Bueno, nahiz eta poliki poliki izan, gauza aurrera doala dirudi, eta eguraldiak lagundu ez arren udako hondartzetako kresalaren usaina nabaritzen hasi da... Nire irudimenean besterik ez bada ere.
Tristea da onartzea, gure etorkizuna jokoan dagoen hauetan, burura datozkidan gauza bakarrak, joandako abuztuetan Oropesan igarotako egunak izatea. Baina egia da, joan den astean, Aalborg faltan botatzen nuela aitortzen nuen neurri berean botatzen ditudala faltan bertako egunak.
Egunak pasa ahala lagun gehiagok konfirmatzen didate aurten ere, 30garren aldiz segidan, Oropesan izango direla, hango hondartzez eta jaiez gozatzeko. Eta horrelakoetan oroitzen ditut, gaueko ordu txikietan, hondartzan, zerbeza eta su txikien inguruan izandako solasaldi luzeak, "Bucanero"-ko txupitoak, "Torronteras"-en kafe eta tanke motel edo okerrak, "Hollywood"-en sangriaz bustiriko afariak...
Gutxi falta da, eta ezingo gara kexuka hasi, baina azken aldiko nostalgia puntu hau ezabatzea lortzen didanak, sari bat merezi izango du.
P.D. Argazkian begiak itxiak dauzkat, baina gaueko solasaldietako magia hori lortzen zuen irudi bakarra neukan, joan den urtekoa behintzat.
lunes, 9 de junio de 2008
ME, MYSELF AND I: Oporrak noizko?????
Etiquetas:
aalborg,
hollywood,
me myself and i,
oropesa,
sangria,
torronteras
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Utzi nire kontu nostalgia hori!
Saria ematen badidazu, sartuko dizudan presioarekin ahaztuko zaizkizu nostalgiak eta historiak!!!
JAJAJAJAJA!
Aupa gazte! Animo ea bizitzako azken azterketak diren. Seguru urte batzuk barru garai hauen nostalgia izango duzula! Zaindu!
Publicar un comentario