Zer dakarkizue burura honako hauek? "mono de tres cabezas", "cerveza de raiz", "Cachicabezus Navigantezus"... Bai, ni ere makina bat ordu igarotakoa naiz ordenagailuko monitorearen aurrean Guybrush eta Lechucken abentura pixelatuekin jolasean.
Monkey Island aipatu dut, baina beste hainbat joku ere aipatu nitzake, besteak beste, "Loom", "Indiana Jones and the fate of atlantis", "Maniac Mansion", "DoD"... Eta azkenaldian Linux-era emigratu dugunontzat galera handia izan daiteke joku hauena.
Baina bada emaitza harrigarriak ematen dituen irtenbide bat, ScummVM!!!!
ScummVM, bere izenak dioen bezala, SCUMM sistemaren bitartez diseinaturiko jokuentzako emuladore bat da, baina beste hainbat joku mota emulatzeko ere balio du. Ubuntu erabiltzen dugunok errepositorio ofizialetan aurki dezakegu tresna hau, eta jokuak berriz, "Selvacamaleon" bezalako web orrialdetatik guztiz legalki jaitsi daitezke.
Hona hemen nik eskuratutako emaitza batzuen irudiak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Mila esker!
Probauko det egun hauetakon baten!
Publicar un comentario