Hasiera batean, nire asmoa proiektua atzerrian egitean zen, berdin zitzaidan non, baina atzerrian. Lander eta Arantzegi orain gustora egongo dira Erasmus bizitzan murgilduta (Ikus nire inbidi tonua).
Proiektua non egin begira nenbilela, Indiako Infosys enpresan egin nuen saiakera, baina gauzak ez ziren nahi bezala atera, eta gaur egun oraindik ere, ez dituzte listak argitaratu, beraz Euskal Herrian beste urtebete egitera kondenatua nengoen.
Hala ere, proiektu nahiko erakargarri bat aurkitu nuen hemen, eta nahiz eta euskara eta gaztelera hutseko proiektua izan, lekua bakarrean geldik egoten uzten ez didan proiektua da, eta hori, nik behintzat, oso gogoko dut.
Galdera hau litzateke: Non egingo dut proiektua? zein enpresetan?
Erantzuna: Ez dakit.
Hasiera batean proiektua SPRI-ren eskutan dago, baina ISEA-ren laguntzarekin. Ni gaur egun ISEA-n nago, Arrasaten, baina SPRI-rentzako lanean, eta abendu inguruan Bilbo edo Donostiara joan beharko dut proiektua garatuko duen enpresara.
Hona hemen gaur egun nagoen instalazioen argazki bat. Garaian dago, eta egia esan, espero baino askoz gustorago nago. Hala ere, ez daukat apotronatzeko inongo asmorik.
Eta zer da MetaPosta? Ba MetaPosta, nik parte hartuko dudan proiektuaren izena da. SPRI-k, hau da, Eusko Jaurlaritzak aurrera atera nahi duen proiektu bat. Beste herrialde batzuetan egin dira honezkero horrelako proiektuak, eta arrakasta handiarekin gainera. Beraien artean dago guztietan aurrekaria izan zen Danimarkako e-boks sistema.
Sistema honen helburua, euskaldun guztiei posta helbide elektroniko SEGURU bat ezartzea izango da. Hau da, ez de e-mail kontu bat, ezingo dira mezuak bidali. Bi funtzio nagusi izango ditu:
- Sisteman integraturik dauden instituzioen posta (Instituzio publikoak, bankuak, ), etxera iritsi beharrean, bertara iristea elektronikoki eta modu seguruan.
- Dokumentu ofizialen biltegiratze segurua, eta balio ofizialduna.
Eta hori da burutu behar dudan proiektua gutxi gora behera. Eta gainera mugikortasuna ematen dit, astelehenean Bilbon izan nintzen konferentzi batean, eta datorren ostegunean Gasteizen bazkaria daukat. Ez gara kejatuko.
Eguneko abestia:
2 comentarios:
Hi bizi haiz hi!
Ta gainea Euskal Herrian beste urtebete egitera kondenatua esaten dezu!
EZ DAUKEZU LOTSIK!!! jejeje
Kasi pongo, han bestea! rodeau de polakas! A ke no! ke estas rodeau de belgas francofonas! jojo!
Publicar un comentario