan zen. Goiz hartan, etorkizuna guztiz hankaz gora jarriko zuen gertakari bat izan zen. Goiz hartan, Prantxixka jaio zen.

Leinu hontako behien haurdunaldia ere ezohikoa zen, eta 350 egun zeramatzan Jaxintak bere oinordekoaren zain. Prantxixkaren ezaugarri fisikoek ordea, bere azken hatsa ematera behartu zuten.

Prantxixkaren burua San Miguel ermitako kanpaiaren tamainakoa zen, eta Jaxinta Brinkolako zelai hartan bertan zendu zen odolhusturik, hankak zabal zabal eginda, errapeak 50 titiburuko bi zati perfektuetan zatiturik. Prantxixkaren patua bakardadearen eskuetan gelditu berri zen.

6 comentarios:

Anónimo dijo...

Bueno Ibon, ikusten da hasi zeala prantxiskaren bizitza kontatzen...bigarren atalaren zai nago!Oso ona!jeje

Arantzegi dijo...

Jaxinta gaixoa! jajajaja

Anónimo dijo...

Muuuuuuu

Anónimo dijo...

Noizko bigarren atala?

Anónimo dijo...

Gehio Ibon?
Zuk uste burue gehio jungo zaizula?jajaja

Prantxixka dijo...

Don't worry, etorriko da! 2 egunen behin atal berri bat ateratzen hasten banaiz se me va a ir la olla! noizen behin idatziko det.

Bigarren atala inda dau, baino uaindik ez det publikauko.